1945
Itxura
1945. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa • 1950(e)koa • 1960(e)koa |
Urteak | 1942 • 1943 • 1944 • 1945 • 1946 • 1947 • 1948 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1945 MCMXLV |
Ab urbe condita | 2698 |
Armeniar egutegia | 1394 ԹՎ ՌՅՂԴ |
Bahá'í egutegia | 101 – 102 |
Bengaliar egutegia | 1352 |
Berber egutegia | 2895 |
Egutegi budista | 2489 |
Myanmarko egutegia | 1307 |
Bizantziar egutegia | 7453 – 7454 |
Koptoen egutegia | 1661 – 1662 |
Etiopiar egutegia | 1937 – 1938 |
Hebrear egutegia | 5705 – 5706 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2001 – 2002 |
Shaka Samvat | 1867 – 1868 |
Kali Yuga | 5046 – 5047 |
Iraniar egutegia | 1323 – 1324 |
Islamiar egutegia | 1364 – 1365 |
Japoniar egutegia | Shōwa 20 (昭和20年) |
Korear egutegia | 4278 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2488 |
Holozeniar egutegia | 11945 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 16a – Jesús Carrera Olaskoaga komunista hondarribiarra fusilatu zuten. 1943an atxilotu zuten frankistek, Espainiako Alderdi Komunistako barnealdeko idazkari nagusi zela. Bost hilabetez torturak jasan ostean, heriotzara kondenatu zuten.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 17a – Sobietarrek indarrez Varsovia askatu zuten naziengandik.
- Urtarrilaren 27a – Sobietar armada Auschwitz kontzentrazio esparrura iritsi zen.
- Urtarrilaren 30a – Sobietar urpekuntzi batek "Wilhelm Gustloff" itsasontzia urperatu zuen. 9.000 hil baino gehiago izan ziren; gehienak emakumeak, umeak eta zaurituak zirelarik.
- Otsailaren 13a – Dresden bonbardatu zuten Aliatuek. Bigarren Mundu Gerra osoan Aliatuek egindako bonbardaketarik handiena izan zen.
- Martxoaren 9 – Bigarren Mundu Gerran, indar aliatuek Tokio bonbardatu zuten, hiria kiskali eta 100.000 zibil inguru hil ziren<.
- Martxoaren 12a- Naziek Anne Frank judua hil zuten.
- Maiatzaren 2a – Sobietarrek Berlin hartu zuten eta alemaniarrak Italian errenditu egin ziren.
- Maiatzaren 8a – Alemaniak errendizioa aurkeztu zuen Bigarren Mundu Gerrari amaiera emanez Europan.
- Abuztuaren 6a – Estatu Batuek (AEB) Japoniako Hiroshima hiria lehergailu atomiko batez birrindu zuten, lehen aldiz mota honetako armak pertsonen aurka erabiliz.
- Abuztuaren 9a – AEBek historian bigarrengoz (eta oraingoz azkenezkoz) arma atomikoak guerra garaian erabili zituzten, Japoniako Nagasaki hiria suntsituz.
- Abuztuaren 15a – Bigarren Mundu Gerra bukatu zen Hirohito enperadore japoniarra errendituz.
- Abuztuaren 17a – Indonesiak independentzia aldarrikatu zuen Herbehereetatik.
- Urriaren 24a – Nazio Batuen Erakundea (NBE) sortu zuten ofizialki.
- Azaroaren 16a – UNESCO nazioarteko erakundea sortu zuten Londresen.
- Azaroaren 20a – Nurembergeko epaiketak hasi zen izen bereko hirian (Alemania), 24 buruzagi nazien aurka Holokaustoa eta Bigarren Mundu Gerrako hainbat krimen zirela-eta.
- Azaroaren 29a – Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista eratu zuten.
- Abenduaren 4a – Estatu Batuek NBEn sartzea erabaki zuten.]]
- Apirilaren 30a – Hitlerek bere buruaz beste egin zuen.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 27a – La eterna canción (euskaraz: Betiko abestia), Pablo Sorozabalren musika eta Luis Fernández Sevillaren libretoa duen zarzuela estreinatu zen Bartzelonako Principal Palacio antzokian.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a – Jacky Ickx, belgikar auto-pilotu ohia.
- Urtarrilaren 2a – Slobodan Praljak, Bosnia-Herzegovinako kroaziar gerra-kriminala, politikaria, idazlea eta zinema zuzendaria (h. 2017).
- Urtarrilaren 4a – Jesús Santamaría, nafar kimikaria.
- Urtarrilaren 4a – Richard R. Schrock, estatubatuar kimikaria, 2005eko Kimikako Nobel Saria.
- Urtarrilaren 4a – Felix Zubiaga Atxa, bizkaitar futbolaria (h. 2016).
- Urtarrilaren 6a – Barry John, galestar errugbilaria, inoizko galestar errugbilari hoberenetakoa (h. 2024).
- Urtarrilaren 7a – José María Benavides, gipuzkoar kirolaria, belaren klase askotan aditua, eta idazlea (h. 2024).
- Urtarrilaren 9a – Loren Arkotxa, bizkaitar politikaria, Ondarroako alkate ohia.
- Urtarrilaren 9a – Ángel Urrutia, bizkaitar arraunlari ohia.
- Urtarrilaren 10a – Francis Marmande, lapurtar musika-kritikari eta jazz musikaria.
- Urtarrilaren 10a – Rod Stewart, ingeles kantautore eta musikaria.
- Urtarrilaren 13a – Joxe Iriarte, Bikila, gipuzkoar politikaria eta euskal idazlea.
- Urtarrilaren 14a – Alice Nkom, Kamerungo lehen abokatu emakume beltza, pertsona homosexualen defentsan lan egiten duena.
- Urtarrilaren 15a – Iñaki Azkune, gipuzkoar idazlea eta itzultzailea.
- Urtarrilaren 15a – María Antonia Iglesias, espainiar kazetaria, idazlea eta telebista zein irratiko solaskidea (h. 2014).
- Urtarrilaren 16a – Wim Suurbier, herbeheretar futbolari eta entrenatzailea (h. 2020).
- Urtarrilaren 18a – José Luis Perales, espainiar egile-abeslari, musikagile, musika ekoizle eta idazlea.
- Urtarrilaren 19a – Rod Canion, estatubatuar ingeniaria, Compaq Computer enpresaren sortzailea.
- Urtarrilaren 20a – Gianni Amelio, italiar zinemagilea.
- Urtarrilaren 20a – Momčilo Krajišnik, Bosnia-Herzegovina banatzean sorturiko Srpska Errepublikako hiru presidenteetako bat (h. 2020).
- Urtarrilaren 22a – Mikel Garmendia, gipuzkoar aktorea (h. 2005).
- Urtarrilaren 22a - Caridad Zazo Cardeña, espainiar geologoa, Kuaternarioko itsas mailaren aldaketetan espezializatua.
- Urtarrilaren 24a – John Garamendi, euskaldun jatorriko estatubatuar politikaria, Kaliforniako gobernadoreorde ohia.
- Urtarrilaren 24a - Silvia Lemus, galiziar-mexikar kazetaria eta telebistako aurkezlea.
- Urtarrilaren 26a – John Henry Coates, australiar matematikaria (h. 2022).
- Urtarrilaren 26a – Barbara Kruger, estatubatuar artista kontzeptuala.
- Urtarrilaren 26a – Jacqueline du Pré, britainiar biolontxelo-jotzailea (h. 1987).
- Urtarrilaren 26a – Jeremy Rifkin, estatubatuar soziologo, ekonomista, idazle eta aholkularia.
