Edukira joan

2010eko Frantziako Tourra

Wikipedia, Entziklopedia askea
2010eko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa97. Frantziako Tourra
Txapelketa2010 UCI World Ranking
Etapak21
Datakuztailak 3 – 2010.eko uztailak 25
Luzera3.642 km
HerrialdeaFRA Frantzia
NED Herbehereak
BEL Belgika
Irteera-lekuaRotterdam
Helduera-lekuaParis
Taldeak22
Parte-hartzaileak197
Amaitu dutenak170
Bataz besteko abiadura39,89 km/o
Emaitzak
TxapeldunaLUX Andy Schleck (Saxo Bank)
TxapeldunordeaESP Samuel Sánchez (Euskaltel-Euskadi)
HirugarrenaBEL Jurgen van den Broeck (Omega Pharma-Lotto)
Puntukako sailkapenaITA Alessandro Petacchi (Lampre-Farnese Vini)
Eskalatzailerik onenaFRA Anthony Charteau (BBox Bouygues Telecom)
Gazte onenaLUX Andy Schleck (Saxo Bank)
SaiatuenaFRA Sylvain Chavanel (Quick Step)
Talderik onenaUSA Team RadioShack
◀20092011▶
Dokumentazioa

2010eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 97. edizioa izan zen. 2009ko uztailak 3an hasi eta uztailak 25ean amaitu zen. 3640,9 kilometroko ibilbidea izan zuen, 20 etapa eta sarrerako etapa batean banatuta. Edizio honetan erlojupeko 60,9 kilometro egon ziren. Edizio hau Herbehereetako Rotterdam hirian hasi eta Parisen amaitu zen.

Edizio honetan Pirinioetako mendateak omendu ziren, (bereziki Tourmaleta), mendate hauek igaro ziren lehen aldiaren mendeurrena bete baitzen, 1910ean.

197 txirrindularik parte hartu zuten, 22 taldetan banatuta, horietatik, proba 170ek amaitu zutelarik, historiako kopuru handiena izan zena.

Itzulia 8 kilometroko sarrerako etapa batekin hasi zen. Hurrengo egunetan, itzuliak Belgika zeharkatu zuen Frantziara iritsi arte, hirugarren etapan Paris-Roubaix klasikak zeharkatutako zenbait pabesezko zati igaroz. Ondoren, zortzigarren etapan, Alpeetara iritsi zen. Hamalaugarren etapan hasi ziren Pirinioetako lau etapak. Azkenik, uztailak 25ean amaitu zen itzulia, Parisen.

Itzulia irabazi zuena, aurreko urtean bezala, Alberto Contador madrildarra izan zen, Andy Schleckekin lehia gogor bat izan ondoren (aurreko urtean bezala, sailkapen nagusian bigarren eta gazteen sailkapenean lehena izan zena, azken sailkapen hau hirugarren aldiz jarraian irabaziz). Hirugarrena Denis Menxov izan zen, Samuel Sánchez azken-aurreko etapako erlojupekoan garaitu ondoren, Euskalteleko txirrindularia azkenik laugarren izan zelarik.

Gainontzeko sailkapenen garaileak honakoak izan ziren: Alessandro Petacchi puntukakoan, Anthony Charteau mendikoan, RadioSchack taldekakoan eta Sylvain Chavanel lehiakortasunarenean. Aurreko urtean bezala, Mark Cavendish britainiarra izan zen etapa gehien irabazi zituena, bostekin, guztiak esprintean.

Parte-hartzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baieztatutako 16 talde zeuden 2008tik, hauek oraindik jarraitzen zuten 2008ko UCI ProTour mailako taldeak ziren. Ondoren, 2010eko UCI ProTour mailako Team RadioSchack taldeak ere toki finkoa zuela eta edizio honetan 22 taldek parte hartuko zutela ere iragarri zen (talde kopuru honetara ez zen iristen 2003ko ediziotik). Azkenik, martxoak 30ean iragarri ziren 22 talde horiek osatzeko falta ziren bost taldeak. Hauek Profesional Kontinental mailako Garmin-Transitions, BMC Racing Team, Sky Professional Cycling Team, Team Katusha eta Cervélo Test Team izan ziren, hala, 2010eko ProTour mailako talde guztiak gonbidatuz. Horregatik, kanpoan geratu ziren gonbidatua izateko itxaropena zuten taldeak, Skil-Shimano eta Vacansoleil Pro Cycling Team herbeheretarrak kasu, Tourra Herbehereetan hasten baitzen eta, mailagatik, sar zitekeen eta gonbidatzek geratu zen Saur-Sojasun talde frantziarra, egoera berean kanpoan geratu ziren azken talde frantziarrak Agritubel eta R.A.G.T. Semences izan ziren [[2005eko Frantziako Tourra|2005eko Frantziako Tourrean izan ziren.

