Ababda
Ababdak | |
---|---|
Ababdatar bat basamortuan | |
Biztanleak guztira | |
Ezezaguna | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Egipto 30.000 Sudan | |
Hizkuntza | |
To Bedawie, Arabiera, Barabra | |
Erlijioa | |
Islam | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Nubiarrak, arabiarrak, egiptoarrak,Bisharinarrak, Hadendoarrak |
Ababda, edo ababdeak, orotara Egipto goreneko beduinoen baitan dagoen tribu nomada bat osatzen dute, beja herriaren azpi-multzo bat direlarik; zenbait ababda beja hizkuntza erabiltzen dute, zeina kusita hizkuntzen parte den, besteak arabieraz hitz egiten dutelarik.
Ababdarren eskualdea Itsaso Gorriaren eta Nilo ibaiaren, Aswanen parean, tartean dago iparraldean Kena-Kossier bidearekin topo egiten duelarik. Euren buruari Jinns-en semeak deritzaiete. Ababdak, Bisharin-arren zenbait klanekin eta Hadendoarrekin batera antzinako geografoek Blemio zeritzaieten tribuarekin bat datoz hauen bizitokia Aintzinako Erroman egozten zietzaienarekin bat datorrelarik.
Etengabeko liskarrean aritu ziren Erromatarrekin, zenbait alditan konkistatuak izan zirelarik. Ertaroan beja izena egozten zitzaien, eta erromesak zaintzen zituzten Nilo ibaiaren aranean behera Aidhaberarte, Jiddarako embarkatokian. Antzinatik Nubiako basamortuan zehar ibili diren karabanen gidari izan dira baita Nilo ibaian behera Sennar-arte zihoazen bidaiarientzat.
Ababdak nubiarrekin harremana trabatu zuten eta kolonia txikietan asentatu Shendi-ren inguruan Mehmet Ali-k eskualde hau XIX. mendean konkistatu zuen artean. Gaur egun bidai luzeak burutzen dituzten merkatariak izaten diraute.
1911 inguruan Egiptoko ababden kopurua 30.000koa zen sendi bereko buruzagi batek gobernatzen zituelarik. Paperean jediveren agintepean baziren ere ez zioten zergarik ordaintzen. Ababdak nolabaiteko ordainsari bat kobratzen zuten euren lurrak iragaten zituzten karabanen segurtasunaren truke, inguruan bide-lapur beduinoak baitzebiltzan.
1836 urtean, Joseph von Russenggersen arabera, Nubian 40.000 ababda bizi ziren baina heuren kopurua asko murriztuda gaurdaino ziurrenik bisharin-ekin nahastu baitira, historikoki etsaiak izan arren. Ababdarrek gehienbat arabiera hitzegiten dute [barabra]rekin nahasten dutelarik (Nubiako hizkuntzetako bat); hala ere hegoaldean eta hego-ekialdean bizi diren ababdarrek To Bedawie beja hizkuntza erabiltzen diraute. 1911 urtean Kosseir inguruan bizi ziren ababdek ez zuten euren hizkuntza atzerritarren aurrean erabiltzen kanpotarrek heuren sekretua jakiteak zorigaitza ekarriko zielako ustean.