Edukira joan

41. Sinfonia (Mozart)

Wikipedia, Entziklopedia askea
41. Sinfonia (Mozart)
Jatorria
Sorrera-urtea1788
Argitaratze-data1788
Ezaugarriak
Hizkuntzahizkuntza edukirik gabea
Zatiak4 mugimendu
TonoaDo maior
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Deskribapena
Honen parte dalist of compositions by Wolfgang Amadeus Mozart (en) Itzuli
list of symphonies by Wolfgang Amadeus Mozart (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaWolfgang Amadeus Mozart

IMSLP: Symphony_No.41_in_C_major,_K.551_(Mozart,_Wolfgang_Amadeus) Allmusic: mc0002383605 Edit the value on Wikidata

Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza.

41. Sinfonia do nagusian KV 551, Wolfgang Amadeus Mozart austriar konpositoreak idatzitako azken sinfonia da. Mozartek 1788an konposatu zuen eta Jupiter izena jasotzen du.

Dirudienez, Ingalaterran bizi zen Johann Peter Salomon alemaniar enpresaburua izan zen sinfonia honi "Jupiter" izena eman ziona, erromatar mitologiako jainko gorena. Horrekin, ziur asko, lan honen izaera solemne, eskuzabal eta garailea laburbildu nahi izan zuen. 40. Sinfonia malenkoniatsu eta errebeldearen ondoren idatzia, sentimendu hauen gainditzea irudikatzen du do nagusi tonalitatearekin bat datozen maiestate eta borondate baikor batekin.

Konposaketa eta estreinaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

41. Sinfonia, Mozartek, azkar, bata bestearen atzean, 1788ko udan idatzi zituen hiru sinfoniak osatutako sail bateko azkena da. 39. Sinfonia ekainak 26an amaitu zuen, eta 40.a uztailak 25ean. Gutxi gora-behera une horretan Mozart bere piano hirukoteak mi eta do nagusian, bere sonata facilea eta biolinarentzako sonatina bat idazten ari zen.

Ez da ezagutzen sinfonia hau konpositorea oraindik bizirik zegoela interpretatu ote zen. Otto Erich Deutschen arabera, gutxi gora-behera garai honetan, "Kasinoko Kontzertuak" deritzen sail bat prestatzen ari zen, Spiegelgasseko kasino berri batean jotzeko eta jabe bezala Philipp Otto zuena. Mozartek noizbait pare bat boleto bidali zizkion sail hauetarako bere lagun Michael Puchbergi. Baina ezinezkoa dirudi kontzertu sail horiek ospatu ziren ala interes faltagatik bertan behera utziak izan ote ziren zehaztea.

Lan hau zehar txirula bat, bi oboe, bi fagot, bi tronpa, bi tronpeta, tinbal eta harizkoentzat (I. eta II. biolinak, biolak, biolontxeloak eta kontrabaxuak) osatutako orkestra batentzat idatzia dago.

Sinfonia honek lau mugimendu ditu:


Aurrekoa
40. Sinfonia
Mozarten sinfoniak
1788
Ondorengoa
Azkena izan zen

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]