2014ko Hego Napako lurrikara
2014ko Hego Napako lurrikara | |
---|---|
Mota | lurrikara |
Data | 2014ko abuztuaren 24a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
2014ko Hego Napako lurrikara 2014ko abuztuaren 24an, Estatu Batuetako Hego Napan gertatu zen lurrikara izan zen.
Lurrikara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken 25 urteetan Kalifornian izan zen lurrikararik handiena izan zen. Okerrena 1989an izan zen. 6,9ko indarra izan zuen, eta 63 hildako eta 3.700 zauritu baino gehiago eragin zituen.
Gertaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goizaldeko lurrikarak 6 graduko indarra izan zen, eta epizentroa Napa haranean izan zuen, San Frantzisko hiritik oso gertu.
Biktimak eta kalteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gutxienez 172 pertsona zauritu ziren, eta horietako hiru egoera kritikoan zeuden. Ehun bat etxe arriskutsutzat jo zituzten, eta milaka etxetan ez zegoen argindarrik. Napa izan zen herririk kaltetuena eta 70 pertsona zauritu ziren; horietako bi larri. Halaber, 60.000 lagun baino gehiago argi indarrik gabe gelditu ziren[1].
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurrikararen ondorioz, Jerry Brown Kaliforniako gobernadoreak larrialdi egoera ezarri zuen Napa konderriaren hegoaldean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «172 pertsona zauritu dira San Frantziskon, lurrikara baten ondorioz», EiTB, 2014-08-24