2007ko Italiako Giroa
| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 90. Italiako Giroa | ||
Txapelketa | 2007ko UCI ProTour | ||
Etapak | 21 | ||
Datak | maiatzak 12 – 2007.eko ekainak 3 | ||
Luzera | 3.486 km | ||
Herrialdea | Italia Frantzia Austria | ||
Irteera-lekua | Caprera | ||
Helduera-lekua | Milan | ||
Taldeak | 22 | ||
Parte-hartzaileak | 198 | ||
Amaitu dutenak | 141 | ||
Bataz besteko abiadura | 37,486 km/o | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Danilo Di Luca (Liquigas) | ||
Txapeldunordea | Andy Schleck (CSC) | ||
Hirugarrena | Eddy Mazzoleni (Astana) | ||
Puntukako sailkapena | Danilo Di Luca (Liquigas) | ||
Eskalatzailerik onena | Leonardo Piepoli (Saunier Duval-Prodir) | ||
Gazte onena | Andy Schleck (CSC) | ||
Etapa hegalariak | Mikhail Ignatiev (Tinkoff Credit Systems) | ||
Talderik onena | Saunier Duval-Prodir | ||
◀2006 | 2008▶ | ||
Dokumentazioa |
2007ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 90. edizioa izan zen. 2007ko maiatzak 12 eta ekainak 3 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 3442 kilometroko ibilbidea eginez Caprera eta Milan artean.
Edizio honek mendate tontorrean amaitu ziren lau etapa, Oropako santutegirako kronoigoera, banakako erlojupeko bat Veronan eta, 1. etapan, 24 kilometroko taldekako erlojupeko bat izan zituen. Maglia zuria ere berreskuratu zen 25 urtetik beherako hoberenarentzat.
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etapak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etapa | Data | Etapako hiriak | type | Luzera (km) | Etapako garailea | Sailkapen orokorreko liderra |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | Maik 12 | Caprera – La Maddalena | 25,6 | Liquigas | Enrico Gasparotto | |
2 | Maik 13 | Tempio Pausania – Bosa | 205 | Robbie McEwen | Danilo Di Luca | |
3 | Maik 14 | Barumini – Cagliari | 181 | Robert Förster | Enrico Gasparotto | |
Maik 15 | Atseden eguna | |||||
4 | Maik 16 | Salerno – Montevergine | 153 | Danilo Di Luca | Danilo Di Luca | |
5 | Maik 17 | Teano – Frascati | 173 | Robert Förster | Danilo Di Luca | |
6 | Maik 18 | Tivoli – Spoleto | 177 | Luis Felipe Laverde | Marco Pinotti | |
7 | Maik 19 | Spoleto – Scarperia | 254 | Thor Hushovd | Marco Pinotti | |
8 | Maik 20 | Barberino di Mugello – Fiorano Modenese | 200 | Kurt-Asle Arvesen | Marco Pinotti | |
9 | Maik 21 | Reggio nell'Emilia – Lido di Camaiore | 177 | Danilo Napolitano | Marco Pinotti | |
10 | Maik 22 | Lido di Camaiore – Shrine of Nostra Signora della Guardia | 250 | Leonardo Piepoli | Andrea Noè | |
11 | Maik 23 | Serravalle Scrivia – Pinerolo | 198 | Gabriele Balducci | Andrea Noè | |
12 | Maik 24 | Scalenghe – Briançon | 163 | Danilo Di Luca | Danilo Di Luca | |
13 | Maik 25 | Biella – Basilica Shrine of the Black Madonna | 12,6 | Marzio Bruseghin | Danilo Di Luca | |
14 | Maik 26 | Cantù – Shrine of Nostra Signora della Guardia | 192 | Stefano Garzelli | Danilo Di Luca | |
15 | Maik 27 | Trento – Lavaredoko Hiru Gailurrak | 184 | Riccardo Riccò | Danilo Di Luca | |
Maik 28 | Atseden eguna | |||||
16 | Maik 29 | Agordo – Lienz | 189 | Stefano Garzelli | Danilo Di Luca | |
17 | Maik 30 | Lienz – Zoncolan mendia | 142 | Gilberto Simoni | Danilo Di Luca | |
18 | Maik 31 | Udine – Riese Pio X | 203 | Maximiliano Richeze | Danilo Di Luca | |