Hautaketa honen ondoren, itzulian 22 taldek parte hartu zuten: ProTour mailako 18 taldeek eta Profesional Kontinental mailako 4k (Bouygues Telecom, BMC Racing Team, Cervélo Test Team eta Cofidis. Hala, hasiera batean, 198 txirrindulariko pelotoi bat osatuz, ondoren 197 izan zirena, Xavier Florencio kanporatua izan ondoren, talde bakoitzeko 9 txirrindulari egon zirelarik, batean izan ezik, proba 8rekin hasi zuena (lasterketa profesionaletarako ezarritako 200 txirrindulariko mugatik gertu), horietatik, proba 170ek amaitu zirelarik. Talde guztiak honakoak izan ziren:

ProTeamak (18)Talde kontinental profesionalak (4)

Parte-hartzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
EtapaDataEtapako hiriaktypeLuzera (km)Etapako garaileaSailkapen orokorreko liderra
Prologoa Uztk 3NED RotterdamNED Rotterdam
aitzinetapa
aitzinetapa
8,9SUI Fabian CancellaraSUI Fabian Cancellara
1 Uztk 4NED RotterdamBEL Brusela
etapa laua
etapa laua
223,5ITA Alessandro PetacchiSUI Fabian Cancellara
2 Uztk 5BEL BruselaBEL Spa (Belgika)
etapa laua
etapa laua
201FRA Sylvain ChavanelFRA Sylvain Chavanel
3 Uztk 6BEL Wanze – Arenberg
etapa laua
etapa laua
213NOR Thor HushovdSUI Fabian Cancellara
4 Uztk 7CambraiReims
etapa laua
etapa laua
153,5ITA Alessandro PetacchiSUI Fabian Cancellara
5 Uztk 8ÉpernayMontargis
etapa laua
etapa laua
187,5GBR Mark CavendishSUI Fabian Cancellara
6 Uztk 9MontargisGueugnon
etapa laua
etapa laua
227,5GBR Mark CavendishSUI Fabian Cancellara
7 Uztk 10Tournus – Station des Rousses
bitarteko etapa
bitarteko etapa
165,5FRA Sylvain ChavanelFRA Sylvain Chavanel
8 Uztk 11Station des Rousses – Avoriaz
mendiko etapa
mendiko etapa
189LUX Andy SchleckAUS Cadel Evans
9 Uztk 13Avoriaz – Saint-Jean-de-Maurienne
mendiko etapa
mendiko etapa
204,5FRA Sandy CasarLUX Andy Schleck
10 Uztk 14ChambéryGap
bitarteko etapa
bitarteko etapa
179POR Sérgio PaulinhoLUX Andy Schleck
11 Uztk 15SisteronBourg-lès-Valence
etapa laua
etapa laua
184,5GBR Mark CavendishLUX Andy Schleck
12 Uztk 16Bourg-de-PéageMende
bitarteko etapa
bitarteko etapa
210,5ESP Joaquim RodríguezLUX Andy Schleck
13 Uztk 17RodezRevel
etapa laua
etapa laua
196KAZ Alekszandr VinokurovLUX Andy Schleck
14 Uztk 18Revel – Ax 3 Domaines
mendiko etapa
mendiko etapa
184,5FRA Christophe RiblonLUX Andy Schleck
15 Uztk 19PamiersBanhèras de Luishon
mendiko etapa
mendiko etapa
187,5FRA Thomas VoecklerLUX Andy Schleck
ESP Alberto Contador
16 Uztk 20Banhèras de LuishonPaue
mendiko etapa
mendiko etapa
199,5FRA Pierrick FédrigoLUX Andy Schleck
ESP Alberto Contador
17 Uztk 22PaueTourmalet
mendiko etapa
mendiko etapa
174LUX Andy SchleckLUX Andy Schleck
ESP Alberto Contador
18 Uztk 23SalieseBordele
etapa laua
etapa laua
198GBR Mark CavendishLUX Andy Schleck
ESP Alberto Contador
19 Uztk 24BordelePauillac
banakako erlojupekoa
banakako erlojupekoa
52SUI Fabian CancellaraLUX Andy Schleck
ESP Alberto Contador
20 Uztk 25LongjumeauEliseo Zelaien hiribidea
etapa laua
etapa laua
102,5GBR Mark CavendishLUX Andy Schleck
ESP Alberto Contador