- Urtarrilaren 27a – Jules Ajodhia, surinamdar politikaria (h. 2024).
- Urtarrilaren 28a – Robert Wyatt, ingeles musikari ohia.
- Urtarrilaren 29a – Ibrahim Boubacar Keïta, Maliko presidentea (h. 2022).
- Urtarrilaren 29a – Tom Selleck, estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 30a – Cristina Rota, argentinar- espainiar aktore, ekoizle eta arte dramatikoko irakaslea.
- Urtarrilaren 31 – Joseph Kosuth, estatubatuar artista, arte kontzeptualaren sortzaile eta teorialarietako bat.
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 2a – Hugo Fernández, uruguaiar futbolari eta entrenatzailea (h. 2022).
- Otsailaren 4a – Marisa Mediavilla Herreros, espainiar liburuzaina, dokumentalista eta feminista, emakumeen historian espezializatua.
- Otsailaren 5a – Luis Javier Arrieta, gipuzkoar margolaria.
- Otsailaren 6a – Bob Marley, jamaikar abeslari eta musikagilea, reggae musikari ezagunena (h. 1981).
- Otsailaren 7a – Gerald Davies, galestar errugbilari ohia.
- Otsailaren 7a – Julio María Elías Montoya, espainiar frantzizkotarra.
- Otsailaren 8a – Kinza Clodumar, Nauruko presidentea (h. 2021).
- Otsailaren 9a – Mia Farrow, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 9a – Yoshinori Ohsumi, japoniar biologoa, 2016ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Otsailaren 11 – Michael Scott, Apple Computerreko bigarren zuzendari exekutiboa.
- Otsailaren 12a – Maud Adams, suediar aktore eta modeloa.
- Otsailaren 12a – Andrés Mendieta, bizkaitar futbolari ohia.
- Otsailaren 13a – Marian Dawkins, britainiar biologo eta irakaslea.
- Otsailaren 14a – Jon Adam II.a Liechtensteingoa, Liechtensteingo Printzerriko printzea eta estatu-burua.
- Otsailaren 15a – Gloria Agirre, Txikita de Aizarna, gipuzkoar erraketista.
- Otsailaren 15a – Silvia Casale, European Committee for the Prevention of Torture (CPT, Torturaren aurkako Europako komitea) elkarteko presidentea.
- Otsailaren 16a – Jeremy Bulloch, ingeles aktorea (h. 2020).
- Otsailaren 17a – Brenda Fricker, irlandar antzerki, telebista eta zinemako aktorea.
- Otsailaren 17a – Andres Iñigo, nafar filologoa eta idazlea.
- Otsailaren 20a – Randa Haines, estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Otsailaren 20a – George Smoot, estatubatuar astrofisikari eta kosmologoa, 2006ko Fisikako Nobel Saria.
- Otsailaren 22a – Juan Ramón Gebara, arabar politikaria.
- Otsailaren 22a – Arantza Idiazabal Gorrotxategi, gipuzkoar irakaslea eta euskaltzain urgazlea.
- Otsailaren 23a – Jose Luis Gorrotxategi, gipuzkoar bertsolaria.
- Otsailaren 23a – Svetlana Gerasimenko, sovietar eta tajistaniar astronomoa.
- Otsailaren 24a – Barry Bostwick, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 26a - Tina Sainz, espainiar aktorea.
- Otsailaren 28a – Aleksei Jekimov, errusiar fisikaria, 2023ko Kimikako Nobel Saria.
- Otsailaren 28a – Linda Preiss Rothschild, estatubatuar matematikaria.
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 1a - Dirk Benedict, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 1a – Fidel Uriarte, euskal herritar futbolaria (h. 2016).
- Martxoaren 1a – Wilfried Van Moer, belgikar futbolaria (h. 2021).
- Martxoaren 3a – Carmen Hermosín, espainiar politikari sozialista eta feminista.
- Martxoaren 3a – George Miller, australiar zinemako ekoizle, zuzendari eta gidoilaria.
- Martxoaren 5a – Selina Hastings, britainiar kazetaria, idazlea eta biografoa.
- Martxoaren 7a – Gerta Keller, estatubatuar paleontologoa.
- Martxoaren 7a – Arthur Lee, estatubatuar abeslaria, Love taldeko kidea (h. 2006).
- Martxoaren 8a – Anselm Kiefer, alemaniar margolaria.
- Martxoaren 10a – Antón Borja, euskal ingeniari, ekonomialari eta unibertsitateko irakaslea (h. 2015).
- Martxoaren 10a – Víctor Joy Way, Peruko lehen ministro ohia.
- Martxoaren 14a – Florencio Solchaga, nafar telebista aurkezle ohia eta errestauradorea.
- Martxoaren 18a – Eric Woolfson, eskoziar musikari eta abeslaria, The Alans Parsons Project taldearen sortzaileetakoa (h. 2009).
- Martxoaren 19a – José Luis Galdámez, nafar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 21a – José Casas García, espainiar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 23a – Franco Battiato, italiar kantugilea eta abeslaria (h. 2021).
- Martxoaren 23a – Eric De Vlaeminck, flandriar txirrindularia, Munduko Ziklo-Krosseko txapelketa gehien irabazi dituena (h. 2015).
- Martxoaren 23a – David Milch, estatubatuar telebistako-zuzendari eta -idazlea.
- Martxoaren 24a – Curtis Hanson, estatubatuar film zuzendaria (h. 2016).
- Martxoaren 28a – Rodrigo Duterte, Filipinetako presidentea.
- Martxoaren 28a – Pierre Michon, frantziar idazlea.
- Martxoaren 30a – Eric Clapton, ingeles rock eta blues gitarra-jotzaile eta abeslaria.
- Martxoaren 31 – Edwin Catmull, estatubatuar zientzialari informatikoa, Pixar-en sortzaileetako bat.
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 1a – John Barbata, estatubatuar bateria-jotzailea (h. 2024).
- Apirilaren 2a – Linda Hunt, estatubatuar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- Apirilaren 3a – Catherine Spaak, Frantzian jaiotako belgikar-italiar aktorea (h. 2022).
- Apirilaren 4a – Daniel Cohn-Bendit, frantziar alemaniar ikasleen buru eta politikaria.
- Apirilaren 5a - Adelina Jiménez Jiménez, irakasle nazional titulua oposizio bidez lortu zuen ijito etniako lehen emakumea.
- Apirilaren 6a – Celestino Aós, nafar psikologo eta teologoa, Copiapóko apezpikua.
- Apirilaren 6a – Muriel Casals, kataluniar ekonomialari, unibertsitate irakasle eta politikaria (h. 2016).
- Apirilaren 6a – Lentxu Rubial, bizkaitar politikaria (h. 2013).
- Apirilaren 6a – Ruth Heilmann, groenlandiar irakasle eta politikaria.
- Apirilaren 7a – Joël Robuchon, frantziar sukaldaria, Gault Millau Gidak 1989an "Mendeko sukaldari" izendatua (h. 2018).
- Apirilaren 7a – Sevil Üstekin, turkiar aktorea (h. 2024).
- Apirilaren 14a – Ritchie Blackmore, ingeles gitarrajolea, Deep Purple taldeko gitarrajolea.
- Apirilaren 15a – Liam O'Flynn, irlandar musikaria, irlandako gaita (Uilleann pipes) jolea (h. 2018).
- Apirilaren 15a – Riken Yamamoto, japoniar arkitektoa.
- Apirilaren 18a – Iñaki Zubeldia, gipuzkoar idazlea.
