Edukira joan

Abanto

Koordenatuak: 43°18′53″N 3°04′19″W / 43.314722222222°N 3.0719444444444°W / 43.314722222222; -3.0719444444444
Wikipedia, Entziklopedia askea
Abanto-Zierbena» orritik birbideratua)
Abanto
 Bizkaia, Euskal Herria
Abanto udalerriko Gallarta auzoa.
Abantoarra bandera

Abantoarra armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaMeatzaldea
Izen ofiziala Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena
AlkateaMaite Etxebarria Azpiolea (EAJ)
Posta kodea48... eta 48500, 48540
INE kodea48002
Herritarraabantar
Kokapena
Koordenatuak43°18′53″N 3°04′19″W / 43.314722222222°N 3.0719444444444°W / 43.314722222222; -3.0719444444444
Map
Azalera18,03 km²
Garaiera93 metro
Demografia
Biztanleria9.402 (2023)
33 (2022)
alt_left 4.776 (P,8) (I,6) 4.668 alt_right
Dentsitatea522,33 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 6,18
Zahartze tasa[1]% 21,56
Ugalkortasun tasa[1]‰ 35,27
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,97 (2011)
Genero desoreka[1]% 12,62 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 14,49 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 21,89 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 7.38 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.abanto-zierbena.eus

Abanto (edo —Aragoiko Abanto herritik bereizi behar denean— Abanto Bizkaia;[4] ofizialki Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena) Bizkaiko Meatzaldea eskualdeko udalerri bat da, 9.570 biztanle zituena 2016. urtean. Burdin esplotazio ugari eduki zituen. Hirigunea Gallarta auzoan kokatuta dago. 1995. urtean Zierbenako portua Abantotik banandu zen. Zaragoza probintzian jadanik ofizialki Abanto izena zuen herria bazegoenez, eta Espainiako legeek Estatu horren barruan izen bereko bi herri izatea galarazten dutenez, herriaren izen ofiziala Abanto Zierbena da oraindik ere.

Inguru naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abantoren inguruko herriak honakoak dira: mendebaldean Muskiz; iparraldean Zierbena eta Santurtzi; eta ekialdean Ortuella. Abanto Serantes eta Triano mendien artean dago. Trianoko mendiek, udalerriaren hegoaldean kokaturik, Abantoren historian zehar garrantzi handia izan dute, bertan daude herria aberastu zuten meategiak. Euren artean, Bodovalle meategia da aipagarria, Euskal Herriko sakonena baita. Izan ere, meategiaren erdigunea 100 metrora dago itsasoaren mailaren azpitik.

Meatzaritza Museoaren kanpoaldeko erakusketa

Udalerriak herrigunetik kanpoko auzo asko dauzka. Erdigunea Gallarta da eta bertan udaletxea dago. Gallartan Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa dago, eskualdeko jarduera tradizionalaren historia biltzen duen museoa.

Hona hemen auzoen zerrenda eta biztanleria 2007ko erroldaren arabera:

1996an Zierbenak independentzia lortu zuen; beraz, hortik aurrerako datuek ez dute Zierbenako biztanleria kontuan hartzen

Abantoko biztanleria

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Maite Etxebarria Azpiolea (EAJ) hautatu zuten Abantoko alkatea, aurreko agintaldiko alkatetza berrituta; izan ere, 2013tik da udalerriko alkate. Etxebarriak alkatetza berritu zuen bere taldearen baiezko botoei esker, gehiengo osoz.

2019ko udal hauteskundeen ondoren ere, Etxebarriak alkatetzan jarraitu zuen.

Abantoko udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
7 / 13
2.230 (% 46,68)
6 / 13
2.292 (% 43,29)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
2 / 13
938 (% 19,64)
2 / 13
977 (% 18,45)
Abanto-Zierbenako Independienteak (INDAZ)
2 / 13
863 (% 18,07)
2 / 13
695 (% 13,13)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 13
675 (% 14,13)
2 / 13
763 (% 14,41)
Ahal Dugu
1 / 13
487 (% 9,20)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Endoreak, hautetsiak edo izendatuak, 1842. urtetik

