Edukira joan

1954ko Genevako Konferentzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
1954ko Genevako Konferentzia
Irudia
Motatratatu
international conference (en) Itzuli
Denbora-tarte1954ko apirilaren 26a - 1954ko uztailaren 20a
Data1954
KokalekuGeneva
HerrialdeaSuitza
Sinatzailea

Genevako Konferentzia Koreako Gerratik eta Indotxinako Lehen Gerratik eratorritako auziak konpontzeko konferentzia bat izan zen; bertan, hainbat naziok parte hartu zuten. Genevan (Suitza) egin zen 1954ko apirilaren 26tik uztailaren 20ra[1][2]. Gai korearrari buruzko konferentziaren zatia adierazpen edo proposamenik egin gabe amaitu zenez, normalean garrantzi gutxiagokotzat jotzen da. Hala ere, Frantziar Indotxinaren desegiteari buruzko Genevako Akordioek ondorio iraunkorrak izan zituzten. Frantziako inperio kolonialak Asiako hego-ekialdean izan zuen gainbeherak Vietnamgo Errepublika Demokratikoa (Ipar Vietnam), Vietnamgo Estatua (etorkizuneko Vietnamgo Errepublika edo Hego Vietnam), Kanbodiako Erresuma eta Laosko Erresuma sortzea ekarri zuen.

Hego Korea, Ipar Korea, Txinako Herri Errepublika, Sobietar Batasuna eta Ameriketako Estatu Batuetako diplomazialariak konferentziaren zati korearraz arduratu ziren. Indotxinari dagokionez, Frantzia, Việt Minh, Sobietar Batasuna, Txinako Herri Errepublika, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Frantziar Indotxinatik aurrera sortuko ziren etorkizuneko Estatuen artean egin ziren akordioak. Hitzarmenak, aldi baterako, Vietnam bi eremutan banatu zuen, bata iparraldekoa, Việt Minhek gobernatzen zuena, eta, bestea, hegoaldekoa, Vietnamgo Estatuak gobernatzen zuena, enperadore Bảo Đại buru zuena. Konferentziaren Azken Adierazpenak, bertako presidente britainiarrak emana, 1956ko uztaila baino lehen hauteskunde orokorrak egitea ezartzen zuen, Vietnamgo Estatu bateratu bat sortzeko. Akordioetako batzuek sortzen lagundu bazuten ere, Vietnamgo Estatuko eta Estatu Batuetako ordezkariek ez zituzten zuzenean sinatu edo onartu. Vietnamgo Estatuak, Ngo Dinh Diemen menpean, uko egin zion hauteskundeak egitea baimentzeari: hori Vietnamgo gerraren arrazoietako bat dela jotzen da. Konferentzian hiru su-eten akordio independente sinatu ziren, Kanbodia, Laos eta Vietnam barne hartzen zituztenak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «American foreign policy. 1950-1955; basic documents» avalon.law.yale.edu (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  2. Young, Marilyn Blatt. (1991). The Vietnam Wars, 1945-1990. HarperPerennial ISBN 0-06-092107-2. PMC 60058507. (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]