- Apirilaren 19a – Eugenia del Pino, ekuadortar zientzilaria, garapenaren biologian aditua.
- Apirilaren 20a – Jimmy Winston, ingeles musikari eta aktorea, Small Faces taldeko kidea (h. 2020).
- Apirilaren 22a – Isabel Ruiz Ruiz, guatemalar artista bisuala (h. 2019).
- Apirilaren 22a – Demetrio Stratos, greko-italiar lirista, multi-instrumentalista, musika ikertzailea, eta italiar rock talde progresiboko abeslaria (h. 1979).
- Apirilaren 24a – Larry Tesler, gizakien eta ordenagailuen arteko elkarrekintzen alorrean lan egin zuen estatubatuar informatikaria (h. 2020).
- Apirilaren 25a – Esther Orozco, mexikar kimikari, mikrobiologo eta parasitologoa.
- Apirilaren 25a – Jean Purdy, britainiar erizaina eta enbriologoa, ugalkortasunaren tratamenduan aitzindaria (h. 1985).
- Apirilaren 25a – Björn Ulvaeus, suediar musikaria, ABBAren taldekide ohia.
- Apirilaren 26a – Jorge Serrano Elías, Guatemalako presidente ohia.
- Apirilaren 27a – August Wilson, estatubatuar antzerkigilea (h. 2005).
- Apirilaren 29a – Tammi Terrell, estatubatuar abeslaria, Marvin Gaye abeslariarekin duetoan abesteagatik ezaguna (h. 1970).
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 2a – Goldy McJohn, kanadar teklatu jotzailea, Steppenwolf taldeko kidea (h. 2017).
- Maiatzaren 3a – Jeffrey C. Hall, estatubatuar genetikalari eta kronobiologoa, 2017ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Maiatzaren 3a – Roberto Verino, espainiar diseinatzailea eta moda-enpresaburua.
- Maiatzaren 5a – César Alierta, espainiar enpresaburua (h. 2024).
- Maiatzaren 6a – Juan Mari Areitio, bizkaitar bertsolari ohia.
- Maiatzaren 6a – Xosé Lluis García Arias, asturiar filologo eta idazlea, Asturiasko Hizkuntzaren Akademiako presidentea.
- Maiatzaren 6a – Bob Seger, estatubatuar egile abeslari, gitarrista eta pianista.
- Maiatzaren 7a – Christy Moore, irlandar musikari, kantautore eta abeslaria.
- Maiatzaren 8a – Jean-Louis Azarete, lapurtar errugbilaria (h. 2020).
- Maiatzaren 9a – Jupp Heynckes, alemaniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Maiatzaren 12a – Alan Ball, ingeles futbolaria (h. 2007).
- Maiatzaren 12a – Claudia Gravy, kongoar jatorriko espainiar antzezlea.
- Maiatzaren 12a – Ian McLagan, ingeles teklatu-jotzailea, Small Faces eta Faces taldeetako kidea (h. 2014).
- Maiatzaren 14a – Yochanan Vollach, israeldar futbolaria.
- Maiatzaren 17a – Jorge Maria Ribero-Meneses, espainiar filologo eta idazlea.
- Maiatzaren 19a – Huda Akil, siriar neurozientzialaria.
- Maiatzaren 19a – Pete Townshend, ingeles rock musikako gitarra-jotzailea, abeslari eta abesti-idazlea, The Who taldeko kidea.
- Maiatzaren 20a – Alejo Vidal-Quadras, kataluniar politikari eta fisikaria.
- Maiatzaren 20a – Anton Zeilinger, austriar fisikari kuantikoa, 2022ko Fisikako Nobel Saria.
- Maiatzaren 21a – Carmen Castillo, txiletar-frantziar zinemagilea.
- Maiatzaren 21a – Carme Valls, kataluniar politikari eta medikua.
- Maiatzaren 22a – Anne Caufriez, belgikar etnomusikologoa (h. 2024).
- Maiatzaren 24a – Priscilla Presley, estatubatuar aktore eta enpresaburua.
- Maiatzaren 25a – Hersha Parady, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- Maiatzaren 28a – John Fogerty, estatubatuar musikari eta abeslaria.
- Maiatzaren 29a – Gary Brooker, ingeles musikari, abeslari eta piano-jotzailea, Procol Harum taldeko sortzailea (h. 2022).
- Maiatzaren 29a – Manuel Duarte, portugaldar futbolaria (h. 2022).
- Maiatzaren 31 – Henri Emmanuelli, frantziar politikari ezkertiarra, Alderdi Sozialistaren partaide historikoa (h. 2017).
- Maiatzaren 31 – Rainer Werner Fassbinder, alemaniar idazlea eta antzerki- eta zinema-zuzendaria (h. 1982).
- Maiatzaren 31 – Helen Fisher, estatubatuar antropologoa eta biologoa (h. 2024).
- Maiatzaren 31 – Laurent Gbagbo, Boli Kostako presidente ohia.
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 1a – Frederica von Stade, estatubatuar mezzosopranoa.
- Ekainaren 2a – Francisco Hernando, Paco el Pocero, espainiar enpresaburua, urbanizazio erraldoien eraikuntzagatik ezaguna (h. 2020).
- Ekainaren 3a – Hale Irwin, estatubatuar golflaria.
- Ekainaren 5a – Rosa Serrano i Llàcer, valentzierazko dazlea, itzultzailea eta editorea.
- Ekainaren 6a- Gérard Cholley, frantziar errugbilari ohia.
- Ekainaren 7a – Wolfgang Schüssel, Austriako kantzelerra.
- Ekainaren 8a – Maria Jesus Agirre, arabar politikaria (h. 2016).
- Ekainaren 9a – Jesús María Castillo, Txitxia, gipuzkoar futbolaria (h. 2022).
- Ekainaren 9a – Faina Melnyk, sobietar disko-jaurtitzailea (h. 2016).
- Ekainaren 9a – Luis Ocaña, espainiar txirrindularia, historiako txirrindulari onenetako bat (h. 1994).
- Ekainaren 14a – Jörg Immendorff, alemaniar margolari eta eskultorea (h. 2007).
- Ekainaren 15a – Amos Sawyer, Liberiako bitarteko presidentea (h. 2022).
- Ekainaren 16a – Jose Juan Castillo, bizkaitar sukaldaria (h. 2021).
- Ekainaren 17a – Rosa María Calaf, kataluniar kazetaria.
- Ekainaren 17a – Ken Livingstone, Londresko alkate ohia.
- Ekainaren 17a – Eddy Merckx, belgikar txirrindularia, aditu askorentzat historiako txirrindularirik onena.
- Ekainaren 19a – Radovan Karadžić, lehendabiziko Bosniako Serbiar Errepublikako presidentea.
- Ekainaren 19a – André Lefevere, belgikar itzulpen teorialaria (h. 1996).
- Ekainaren 19a – Aung San Suu Kyi, birmaniar politikaria, kontzientzia presoen eta erresistentzia zibil baketsuaren sinboloa eta 1991ko Bakearen Nobel Saria.
- Ekainaren 20a – Hassan Abshir Farah, Somaliako lehen ministroa (h. 2020).
- Ekainaren 20a – Anne Murray, kanadar abeslaria.
- Ekainaren 21a – Adam Zagajewski, poloniar olerkaria (h. 2021).
- Ekainaren 22a – Pere Gimferrer, kataluniar poeta, idazlea, kritiko literarioa eta itzultzailea, Kataluniako literaturaren egile nagusietariko bat.
