3. Sinfonia (Mendelssohn)
3. Sinfonia (Mendelssohn) | |
---|---|
, , eta | |
Jatorria | |
Estreinaldi-data | 1842ko martxoaren 3a |
Izenburua | Sinfonie Nr. 3 |
Ezaugarriak | |
Iraupena | 38 minutu |
Zatiak | 4 mugimendu |
Tonoa | la minor |
Nori eskainia | Viktoria Erresuma Batukoa |
Deskribapena | |
Honen parte da | list of compositions by Felix Mendelssohn (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Felix Mendelssohn |
Hirugarren Sinfonia A menorren, Op. 56, eskoziarra bezala ezagutzen dena, Felix Mendelssohn-Bartholdy konposatzaile alemaniarrak idatziriko hirugarren sinfonia da. Sinfonia honen lehen ideia, 1829. urtekoa da, baina Mendelssohnek ez zuen 1842. urtera arte amaitu, eta partitura oso bezala, ez zen 1843. urtera arte argitaratu. Sinfonia hau. Victoria I.a britainiar erreginari eskainitakoa da, eta 1842. urteko martxoaren 3an estreinatu zen, Leipzigen.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musika lan hau, honako instrumentu hauek osatutako orkestra batentzat idatzitakoa da: bi zehar txirula, bi oboe, bi klarinete, la eta sian, bi fagot, bi tronpa do eta lan, beste bi mi, fa eta don, bi tronpeta ren, tinbalak eta kordazko instrumentuak.
- Andante con moto-Allegro un poco agitato
- Scherzo-Vivace non troppo
- Adagio
- Allegro vivacissimo-Allegro maestoso assai
Bere izenburua eskoziarra den arren, eztabaidagarria da bertan agertzen diren doinuetakoren batek, folklore eskoziarrean jatorria izatea. Konposatzailea musika nazionalen arerio sutsua zen, eta bakarrik bigarren mugimenduan aurki daiteke abesti eskoziarren erritmo tipikoaren arrastoren bat.