Edukira joan

2017ko Portugalgo suteak

Wikipedia, Entziklopedia askea
2017ko Portugalgo suteak
Irudia
Map
Motahondamen natural
Baso-sute
Honen parte da2017 wildfire season (en) Itzuli
Denbora-tarte2017ko ekainaren 17a - 2017ko ekainaren 24a
HerrialdeaPortugal
Kausadry thunderstorm (en) Itzuli (2017ko ekainaren 18a)
Pertsona hilak389
Pertsona zaurituak60
Komunikabide

2017ko Portugalgo suteak Portugalgo erdialdean 2017ko ekainaren 17 eta 18 artean[1] piztu ziren hainbat sute izan ziren, 64 hildako eta 204 zauritu eragin zituztenak. Hildako gehienak Pedrógão Granden (Leiria) suertatu ziren, herria uzten ari ziren hainbat ebakuatu euren ibilgailuetan erre zirenean.

Portugalgo gobernuak 1.700 suhiltzaile bidali zituen herrialde osotik egoera kontrolatzera eta António Costa Lehen Ministroak hiru dolu egin nazional deitu zituen. Herrialdeak historian pairatutako hondamendirik handienetakotzat jo dute adituek[2]. 64 deaths and 204 injured people

Beroaldi handiak (40 °C inguruko tenperaturekin) eta lurraren lehorteak eragile nagusiak izan ziren hondamendia eragiteko.

Abuztuko jarraipena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuaren erdialdean suteek berriro jo zuten herrialdea, beroaldiek sustatuta. Abuztuaren 12an 268 suteak erregistratu ziren, 2017ko markarik okerrena, eta 6.500 suhiltzaile lanean ipini behar izan zituzten. Sintra, Loures, Vila Franca de Xira eta Castelo Branco izan ziren zonalderik kaltetuenak.

Guztira, 140.000 hektarea baino gehiago erre dira 2017ko udan Portugalen, aurreko 10 urteetan jasotako datuen batez bestekoa baino 3 aldiz gehiago, Europar Batasuneko informazioaren arabera. [3]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]