- Ekainaren 23a – John Garang, sudandar politikari eta militarra, Hego Sudanen independentziaren alde borrokatu zena (h. 2005).
- Ekainaren 28a – Ken Buchanan, eskoziar boxeolaria (h. 2023).
- Ekainaren 29a – Chandrika Kumaratunga, Sri Lankako presidente ohia, kargu horretara iritsi zen lehen emakumea.
- Ekainaren 30a – Sean Scully, irlandar margolaria.
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 1a – Jane Cederqvist, suediar igerilaria (h. 2023).
- Uztailaren 1a – Deborah Harry, estatubatuar abeslari eta artista, Blondie taldearen bokalista.
- Uztailaren 2a – José Luis Corcuera, bizkaitar politikari ohia.
- Uztailaren 2a – Juan María Duñabeitia, bizkaitar futbolari ohia.
- Uztailaren 3a – Miguel Zestau, Zestau I.a, nafar pilotari ohia.
- Uztailaren 4a – Fernando Argenta, espainiar kazetaria, musikaria, eta irrati eta telebista aurkezlea (h. 2013).
- Uztailaren 4a – Eizo Yuguchi, japoniar futbolaria (h. 2003).
- Uztailaren 5a – François Bourgeon, frantziar komikigilea.
- Uztailaren 7a – Manuel Chaves, espainiar politikaria, Andaluziako Juntako presidente ohia.
- Uztailaren 7a – Moncef Marzouki, Tunisiako presidente ohia.
- Uztailaren 7a – Kontxu Odriozola, gipuzkoar aktorea (h. 2016).
- Uztailaren 10a – Jandira Martini, brasildar aktore, antzerkigile, zuzendari eta ekoizlea (h. 2024).
- Uztailaren 10a – Virginia Wade, ingeles tenislari ohia.
- Uztailaren 11 – Junji Kawano, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 12a – Fikre Selassie Wogderess, Etiopiako lehen ministroa (h. 2020).
- Uztailaren 13a – Xabier Mendiguren Bereziartu, gipuzkoar idazle eta itzultzailea (h. 2023).
- Uztailaren 15a – Teo Uriarte, Andaluzian jaiotako euskal politikaria.
- Uztailaren 17a – István Juhász, hungariar futbolaria (h. 2024).
- Uztailaren 18a – Ugo Ferrante, italiar futbolaria (h. 2004).
- Uztailaren 18a – Paul Ginsborg, ingeles historialari eta teorialari politikoa, italiar nazionalizatua (h. 2022).
- Uztailaren 20a – Kim Carnes, estatubatuar musikari eta egile abeslaria.
- Uztailaren 22a – Adele Goldberg, estatubatuar enpresaburu eta informatikaria.
- Uztailaren 24a – Martin Etxeberria Zuloaga, euskal idazle eta pentsalaria (h. 2017).
- Uztailaren 25a – Ventura Pons, kataluniar zinema zuzendaria, gidoigilea, ekoizlea eta antzerki zuzendaria (h. 2024).
- Uztailaren 26a – Helen Mirren, ingeles aktorea.
- Uztailaren 26a – Panagiotis Pikrammenos, Greziako lehen ministroa.
- Uztailaren 29a – Felipe Barandiaran, gipuzkoar aktorea eta bikoiztailea.
- Uztailaren 29a – Kwassi Klutse, Togoko lehen ministroa (h. 2024).
- Uztailaren 30a – Patrick Modiano, frantziar idazlea, 2014ko Literaturako Nobel Saria.
- Uztailaren 31 – Germano Almeida, caboverdetar idazlea.
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 1a – Douglas Osheroff, estatubatuar fisikaria, 1996ko Fisikako Nobel Saria.
- Abuztuaren 2a – Joanna Cassidy, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 5a – Ariane Lopez-Huici, lapurtar argazkilaria.
- Abuztuaren 7a – Caroline Cellier, frantziar aktorea (h. 2020).
- Abuztuaren 10a – Carlos Caballero, arabar politikari eta ingeniaria.
- Abuztuaren 12a – Jean Nouvel, frantziar arkitektoa.
- Abuztuaren 14a – Ingeborg Breines, norvegiar bake hezitzailea.
- Abuztuaren 14a – Steve Martin, estatubatuar antzezlea eta gidoigilea.
- Abuztuaren 14a – Faustin Twagiramungu, Ruandako lehen ministroa (h. 2023).
- Abuztuaren 14a – Wim Wenders, alemaniar zinemagilea eta argazkilaria.
- Abuztuaren 15a – Alain Juppé, Frantziako Lehen Ministro ohia eta Bordeleko alkatea.
- Abuztuaren 18a – Pierre Camou, lapurtar errugbilaria eta bankaria, Frantziako Errugbi Federazioaren presidentea (h. 2018).
- Abuztuaren 19a – Ian Gillan, ingeles musikaria, Deep Purple taldeko abeslaria.
- Abuztuaren 20a – Rappel, espainiar moda diseinatzaile, enpresaria eta telebistako pertsonalitatea, iragarle gaitasunak dituela dioena.
- Abuztuaren 21a – Jose Luis Uribezubia, Katarrilla, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 23a – Itcho Ito, Nagasakiko alkatea eta Bakearen Aldeko Hiriak elkartearen presidenteordea (h. 2007).
- Abuztuaren 23a – José Luis Lema, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 23a – Rita Pavone, italiar abeslaria eta aktorea.
- Abuztuaren 24a – Ken Hensley, ingeles musikari, abeslari, abesti egile eta ekoizlea, Uriah Heep taldeko kidea (h. 2020).
- Abuztuaren 26a – Javier Tusell, kataluniar historialari eta politikaria (h. 2005).
- Abuztuaren 29a – Wyomia Tyus, estatubatuar atleta ohia, abiadurako probetan aditua.
- Abuztuaren 31 – Sérgio Godinho, portugaldar abeslaria.
- Abuztuaren 31 – Van Morrison, irlandar abeslaria, bere belaunaldiko musikari eraginkorrenetakoa.
- Abuztuaren 31 – Itzhak Perlman, israeldar biolin-jotzailea, XX. mendearen bigarren erdiko munduko onenetakotzat joa.
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 2a – Luis Mari Bengoa, bizkaitar kazetari, politikari eta herri kirolen sustatzailea.
- Irailaren 3a – Rosa Soroa, gipuzkoar erraketista.
- Irailaren 5a – Al Stewart, eskoziar egile abeslari eta folk-rock musikaria.
- Irailaren 7a – Kimmo Koskenniemi, finlandiar irakaslea, fonologia eta morfologia konputazionaletan erabiltzen den Bi Mailako Ereduaren asmatzailea.
- Irailaren 8a – Ron "Pigpen" McKernan, estatubatuar musikari eta abeslaria, Grateful Dead taldearen sortzaileetakoa (h. 1973).
- Irailaren 9a – Doug Ingle, estatubatuar abeslari eta musikaria, Iron Butterfly, taldeko sortzailea (h. 2024).
- Irailaren 10a – José Feliciano, puertorricar gitarrista eta abeslaria.
- Irailaren 10a – Kaviyoor Ponnamma, indiar aktorea (h. 2024).
- Irailaren 11 – Franz Beckenbauer, Kaiserra, alemaniar futbolaren historiako jokalaririk onentzat hartua (h. 2024).
- Irailaren 12a – Richard Thaler, estatubatuar ekonomialaria, 2017ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Irailaren 14a – Bernard Tissier de Mallerais, Frantziako apezpiku katoliko tradizionalista, San Pio X.aren Apaiz Anaitasuneko kidea (h. 2024).