Sailkapen orokorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Alberto Contador ESP EspainiaAstanaDQ
1. Andy Schleck elastiko horia, sailkapen orokorreanMaillot zuriaLUX LuxenburgoSaxo Bank91 o 59 min 27 s
2. Denis Menxov RUS ErrusiaRabobankDQ
2. Samuel Sánchez ESP EspainiaEuskaltel-Euskadi 3 min 01 s
3. Jurgen van den Broeck BEL BelgikaOmega Pharma-Lotto 6 min 15 s
4. Robert Gesink NED HerbehereakRabobank 8 min 52 s
5. Ryder Hesjedal CAN KanadaGarmin-Transitions 9 min 36 s
6. Joaquim Rodríguez ESP EspainiaKatusha 10 min 58 s
7. Roman Kreuziger CZE Txekiar ErrepublikaLiquigas-Doimo 11 min 15 s
8. Chris Horner USA Ameriketako Estatu BatuakTeam RadioShack 11 min 23 s
9. Luis León Sánchez ESP EspainiaCaisse d'Épargne 13 min 42 s
10. Rubén Plaza ESP EspainiaCaisse d'Épargne 13 min 50 s
11. Levi Leipheimer USA Ameriketako Estatu BatuakTeam RadioShack 14 min 01 s
12. Andreas Klöden GER AlemaniaTeam RadioShack 15 min 57 s
13. Nicolas Roche IRL Irlandako ErrepublikaAG2R La Mondiale 16 min 20 s
14. Alekszandr Vinokurov KAZ KazakhstanAstana 17 min 07 s
15. Thomas Lövkvist SWE SuediaTeam Sky 20 min 07 s
16. Kevin De Weert BEL BelgikaQuick Step 21 min 15 s
17. John Gadret FRA FrantziaAG2R La Mondiale 23 min 25 s
18. Carlos Sastre ESP EspainiaCervélo TestTeam 25 min 58 s
19. Daniel Moreno ESP EspainiaOmega Pharma-Lotto 28 min 59 s
20. Christophe Moreau FRA FrantziaCaisse d'Épargne 33 min 22 s
Iturria : ProCyclingStats


Mendiko sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Anthony Charteau red polka dot jersey, mountains classificationFRA FrantziaBBox Bouygues Telecom143 pt.ak
2. Christophe Moreau FRA FrantziaCaisse d'Épargne128 pt.ak
3. Andy Schleck elastiko horia, sailkapen orokorreanMaillot zuriaLUX LuxenburgoSaxo Bank116 pt.ak
4. Alberto Contador ESP EspainiaAstanaDQ
4. Damiano Cunego ITA ItaliaLampre-Farnese Vini112 pt.ak
5. Samuel Sánchez ESP EspainiaEuskaltel-Euskadi99 pt.ak
6. Sandy Casar FRA FrantziaFDJ96 pt.ak
7. Jérôme Pineau FRA FrantziaQuick Step93 pt.ak
8. Thomas Voeckler FRA FrantziaBBox Bouygues Telecom92 pt.ak
9. Pierrick Fédrigo FRA FrantziaBBox Bouygues Telecom82 pt.ak
10. Joaquim Rodríguez ESP EspainiaKatusha72 pt.ak


Puntukako sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Alessandro Petacchi elastiko berdea, puntukako sailkapenaren buruITA ItaliaLampre-Farnese Vini243 pt.ak
2. Mark Cavendish GBR Erresuma BatuaHTC-Columbia232 pt.ak
3. Thor Hushovd NOR NorvegiaCervélo TestTeam222 pt.ak
4. José Joaquín Rojas ESP EspainiaCaisse d'Épargne179 pt.ak
5. Robbie McEwen AUS AustraliaKatusha179 pt.ak
6. Edvald Boasson Hagen NOR NorvegiaTeam Sky161 pt.ak
7. Sébastien Turgot FRA FrantziaBBox Bouygues Telecom135 pt.ak
8. Gerald Ciolek GER AlemaniaTeam Milram126 pt.ak
9. Jürgen Roelandts BEL BelgikaOmega Pharma-Lotto124 pt.ak
10. Lloyd Mondory FRA FrantziaAG2R La Mondiale119 pt.ak


Taldekako sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. Team RadioShack yellow bib, teams classificationUSA Ameriketako Estatu Batuak276 o 02 min 03 s
2. Caisse d'Épargne ESP Espainia 9 min 15 s
3. Rabobank NED Herbehereak 27 min 49 s
4. AG2R La Mondiale FRA Frantzia 41 min 10 s
5. Omega Pharma-Lotto BEL Belgika 51 min 01 s
6. Astana KAZ Kazakhstan 56 min 16 s
7. Quick Step BEL Belgika 1 o 06 min 23 s
8. Euskaltel-Euskadi ESP Espainia 1 o 23 min 02 s
9. Liquigas-Doimo ITA Italia 1 o 29 min 14 s
10. Bbox Bouygues Télécom FRA Frantzia 1 o 54 min 18 s


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
2009ko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
2010eko uztailak 3 eta 25 artean ospatua
Ondorengoa
2011ko Frantziako Tourra