19 | Ekak 1 | Treviso – Comano Terme | 179 | Iban Mayo | Danilo Di Luca | |
20 | Ekak 2 | Bardolino – Verona | 43 | Paolo Savoldelli | Danilo Di Luca | |
21 | Ekak 3 | Vestone – Milan | 185 | Maximiliano Richeze | Danilo Di Luca |
Garapen orokorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Italiako Giroaren edizio hau Sardinia uharteko Caprera herrian hasi zen 24 kilometroko taldekako erlojupeko batekin, sardiniar lurraldean igaroko diren beste bi etapaz gain. Lehen atseden egunak txirrindulariak botarantz eta lehen mendiko etaparantz eraman zituen, Montevergine di Mercoglianon amaitu zena, non Danilo di Lucak eta Damiano Cunegok jada garaipena lortu zuten. 6. etapan Terminillo igo zen. 10.ean Nostra Signora della Guardako santutegira igo zen, 9 kilometroko igoera zuna, azken 2,5 kilometroak ,6ko maldarekin. 12. etapan itzulia Frantzian sartu zen, Briançonen, 2744 metroko garaierarekin edizio honetako Coppi tontorra izan zen Angellora eta Col d'Izoarderako igoerekin. Hurrengo egunean Oropako santutegirako kronoigoera ospatu zen, 13 kilometroko igoera zuena. Oropan une handiak bizi izan dira, 1999an Marco Pantani edo 1993an Miguel Indurain kasu, euren bigarren giroa irabazteko borrokatzen ari zirenak. 15. etapan San Pellegrino, Giau, Tre Croci eta etapa amaiera izan zen Tre Cime di Lavaredo igo ziren. Hurrengo egunean Austriako lurraldeetan sartu zen, Lienzen, eta 17. etapa izan zen eskalatzaileentzat azken aukera, Monte Zoncolanerako igoerarekin, aurretik Monte Croce eta Tualis igo zituzten arren. Azkenaurreko etapan, Veronan amaitu zen 42 kilometroko erlojupeko batek ohorezko postuak erabakiko zituen, eta azken egunean Milanera iritsi zen, non edizio honi agur esan zitzaion.
Sailkapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sailkapen nagusia, Maglia arrosa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Puntukako sailkapena, Maglia ciclaminoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Mendiko sailkapena, Maglia berdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Gazteen sailkapena, Maglia zuria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Taldekako sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Intergiroaren sailkapena, maglia urdina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Txirrindularia | Taldea | Denbora |
---|---|---|---|
Errusia Mijaíl Ignátiev | Tinkoff Credit Systems | 18 p. | |
2 | Frantzia Mickael Buffaz | Cofidis, Le Crédit par Téléphone | 14 p. |
3 | Frantzia Yoann Le Boulanger | Bouygues Télécom | 9 p. |
Dopinga
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alessandro Petacchiren emaitza guztiak 2008ko maiatzak 6an baliogabetuak izan ziren 11. etapan salbutamolagatik eman zuen positiboaren ondorioz. Hasiera batean, bere federazioak errugabe jo zuen, baina Italiako Olinpiar Batzorde Nazionalak TASaren aurrean elegitea jarri zuen eta Petacchi zigortua izan zen. Gainera, 2007ko UCI Pro Tourreko sailkapenean lortutako puntuak kendu zizkioten eta bere aurretik geratu ziren txirrindulariei eman zizkieten, puntu horiek taldekako eta herrialdekako sailkapenetan eragina izan zutelarik.
Hasiera batean, Aketza Peña sailkapen guztietatik kendu zuten Trentinoko Giroan (Giroaren aurretik) emandako positibo baten ondorioz, baina ondoren absolbitua izan zen eta sailkapen guztietara itzuli zen, jakina, 17. etapa hasi aurretik gertatu zen bere kanporaketararte.