- Irailaren 15a – Carmen Maura, espainiar antzezlea.
- Irailaren 15a – Jessye Norman, estatubatuar sopranoa (h. 2019).
- Irailaren 15a – Hans-Gert Pöttering, alemaniar politikaria, Europako Parlamentuko lehendakaria.
- Irailaren 17a – Luis Aranberri, Amatiño, gipuzkoar kazetari, politikari eta idazlea.
- Irailaren 18a – John McAfee, anglo-estatubatuar programatzaile eta enpresaburua, McAfee enpresaren sortzailea (h. 2021).
- Irailaren 18a – Katya Paskaleva, bulgariar aktorea (h. 2002).
- Irailaren 18a – Vicente Ripa, nafar politikari eta irakaslea.
- Irailaren 19a – Kate Adie, britainiar kazetaria, idazlea eta telebista aurkezlea.
- Irailaren 22a – Jesús María Zubiarraín Argiñano, gipuzkoar futbol atezaina (h. 1993).
- Irailaren 24a – Juan Pablo Fusi, gipuzkoar historialaria, Espainiako Aro Garaikidearen historian aditua.
- Irailaren 25a – Frans Janssens, belgikar futbolaria (h. 2024).
- Irailaren 26a – Gal Costa, brasildar abeslaria (h. 2022).
- Irailaren 26a – Javier Igiñiz Etxeberria, nafar ingeniari, ekonomilari eta politikaria.
- Irailaren 26a – Bryan Ferry, ingeles abeslari eta egile abeslaria.
- Irailaren 28a – Marielle Goitschel, frantziar eskiatzaile ohia.
- Irailaren 28a – Fusako Shigenobu, japoniar iraultzaile eta militante komunista.
- Irailaren 30a – Gastón Ciarlo, uruguaitar abeslari, gitarrista eta konpositorea (h. 2021).
- Irailaren 30a – José Manuel Fuente, espainiar txirrindularia (h. 1996).
- Irailaren 30a – Juan Gorostidi, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Irailaren 30a – Ehud Olmert, Israelgo lehen ministro ohia.
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 1a – Jose Ignazio Orbegozo, Arria II.a, gipuzkoar aizkolaria, gizon probalaria, txingalaria, arpanlaria eta segalaria.
- Urriaren 2a – Don McLean, estatubatuar abeslari eta egile abeslaria.
- Urriaren 3a – Viktor Saneiev, georgiar atleta, jauzi hirukoitzean aditua (h. 2022).
- Urriaren 6a – Jesus Mari Zabarte, Garratz, gipuzkoar ETAkidea.
- Urriaren 9a – Deborah Dultzin Kessler, mexikar astrofisika-ikertzailea.
- Urriaren 12a – Lluis el Sifoner, valentziar musikari, filologo, idazle eta musika kritikaria.
- Urriaren 13a – Christophe, frantziar abeslaria (h. 2020).
- Urriaren 13a – Dési Bouterse, Surinamgo diktadore eta presidentea.
- Urriaren 14a – Vicky Hernández, kolonbiar aktorea eta irakaslea.
- Urriaren 16a – Arantxa Lete Bergaretxe, gipuzkoar irakaslea, herri eragile feminista eta abertzalea.
- Urriaren 17a – Graça Machel, mozambiketar politikaria, emakumeen eta umeen eskubideen nazioarteko defendatzailea.
- Urriaren 18a – Huell Howser, estatubatuar aktore eta telebista aurkezlea (h. 2013).
- Urriaren 19a – Angus Deaton, eskoziar ekonomialaria, 2015eko Ekonomiako Nobel Saria.
- Urriaren 19a – Divine, Amerikako Estatu Batuetako aktore, LGTB ikonoa eta karaktere aldakorreko abeslaria (h. 1988).
- Urriaren 19a – John Lithgow, estatubatuar aktore, musikari, olerkari eta abeslaria.
- Urriaren 20a – Amparo Rubiales, espainiar irakaslea eta PSOEko politikaria.
- Urriaren 21a – Nikita Mikhalkov, errusiar zinemagilea.
- Urriaren 25a – Félix González Gorostizaga, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Urriaren 26a – Joseba Iñurrategi, gipuzkoar pilotaria eta pilotaren sustatzailea Eskoriatzan (h. 2017).
- Urriaren 27a – Lula da Silva, Brasilgo presidentea.
- Urriaren 28a – Gadzhi Gadzhiyev, errusiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Urriaren 30a – Verinha Darcy, brasildar aktorea (h. 1979).
- Urriaren 30a – Xabier Larena, bizkaitar politikari ohi eta irakaslea.
- Urriaren 31 – José Miguel Espinosa, bizkaitar igerilaria (h. 2024).
- Urriaren 31 – Pedro Tabar, UPNko nafar politikaria.
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 3a – Fuad Muzurović, bosniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Azaroaren 3a – Gerd Müller, alemaniar futbolaria, historiako goleatzaile onenetakoa (h. 2021).
- Azaroaren 5a – Mikel Martinez de Murgia, bizkaitar ETAkidea (h. 1972).
- Azaroaren 5a – Nikolai Tanaiev, Kirgizistango lehen ministroa (h. 2020).
- Azaroaren 10a – Terence Davies, ingeles aktore, zinema zuzendari, gidoilari eta eleberrigilea (h. 2023).
- Azaroaren 11 – Daniel Ortega, Nikaraguako presidentea.
- Azaroaren 12a – Neil Young, kanadar musikaria, bere belaunaldiko garrantzitsuenetakoa eta emankorrenetakoa.
- Azaroaren 14a – Anne Brenon, frantziar historialari, idazle eta ondarearen kontserbatzailea.
- Azaroaren 15a – Anni-Frid Lyngstad, suediar pop eta jazz abeslaria, ABBAko taldekidea.
- Azaroaren 15a – Neofito Bulgariakoa, Bulgariako Eliza Ortodoxoko patriarka (h. 2024).
- Azaroaren 16a – Rufino Iraola, gipuzkoar idazle, kazetari eta bertsozalea (h. 2019).
- Azaroaren 17a – Roland Joffé, britainiar zinema-zuzendaria.
- Azaroaren 17a – Joan Martí i Castell, kataluniar soziolinguista eta hizkuntzalaria.
- Azaroaren 17a – Victor Urrutia, nafar soziologoa (h. 2017).
- Azaroaren 17a – Laura Zambrano Padilla, camarada René, perutar hezitzaile eta iraultzailea, Sendero Luminosoko kidea.
- Azaroaren 18a – Wilma Mankiller, amerindiar ekintzailea (h. 2010).
- Azaroaren 18a – Mahinda Rajapaksa, Sri Lankako presidente ohia.
- Azaroaren 20a – Rachid Mimouni, aljeriar eleberrigilea (h. 1995).
- Azaroaren 21a – Carmen Avendaño, Galizian droga-trafikoaren aurkako borrokan nabarmendu den emakumea.
- Azaroaren 21a – Goldie Hawn, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 23a – Adela Ibabe, ikastolako andereñoa, ezkongabe haurdun zela legez kanpoko abortu ebakuntza baten ondorioz hil zena (h. 1973).
- Azaroaren 27a – Arcadi Oliveres, kataluniar ekonomista eta bakearen eta justizia sozialaren aktibista (h. 2021).
- Azaroaren 29a – Martha Cerda, mexikar idazlea.
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 1a – Bette Midler, estatubatuar aktorea eta abeslaria.
- Abenduaren 4a – Roberta Bondar, Kanadako lehen emakume astronauta eta espaziora bidaiatu duen lehen neurologoa.