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Abantoko udaletxea, Gallartan.
  • 1842ko urtarrila – 1843ko urtarrila: Andres Jose San Martin
  • 1843ko urtarrila - 1843ko uztaila: Emeterio del Alisal
  • 1843ko uztaila - 1844ko martxoa: Benigno Ruiz Murga
  • 1844ko martxoa – 1846/01/01: Jose Mª Aretxabaleta
  • 1846/01/01 – 1847/01/03 Juan Francisco del Merro
  • 1847/01/03 – 1850/01/01 Miguel Eskutza
  • 1850/01/01 – 1854/01/01 Pablo de los Heros
  • 1854/01/01 – 1854/10/02 Francisco Robledo
  • 1854/10/02 – 1857/03/12 Jose Gonzalez El Cerro
  • 1857/03/12 – 1859/01/01 Cosme Allende
  • 1859/01/01 – 1861/01/01 Miguel Eskutza
  • 1861/01/01 – 1865/01/01 Jose Aranguren
  • 1865/01/01 – 1867/01/01 Ruperto Lexartza
  • 1867/01/01 – 1869/01/01 Manuel Garai Laza
  • 1869/01/01 - 1872/03: Agapito Sasia
  • 1872/03 – 1873/09: Antonio Hurtado
  • 1873/09 – 1874/01: Agustin Iarto
  • 1874/01 – 1875/01/01 Antonio Eskutza (errejidorea)
  • 1875/01/01 – 1876/01/01 Maximino Uriarte
  • 1876/01/01 – 1876/03/07 Manuel Chave (behin-behinekoa)
  • 1876/03/07 – 1876/04/11 Juan Angel Allende
  • 1876/04/11 – 1877/04/01 Jose Antonio Eskutza
  • 1877/04/01 – 1879/07/01 Mamerto Bermeosolo
  • 1879/07/01 – 1881/07/01 Juan Angel Allende
  • 1881/07/01 – 1885/07/01 Mariano Olabarria
  • 1885/07/01 – 1890/01/01 Calisto Lopez
  • 1890/01/01 – 1891/07/01 Eugenio Solano
  • 1891/07/01 – 1894/01/01 Agustin Iza Errementeria
  • 1894/01/01 - 1900/10: Calisto Lopez
  • 1900/11/03 – 1904/01/01: Agustin Iza Errementeria
  • 1904/01/01 – 1906/01/01: Agustin Garmendia
  • 1906/01/01 – 1910/01/01: Bernardo Ruiz Elizondo
  • 1910/01/01 - 1912/01: Alejo Eguzkitzaga Bilbao
  • 1912/01 - 1914/01: Manuel Asla
  • 1914/01 – 1916/01/01 Jose Salcedo Zubaran
  • 1916/01/01 – 1918/01/01 Luis Sanjines
  • 1918/01/01 – 1920/01/01 Fabriciano Torrontegi
  • 1920/01/01 – 1923/10/01 Antonio Pujana Meabe
  • 1923/10/01 – 1924/03/26 Dionisio Ureta Balparda
  • 1924/03/26 – 1930/03/12 Tomas Quintana Martin
  • 1930/03/12 – 1931/01/31 Dionisio Ureta Balparda
  • 1931/01/31 – 1931/04/15 Francisco Uribe Urioste
  • 1931/04/15 – 1931/04/28 Nemesio Merodio Ramos (behin-behinekoa)
  • 1931/04/28 – 1934/11/14 Antonio Pujana Meabe
  • 1934/11/14 – 1936/02/23 Jose Colon Laza
  • 1936/02/23 – 1937/07/02 Antonio Pujana Meabe
  • 1937/07/02 – 1938/02/09 Luis Sanjines Renovales
  • 1938/02/09 – 1952/05/03 Jose Colon Laza
  • 1952/05/03 – 1955/08/29 Eugenio Mendikote Mardones
  • 1955/08/29 – 1959/12/05 Juan Ramón Sanchez-Serrano Mugika
  • 1959/12/05 – 1964/08/26 Francisco Garaigordobil Barrutia
  • 1964/08/26 – 1969/12/14 Tomas Alonso Garcia
  • 1969/12/14 – 1974/09/10 Jose Antonio Romero Onaindia
  • 1974/09/10 – 1979/04/19: Luis Andres Merodio Garcia
  • 1979/04/19 – 1983/05/23: Francisco Puerto Balmisa
  • 1983/05/23 - 1987/07: Luis Mª Vallejo Lopez
  • 1987/07 – 1991/06/15: Francisco Puerto Balmisa
  • 1991/06/15 - 1995: Luis Mª Vallejo Lopez
  • 1995 - 2003: Juan Jose Mezkorta Puertollano
  • 2003 - 2013: Manuel Tejada Lanbarri
  • 2013 - (karguan): Maite Etxebarria Azpiolea
Las Carrerasko ikuspegi orokorra

Bilboko Renfe Aldirien C-2 lineak bi geltoki ditu herrian:

Astelehenetik ostiralera 20 minutuko maiztasunaz ibiltzen da trena ordu gorietan, eta 30 minutukoaz egunaren gainontzeko orduetan. Larunbat eta igandeetan maiztasuna 30 minutukoa da. Horrez gain, ostiral eta larunbat gauetan gau jaia gaueko zerbitzuak eskaintzen dira.

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:

Encartaciones S.A.

La Unión-La Burundesa

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen udalerriaren monumentuak[5][6]:

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abantar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa