1975eko Kontxako Bandera
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1975eko irailaren 7a |
Amaiera | 1975eko irailaren 14a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Orio |
Txapeldunordea | Castro Urdiales |
← 1974
|
1976 →
|
1975eko Kontxako Bandera (Banderaren 80. ekitaldia, garai hartan 73. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 7 eta 14an jokatu zen, eta Oriok bere 24. Kontxako Bandera eskuratu zuen, bigarrena jarraian, eta azken sei ekitaldietatik bosgarrena.
Kontakizuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orio jardunaldi bietan nagusitu zen eta erraz irabazi zuen bandera, bigarren izan zen Castro Urdialesi 24 segundo atera baitzizkion. Bestalde, 60. hamarkadan gertatu bezala eta ondoren 90. ere izango zen bezala, bi ontzi sanjuandar izan ziren lehian, bata Koxtape, aulki mugikorreko arraunlariez osatua, eta bestea Sanjuandarra, herriko traineru ofiziala, tosta finkoan aritzen zen jendearena.
Ez zen sailkapen estropadarik jokatu. Traineruak sailkatzeko herrialdeetako txapelketak erabili ziren. Horrela beraz Kantabriako txapelduna (Castro), Bizkaiko txapelduna (Kaiku) eta Gipuzkoako sei traineru onenak sartu ziren. Aipatzekoa da Gipuzkoako txapelketan Orioko B untziak bosgarren postua lortu zuela baina Orioren harrobiko taldea izanik ez zuen aukerarik izan Kontxan lehiatzeko.
Parte-hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Castro Urdiales Donostia Hernani Kaiku Koxtape Lasarte-Michelin Orio Sanjuandarra |
La Marinera Koruko Ama Mañoli Bilbotarra Pasajes de San Juan Eugenio ta Benito San Nikolas Sanjuandarra |
Carmelo García Helguera Klaudio Etxeberria "Gorria" Jose Urdanbide "Gorrión" Ramon Arreseigor "Trabuko" Jose Angel Lujanbio Antonio Oliden Juan Lizarralde "Altxerri" Juan Mari Puy |
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Orio | 21:20:4 | 22:01:8 | 43:22:2 | |
2 | Castro Urdiales | 21:34:4 | 22:11:8 | 43:46:2 | 0:24:0 |
3 | Lasarte-Michelin | 21:28:4 | 22:26:9 | 43:55:3 | 0:33:1 |
4 | Koxtape | 21:35:0 | 22:22:4 | 43:57:4 | 0:35:2 |
5 | Donostia | 21:48:5 | 22:27:4 | 44:15:9 | 0:53:7 |
6 | Hernani | 21:56:6 | 22:48:4 | 44:44:9 | 1:22:7 |
7 | Sanjuandarra | 22:13:4 | 23:18:0 | 45:31:4 | 2:09:2 |
8 | Kaiku | 22:18:6 | 23:36:4 | 45:55:0 | 2:32:8 |
Tripulazio irabazlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Orio Arraunketa Elkartea
- Patroia: Juan Lizarralde "Altxerri"
- Arraunlariak: Dionisio Redondo, Andoni Elizalde, Estanislao Sarasua, Migel Angel Solabarrieta, Joakin Manterola, Juan Angel Lekuona, Juan Atxaga, Andres Ibarguren, Jose Ramon Lizarralde, Luis Mari Olasagasti, I. Salsamendi, Jesus Mari Perona eta Jose Mari Bereziartua.
Bideoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) 1975eko Kontxako Bandera (NO-DO). Mirotzak
Kontxako Banderak | ||
---|---|---|
1879 • 1880 • 1881 • 1883 • 1887 • 1889 • 1890 • 1891 • 1892 • 1894 • 1895 • 1896 • 1897 • 1898 • 1899 • 1900 • 1901 • 1903 • 1906 • 1909 • 1910 • 1911 • 1915 • 1916 • 1917 • 1918 • 1919 • 1920 • 1921 • 1922 • 1923 • 1924 • 1925 • 1926 • 1927 • 1928 • 1929 • 1930 • 1931 • 1932 • 1933 • 1934 • 1935 • 1939 • 1940 • 1941 • 1942 • 1943 • 1944 • 1945 • 1946 • 1947 • 1948 • 1949 • 1950 • 1951 • 1952 • 1953 • 1954 • 1955 • 1956 • 1957 • 1958 • 1959 • 1960 • 1961 • 1962 • 1963 • 1964 • 1965 • 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 • 1971 • 1972 • 1973 • 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 • 1980 • 1981 • 1982 • 1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 • 1988 • 1989 • 1990 • 1991 • 1992 • 1993 • 1994 • 1995 • 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024 |