- Abenduaren 5a – Moshe Katsav, Israelgo presidente ohia.
- Abenduaren 7a – Francisco Javier Ederra, nafar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- Abenduaren 7a – Mohamed Osman Jawari, Somaliako bitarteko presidentea (h. 2024).
- Abenduaren 8a – John Banville, Benjamin Black, irlandar idazlea, drama egokitzailea eta gidoilaria.
- Abenduaren 8a – Juan Miguel Gutiérrez, gipuzkoar ikertzailea eta zineman aditua, dokumentalgintzan espezializatua (h. 2019).
- Abenduaren 17a – Joan Castejón, espainiar marrazkilari, margolari, eskultore eta grabatzailea.
- Abenduaren 17a – Jacqueline Wilson, ingeles idazlea.
- Abenduaren 18a – Ignacio Salas, bizkaitar kazetaria (h. 2016).
- Abenduaren 20a – Pedro Burillo López, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore ohia.
- Abenduaren 20a – Pepe Camiñas, euskal herritar margolari surrealista.
- Abenduaren 23a – Mercedes Ateca, espainiar txirrindularia (h. 2021).
- Abenduaren 23a – Adli Mansur, Egiptoko presidentea.
- Abenduaren 24a – Lemmy Kilmister, ingeles rock musikaria, Motörhead taldeko abeslaria eta burua (h. 2015).
- Abenduaren 25a – Juan Manuel Egiagarai, bizkaitar politikari eta ekonomialaria.
- Abenduaren 25a – Noel Redding, ingeles rock musikaria, The Jimmy Hendrix Experience taldeko baxu-jotzailea (h. 2003).
- Abenduaren 28a – Birendra Nepalgoa, Nepalgo erregea (h. 2001).
- Abenduaren 30a – Davy Jones, ingeles aktore eta musikaria, The Monkees taldeko kidea (h. 2012).
- Abenduaren 31 – Connie Willis, estatubatuar zientzia-fikziozko idazlea.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agustin Errotabehere, baxenafar idazlea.
- Angel Bados, nafar eskultore eta arte irakaslea.
- Ángela López Jiménez, nafar soziologoa eta feminista (h. 2007).
- Antton Zubikarai, bizkaitar musikaria, musika kritikaria eta itzultzailea, eta Athleticen ereserkiaren letraren egilea (h. 2015).
- Anton Mendizabal, gipuzkoar eskultorea eta artisaua.
- Aurelio Arteta Aísa, EHUko Filosofia Moraleko katedraduna.
- Baleren Bakaikoa, gipuzkoar ekonomialaria eta irakaslea, EHUn katedraduna eta Udako Euskal Unibertsitatearen zuzendari ohia.
- Francisco Javier Fernández Casas, bizkaitar botanikaria.
- Gabriel Inbuluzketa, nafar kazetaria.
- Iñaki Izagirre, gipuzkoar sukaldaria.
- Isabel Orbe, euskal politikari eta psikiatra (h. 1995).
- Jesús Felipe Armendaritz, bizkaitar politikari eta sindikalista (h. 2012).
- Jose Ignacio Alvarez Usabiaga, gipuzkoar meteorologo eta Igeldoko behatokiko zuzendaria (h. 2005).
- Juan Antonio Frade Villar, K-Toño semea, bizkaitar margolari, karikaturagile eta kazetaria (h. 2018).
- Karmen Maura Amuniategi, Gipuzkoan errotutako madrildar margolaria.
- Mari Carmen Gallastegi, gipuzkoar ekonomialaria, ekonomian doktorea AEBetako eta Brown Unibertsitatean Ekonomia Analisian katedraduna EHUn.
- Merche Goñi, nafar margolari eta eskultorea (h. 2019).
- Mertxe Oliden, gipuzkoar abeslaria.
- Miguel Berzosa, gipuzkoar komikigile eta ilustratzailea.
- Miguel Ángel Ziganda, nafar diseinatzailea.
- Moises Enbeita, bizkaitar bertsolari eta bertso epailea.
- Montserrat Garate, gipuzkoar ekonomialaria eta historialaria.
- Patxi Apalategi, euskal itzultzailea.
- Paula Martel, gipuzkoar aktore ohia.
- Tomas Ibarra, Kokotxea, Zubietako inauterietako joaldun ohia.
- Xabier Madina, euskal abeslari eta musikaria (h. 2016).
- Manu Sagastume, nafar musikaria eta musika ikerlaria (h. 2024).
- Borja Domecq Solís, espainiar enpresaburu eta zezen suhar haztegien jabea (h. 2020).
- Emilio Martínez-Lázaro, espainiar zinema zuzendaria.
- Xavier Rodríguez Baixeras, galiziar olerkaria.
- Zdeňka Vávrová, txekiar astronomoa.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 3a – Ferdynand Antoni Ossendowski, poloniar idazle, esploratzaile, unibertsitateko irakasle eta politikari antikomunista (j. 1876).
- Urtarrilaren 6a – Edith Frank, judu alemaniar errefuxiatua, Otto Franken emaztea eta Margot Frank eta Anne Franken ama (j. 1900).
- Urtarrilaren 6a – Josefa Llanes Escoda, lider zibiko eta gizarte langilea, emakumeen sufragioaren defendatzaile eta Bigarren Mundu Gerrako Filipinetako heroina (j. 1898).
- Urtarrilaren 6a – Vladimir Vernadski, errusiar mineralogo eta geokimikalaria (j. 1863).
- Urtarrilaren 11 – Ada Negri, italiar idazlea (j. 1870).
- Urtarrilaren 16a – Jesús Carrera, gipuzkoar buruzagi politiko, sindikalista eta gudaria (j. 1911).
- Urtarrilaren 17an desagertua – Raoul Wallenberg, suediar arkitekto, negozio-gizon, diplomazialari eta humanista (j. 1912).
- Urtarrilaren 19a – Juan Ezenarro Mendia, euskal olerkaria (j. 1890).
- Urtarrilaren 22a - Else Lasker-Schüler, alemaniar idazlea, poeta, marrazkilaria eta ilustratzailea (j. 1869).
- Urtarrilaren 24a – Leandro Nagore, Unión Patrióticako nafar politikaria eta Iruñeko alkatea (j. 1877).
- Urtarrilaren 28a – Joseph Putz, frantziar militarra, Bilboko guduan Eusko Gudarosteko 1. dibisioa zuzendu zuena (j. 1895).
- Urtarrilaren 28a – Felipe Sansiñena, nafar presoa, Neuengamme kontzentrazio esparruan naziek eraildako hiru euskaldunetako bat (j. 1904).
- Urtarrilaren 28a – Roza Xanina, Bigarren Mundu Gerrako eliteko sobietar frankotiratzailea (j. 1924).
- Urtarrilaren 30a – Louise Aslanian, franko-armeniar ekintzaile komunista eta antifaxista, idazlea, eleberrigilea, poeta eta Frantziako erresistentziako pertsonaia nabarmena (j. 1904).
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 1a – Johan Huizinga, herbeheretar filosofo eta historialaria (j. 1872).
- Otsailaren 2a – Bogdan Filov, Bulgariako lehen ministroa (j. 1883).
- Otsailaren 2a – Johannes Popitz, nazismoaren aurkako alemaniar erresistentziaren partaidea (j. 1884).
- Otsailaren 5a – Violette Szabo, SOEko britainiar kidea Bigarren Mundu Gerran, espioia eta Frantziako Erresistentziaren alde aritutakoa (j. 1921).
