1986ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1986ko irailaren 7a |
Amaiera | 1986ko irailaren 14a |
Palmaresa | |
Txapelduna | San Juan |
Txapeldunordea | Zumaia |
← 1985
|
1987 →
|
1986ko Kontxako Bandera (Banderaren 91. ekitaldia, garai hartan 84. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 7 eta 14ean jokatu zen, San Juanek bere 6. Kontxako Bandera eskuratu zuen, 1963ko aurreko garaipenetik 23 urtetara.
Kontakizuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espero bezala sanjuandarren eta Zumaiaren arteko lehia estua izan zen. Lehenengo jardunaldian segundo bat eta 32 ehunenekoren aldea baino ez zen izan bien artean, bigarren igandean berriz 10 segundo atera zizkion San Juanek Zumaiari. Hirugarrena San Pedro izan zen 32 segundora.
Errekorren urtea izan zen, izan ere lehiaketa eremua 1945ean homologatu zenetik lehenengo aldia baitzen egun bakarrean 20 minututik jeisten zena, eta bi egunak batuta 40 minututik jeisten zena.
Bestalde aipatzekoa da San Pedro Kontxan lehian aritu zela, 1971 urtetik egon gabe zena, eta hirugarren eginez emaitza bikaina lortu zuela. Bi debutari ere izan ziren urte honetan, Mundaka eta Isuntza hain zuzen ere.
Donostiarren ordezkaria Ur-Kirolak izan zen, Aste Nagusiko klasifikatorioan Donostia eta Fortuna gainditzeagatik.
Kontxako Banderarako Sailkapen estropadan 13 traineru aritu ziren lanean, zazpi gipuzkoar, lau bizkaitar eta bi kantabriar. Estropada hau ere San Juanek irabazi zuen.
Parte-hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Isuntza Kaiku Mundaka San Juan San Pedro Santoña Ur-Kirolak Zumaia |
Lekitxarra Bizkaitaŕa Mundakarra Erreka Aita Manuel Virgen del Puerto Koruko Ama Telmo Deun |
Mikel Murelaga Norberto Torres "Txirri" Oskar Riguero Juan Mari Lujanbio Juan Carlos Fontan Fernando Palacios Olegario Iturralde Edu Aristi |
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | San Juan | 20:05:05 | 19:49:87 (R) | 39:54:92 (R) | |
2 | Zumaia | 20:06:37 | 19:59:76 | 40:06:13 | 0:11:21 |
3 | San Pedro | 20:24:36 | 20:02:93 | 40:27:29 | 0:32:37 |
4 | Ur-Kirolak | 20:22:69 | 20:13:70 | 40:36:39 | 0:41:47 |
5 | Kaiku | 20:27:69 | 20:13:22 | 40:40:91 | 0:45:99 |
6 | Mundaka | 20:48:58 | 20:35:33 | 41:23:91 | 1:28:99 |
7 | Santoña | 21:06:00 | 20:40:75 | 41:46:75 | 1:51:83 |
8 | Isuntza | 21:02:18 | 20:49:61 | 41:51:79 | 1:56:87 |
- (R) Errekor berriak.
Tripulazio irabazlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Koxtape Arraun Elkartea
- Entrenatzailea:
- Patroia: Juan Mari Lujanbio
- Arraunlariak: Pedro Manzisidor, Franzisko Arrizabalaga, Jose Luis Erkizia, Jokin Mitxelena, Luis Mari Lasurtegi, Jose Ramon Oiartzabal, Nikolas Sagarzazu, Juan Manuel Ollokiegi, Juan Mari Etxabe, Aitor Ugartemendia, Mikel Ugartemendia, Manuel Ansa, Jose Mari Azkue, Franzisko Sistiaga, Adolfo Leibar, Manuel Azpillaga
Sailkapen estropada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Taldea | Denbora |
---|---|---|
1 | San Juan | 21:35,59 |
2 | Zumaia | 21:44,32 |
3 | San Pedro | 21:55,81 |
4 | Kaiku | 21:58,90 |
5 | Mundaka | 22:05,18 |
6 | Santoña | 22:13,51 |
7 | Isuntza | 22:14,55 |
8 | Zierbena | 22:21,22 |
9 | Donostia | 22:22,95 |
10 | Hondarribia | 22:34,59 |
11 | Camargo | 22:37,35 |
12 | Zarautz | 22:48,72 |
13 | Fortuna | 22:50,77 |
Kontxako Banderak | ||
---|---|---|
1879 • 1880 • 1881 • 1883 • 1887 • 1889 • 1890 • 1891 • 1892 • 1894 • 1895 • 1896 • 1897 • 1898 • 1899 • 1900 • 1901 • 1903 • 1906 • 1909 • 1910 • 1911 • 1915 • 1916 • 1917 • 1918 • 1919 • 1920 • 1921 • 1922 • 1923 • 1924 • 1925 • 1926 • 1927 • 1928 • 1929 • 1930 • 1931 • 1932 • 1933 • 1934 • 1935 • 1939 • 1940 • 1941 • 1942 • 1943 • 1944 • 1945 • 1946 • 1947 • 1948 • 1949 • 1950 • 1951 • 1952 • 1953 • 1954 • 1955 • 1956 • 1957 • 1958 • 1959 • 1960 • 1961 • 1962 • 1963 • 1964 • 1965 • 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 • 1971 • 1972 • 1973 • 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 • 1980 • 1981 • 1982 • 1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 • 1988 • 1989 • 1990 • 1991 • 1992 • 1993 • 1994 • 1995 • 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024 |