- Otsailaren 9a – Filipe Etxebarria, bizkaitar idazlea eta itzultzailea eta apaiz karmeldarra (j. 1898).
- Otsailaren 12a – Telesforo Arantzadi, gipuzkoar antropologoa (j. 1860).
- Otsailaren 13a – María Y. Orosa, filipinar mediku eta farmazia ikertzailea, elikagaien teknologian espezializatua (j. 1893).
- Otsailaren 21a – Eric Liddell, eskoziar korrikalari, errugbi jokalari eta misiolaria (j. 1902).
- Otsailaren 23a – Aleksei Nikolaievitx Tolstoi, errusiar idazlea (j. 1883).
- Otsailaren 25a – Mario de Andrade, brasildar idazlea eta musikologoa (j. 1893).
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 2a – Emily Carr, kanadar artista eta idazlea (j. 1871).
- Martxoaren 6a – Rudolf Karel, txekiar musikagilea (j. 1880).
- Martxoaren 7a – Albrecht Penck, alemaniar geografoa (j. 1858).
- Martxoaren 9a – Margot Frank, Anne Franken ahizpa nagusia, Bergen-Belsen kontzentrazio-esparruan (j. 1926).
- Martxoaren 15a – Pierre Drieu La Rochelle, frantziar idazlea (j. 1893).
- Martxoaren 16a – Maurice Halbwachs, durkheimdar eskolako frantziar soziologoa (j. 1877).
- Martxoaren 17a – Nicolas Viar Eguzkitza, bizkaitar idazle eta politikari abertzalea (j. 1865).
- Martxoaren 18a – Louis Iriart Etxepare, familia euskalduneko Bearnotar politikaria (j. 1859).
- Martxoaren 22a – Branca de Gonta Colaço, portugaldar idazle eta errezitatzailea (j. 1880).
- Martxoaren 26a – David Lloyd George, britainiar politikaria, Erresuma Batuko Lehen Ministroa (j. 1863).
- Martxoaren 28a – Juana Whitney, frantziar-euskal irakaslea eta emakumeen aldeko ekintzailea (j. 1857).
- Martxoaren 29a – Eileen O'Shaughnessy, britainiar poeta eta idazlea, George Orwellen lehen emaztea (j. 1905).
- Martxoaren 31 – Hans Fischer, alemaniar kimikaria, 1930eko Kimikako Nobel Saria (j. 1881).
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 9a – Dietrich Bonhoeffer, alemaniar teologo protestantea (j. 1906).
- Apirilaren 9a – Wilhelm Canaris, alemaniar almirantea (j. 1887).
- Apirilaren 9a – Georg Elser, Suabiako nekazari eta arotza, Adolf Hitler hiltzen saiatzeagatik ezaguna (j. 1903).
- Apirilaren 10a – Anjel Lekuona Beitia, bizkaitar gudaria, Hradisko kontzentrazio-esparruan eraila (j. 1913).
- Apirilaren 11 – Alfons Sala, kataluniar industrialari, abokatu eta politikaria, Kataluniako Mankomunitatearen presidentea (j. 1863).
- Apirilaren 12a – Petrona Eyle, argentinar mediku eta feminista, Argentinako emakumeen eskubideak defendatzeagatik nabarmendua (j. 1866).
- Apirilaren 12a – Frantxia Haltzuet, nafar emakumea, Comète sarearen laguntzaile nagusietako bat, Ravensbrückeko kontzentrazio esparruan (j. 1908).
- Apirilaren 12a – Franklin Delano Roosevelt, Ameriketako Estatu Batuetako 32. Presidentea (j. 1882).
- Apirilaren 13a – Ernst Cassirer, alemaniar filosofoa (j. 1874).
- Apirilaren 18a – Gilen Wiedekoa, Albaniako Printzerriko monarka (j. 1876).
- Apirilaren 21a – Walter Model, Alemaniako landa mariskala izan zen Bigarren Mundu Gerran (j. 1891).
- Apirilaren 22a – Käthe Kollwitz, alemaniar margolaria (j. 1867).
- Apirilaren 26 – John Mulgan, zeelandaberritar idazle, kazetari eta argitaratzailea (j. 1911).
- Apirilaren 27a – Gerhard Bähr, alemaniar jatorriko gipuzkoar euskalaria eta euskaltzain urgazlea (j. 1900).
- Apirilaren 28a -
- Benito Mussolini, Italiako Erresumako lehen ministroa eta Italiako Errepublika Sozialaren ducea, fusilatua (j. 1883).
- Clara Petacci, Benito Mussoliniren azken amorantea, berarekin batera fusilatua (j. 1912).
- Apirilaren 30a -
- Adolf Hitler, Der Führer, alemaniar politiko eta diktadorea, Hirugarren Reicheko kantzelerra (j. 1889).
- Eva Braun, Hirugarren Reicheko azkeneko berrogei orduetako Lehen Dama eta Adolf Hitlerren emaztea (j. 1912).
- Apirilaren 30a – David Randall-MacIver, ingeles jatorriko estatubatuar arkeologo eta antropologoa (j. 1873).
- Josef Čapek, txekiar margolari eta idazlea (j. 1887).
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 1a -
- Joseph Goebbels, alemaniar politiko nazia, Holokaustoaren lehen pausoa izan zen kristal hautsien gauaren gidaritzat joa (h. 1897).
- Magda Goebbels, Joseph Goebbels Hirugarren Reicheko Propaganda ministroaren emaztea (j. 1911).
- Maiatzaren 1a – René Lalique, frantziar kristal eta bitxien diseinatzailea (j. 1860).
- Maiatzaren 1a - Nina Petrova, sobietar frankotiratzailea, historiako frankotiratzaile arrakastatsuenetakoa (j. 1893).
- Maiatzaren 2an desagertuak:
- Martin Bormann, alemaniar politikari nazia eta Hitlerren idazkaria (j. 1900).
- Constanze Manziarly, Adolf Hitlerentzat sukaldari, nutrizionista eta dietista lanak egin zituen emakumezkoa (j. 1920).
- Maiatzaren 4a – Fedor von Bock, alemaniar Generalfeldmarschalla Bigarren Mundu Gerran (j. 1880).
- Maiatzaren 7a – Klymentyna Popovych-Boiarska, Galitzian jaiotako idazle, poeta eta Ukrainako lehen hezkuntzako irakaslea (j. 1863).
- Maiatzaren 8a – Josef Terboven, alemaniar politikari nazia, Norvegiako Reichskommisarra (j. 1898).
- Maiatzaren 14a – Isis Pogson, britainiar astronomo eta meteorologoa, Royal Astronomical Societyko lehen emakumea (j. 1852).
- Maiatzaren 23a – Heinrich Himmler, alemaniar buruzagi nazia, Schutzstaffeletako (SS) komandantea (j. 1900).
- Maiatzaren 26a – Urania Mella, galiziar politikaria, emakumeen elkartegintzaren aitzindaria (j. 1899).
- Maiatzaren 31 – Odilo Globocnik, austriar gerra-kriminala, holokausto Juduaren egile exekutibo garrantzitsuenetako bat (j. 1904).
- Maiatzaren 31 – Leonid Pasternak, errusiar margolaria (j. 1862).
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 1a – Walter Frederick Gale, australiar bankari astronomiazalea (j. 1865).
- Ekainaren 4a – Georg Kaiser, alemaniar antzerkigilea (j. 1878).
- Ekainaren 4a – Virginia Ragsdale, estatubatuar irakasle eta matematikaria, kurba aljebraikoetan aditua (j. 1870).
- Ekainaren 8a – Robert Desnos, frantziar olerkaria (j. 1900).
- Ekainaren 8a – Sagrario Vera Gordo, frankismoaren aurkako gerrillan parte hartu zuen emakumea, Guardia Zibilek tiroz hil eta bere gorpua jendearen eskarniorako ikusgai jarria (j. 1920).
- Ekainaren 18a – Florence Bascom, estatubatuar geologo eta hezitzailea, AEBetan geologia doktoregoa lortu zuen bigarren emakumea (j. 1862).
- Ekainaren 21a – Josef Hora, txekiar olerkaria (j. 1891).
- Ekainaren 24a – José Gutiérrez Solana, espainiar margolaria eta idazlea (j. 1886).
- Ekainaren 24a – Joaquin Larregla, nafar piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1865).
- Ekainaren 25a – Jan Piarre Larralde, lapurtar bertsolaria (j. 1886).
- Ekainaren 27a – Emil Hácha, Txekoslovakiako 3. Presidentea (j. 1872).
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 5a – John Curtin, Australiako 14. lehen ministroa (j. 1885).
- Uztailaren 9a – Maria Pawlikowska-Jasnorzewska, poloniar poeta eta antzerkigilea (j. 1891).
- Uztailaren 12a- Wolfram von Richthofen, alemaniar mariskala, Gernikako bonbardaketaren arduradun nagusia (j. 1895).
- Uztailaren 19a – Heinrich Wölfflin, suitzar arte-historialaria (j. 1864).
- Uztailaren 20a – Paul Valéry, frantziar olerkaria (j. 1871).
- Uztailaren 25a – Kurt Gerstein, alemaniar militarra (j. 1905).
- Uztailaren 28a – Pedro María Vera y Zuria, mexikar elizgizona (j. 1874).
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 2a – Pietro Mascagni, italiar musikagile eta orkestra-zuzendaria (j. 1863).
- Abuztuaren 6a – Naoemon Shimizu, japoniar futbolaria.
- Abuztuaren 8a – Jakov Protazanov, errusiar zinema zuzendaria eta gidoilaria (j. 1881).
- Abuztuaren 10a – Robert Goddard, estatubatuar ingeniaria, kohetegintzako aintzindarietako bat (j. 1882).
- Abuztuaren 16a – Pilar Zabala, Iciar II, gipuzkoar erraketista (j. 1926).
- Abuztuaren 18a – Subhas Chandra Bose, Indiako bengalar politikaria (j. 1897).
- Abuztuaren 22a – Ida Henrietta Hyde, estatubatuar fisiologoa (j. 1857).
- Abuztuaren 20a – Katti Anker Møller, norvegiar feminista, eskubide erreproduktiboen haurren eskubideen alde lan egin zuen lehenengoetarikoa (j. 1868).
- Abuztuaren 26a – Franz Werfel, alemanezko austro-txekiar idazlea (j. 1890).
- Abuztuaren 31 – Stefan Banach, poloniar matematikaria (j. 1892).
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 15a – André Tardieu, Frantziako Lehen Ministroa (j. 1876).
- Irailaren 15a – Anton Webern, austriar musikagilea (j. 1883).
- Irailaren 17a – Charles Spearman, britainiar psikologoa (j. 1863).
- Irailaren 18a – Volin, errusiar anarkista (j. 1882).
- Irailaren 24a – La Argentinita, hispanoargentinar dantzari, koreografo, kanzonetista eta flamenko-dantzaria (j. 1898).
- Irailaren 24a – Hans Geiger, alemaniar fisikaria (j. 1882).
- Irailaren 26a – Bela Bartok, hungariar musikagilea (j. 1881).
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 8a – Felix Salten, austriar idazlea (j. 1869).
- Urriaren 13a – Lucien Simon, frantziar margolaria (j. 1861).
- Urriaren 15a – Pierre Laval, Frantziako lehen ministroa (j. 1883).
- Urriaren 15a – Eoin MacNeill, irlanderaren aldeko ekintzailea, irlandar nazionalizta, historialaria eta Sinn Féin alderdiko politikaria (j. 1867).
- Urriaren 24a – Vidkun Quisling, norvegiar politikari ultraeskuindarra (j. 1887).
- Urriaren 25a – Robert Ley, alemaniar politikari nazia (j. 1890).
- Urriaren 31 – Ignacio Zuloaga, gipuzkoar margolaria (j. 1870).
- Urriaren 31 – Prudencio Melo, espainiar artzapezpikua, Gasteizko apezpikua izandakoa (j. 1860).
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 8a – August von Mackensen, alemaniar landa mariskala (j. 1849).
- Azaroaren 11 – Jerome Kern, estatubatuar musikagilea (j. 1885).
- Azaroaren 17a – Manuel Hugué, espainiar idazle eta margolaria (j. 1872).
- Azaroaren 20a – Francis William Aston, ingeles fisikari, kimikari eta unibertsitate irakaslea, 1922ko Kimikako Nobel Saria (j. 1877).
- Azaroaren 21a – Ellen Glasgow, estatubatuar idazlea (j. 1873).
- Azaroaren 21a – Alexander Patch, estatubatuar jenerala (j. 1889).
- Azaroaren 23a – Pete Agerreberri, zuberoar meatzaria, Heriotza ibarrean urrea aurkitu zuen aitzindarietakoa (j. 1874).
- Azaroaren 27a – Josep Maria Sert, kataluniar margolaria (j. 1874).
- Azaroaren 29a - Pedro Garmendia, lapurtar ilustratzailea (j. 1890).
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 4a – Thomas Hunt Morgan, estatubatuar biologoa (j. 1866).
- Abenduaren 9a – Yun Chi-ho, Koreako ekintzaile independentista, kazetari eta politikaria (j. 1864).
- Abenduaren 12a - Ramon Kortazar, gipuzkoar arkitektoa (j. 1867).
- Abenduaren 16a – Giovanni Agnelli, Fiat etxearen sortzailea eta Italiako politikaria (j. 1866).
- Abenduaren 16a – Adrian Aldekoa, euskal marrazkilari, zaharberritzaile eta margolaria, kartelgintzan aditua (j. 1887).
- Abenduaren 16a – Fumimaro Konoe, Japoniako Lehen Ministroa (j. 1891).
- Abenduaren 21a – George S. Patton, estatubatuar jenerala (j. 1885).
- Abenduaren 22a – Jose Frantzisko Erauskin, Patxi Errota, Erauskin Errotari, gipuzkoar bertsolaria (j. 1874).
- Abenduaren 22a – Otto Neurath, austriar filosofoa (j. 1882).
- Abenduaren 28a – Theodore Dreiser, estatubatuar eleberrigilea (j. 1871).
- Abenduaren 31 – Leonard Adleman, estatubatuar informatikaria, RSA zifratze algoritmoaren sortzaileetako bat.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoa – Anne Frank, alemaniar judua, idatzi zuen egunkaria dela-eta ezaguna Bigarren Mundu Gerran naziengandik ihesi ezkutuan zela (j. 1929).
- Antonio Lozes, gipuzkoar futbolaria (j. 1905).
- Gabriel Jauregi, arabar idazlea (j. 1895).
- Dzhanmul-Dzhabaiev, Kazakhstango poeta (j. 1846).
- Fisika: Wolfgang Pauli
- Kimika: Artturi Ilmari Virtanen
- Literatura: Gabriela Mistral
- Medikuntza: Sir Alexander Fleming, Ernst Chain, Sir Howard Walter Florey
- Bakea: Cordell Hull
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|