1936ko Palestinako greba orokorra
1936ko Palestinako greba orokorra | |
---|---|
Mota | Greba orokor |
Denbora-tarte | 1936ko apirilaren 19a - 1936ko urria |
Data | 1936ko urria |
Kokaleku | Palestinako Britainiar Mandatua |
1936ko Palestinako greba orokorra arabiarrek Palestinako Britainiar Mandatuan burutu zuten greba orokor bat izan zen, lanari, garraioari eta merkataritzari bideratutakoa, 1936ko apirilaren 19an hasi eta 1936ko urrian bukatu zena; Palestinan 1936-39 bitartean biolentzia eta erreboltak sortu zituen.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gatazka interkomunal baten parte, arabiar lider batzuek juduen kontrako boikot bat antolatu nahi izan zuten 1922an, Palestinako Britainiar Mandatuaren hasiera ofizialean. Qassamite-en matxinadak arabiar disidentzian eragina izan zuen, Izz ad-Din al-Qassam xekearen erailketaren ondoren, militar britainiarren eskutik 1935an. Era berean, Mohammad Amin al-Husayni-ek egindako “Palestinaren eguna”ren aldarrikapena 1930ko maiatzaren 16an ere eragina izan zuen, eta egun horretan greba orokor baten deialdia egin zen, Buraq-en altxamenduaren (Aienearen Harresia) ostean 1929an.
Egipton, britainiarren aurkako manifestazioak 1935ko azaroan bi herrialdeen arteko negoziazioak jarraitzea eragin zuen, independentzia hitzarmen bat egiteko. Siriako Mandatuan 1936ko martxoan promesa bat egin zen autogobernuko autoritate frantziarren eskutik 50 eguneko siriako greba orokorrari amaiera emateko.
1936an, Hans Döhlek, Alemania Naziaren ordezkaria Palestinako Mandatuan, telegrama bat bidali zuen Berlinera adierazten Amin al-Husseini-k uste zuela palestinar musulman askok erregimen berria atsegin zutela eta faxismoa eremu osoan hedatu nahi zutela. Wolff-ek Al-Husseini beste xeke batzuekin batera ezagatu zuen, hilabete baten ostean, Nabi Musan. Juduen aurkako boikota onartu zuten Alemanian, eta Wolff-eri eskatu zioten judu gehiago Palestinara ez bidaltzeko.[1] Wolff-ek urte horretako bere txostenean idatzi zuen arabiarren inozentzia politikoak eragin zituztela alemaniar judu politikaren eta Palestinako arazoen arteko lotura bilatzen, eta haien berotasuna Alemania Naziarekin fenomeno horren ulermenaren gabezia zuela.[2]
Greba
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Greba Nablusen hasi zen, uztailaren 19an, non Arabiar Komite Nazional bat osatu zen[3][4], eta hilabetearen amaieran Komite Nazionalak hiri eta herrixka handienetan sortuak izan ziren,[4] Haifa, Jenin, Tulkarm eta Jerusalén bezalakoak. Apirilaren 21an, bost alderdi nagusietako liderrek Nablus-en erabakia onartu zuten eta greba orokor bat antolatu zuten, lanari, garraioari eta merkataritzari bideratutakoa, hurrengo egunerako.[4]
Nahiz eta greba hasieran langileek eta komite txikiek antolatu zuten, lider erlijiosoek, eragin handiko familiek eta lider politikoek grebarekin bat egin zuten koordinazioan laguntzeko.[5] Horrek Goi Arabiar Komitea sorrarazi zuen (AHC), Amin al-Husseini-ren agindupean.[4] Komiteak adostu zuen “greba orokorrarekin jarraitzea Britainiako Gobernuak bere politika aldatu arte”. Komitearen oinarrizko eskaera batzuk:[6][7]
- Inmigrazio juduaren debekua.
- Lur arabiarrak juduei transferitzearen debekua.
- Gobernu nazional baten ezarpena.
1936ko maiatzaren 15ean, Komiteak greba orokorrarekin bat egin zuen, inmigrazio juduaren amaiera eskatzen zuena eta zerga orokorren haustearen amaiera.[8][9]
Britainiarrek isun handiak ezarri zien hiri eta herriei grebaren erantzun gisa. Jaffa hiri-portuari bereziki errua leporatu zioten. Hiriaren erreforma bezala, britainiarrek hiriaren ehunka etxe eta mila herrixka baino gehiago bota zituzten.[10] Britainiarrek Tel Aviv-ko hirian portu bat eraikitzeko baimenak lortu zituzten, Jaffako portuari konpetentzia zuzena egiteko.
Damasko, Bagdad, El Kairo eta Beirut hirien aldeko elkartasun kanpaina komiteak sortu egin ziren.
Greba 1936ko azaroan eten egin zen HACren eskutik, Britainia Handiaren eraginarekin. Irakeko Ghazi erregeak, Arabia Saudiko Abdulaziz erregeak eta Transjordaniako erregeak, Amir Abdullah, langileek greba uzteko deialdia egin zuten, egunkarietan adierazi zuten bezala, “gure lagun ona den Britainia Handiaren konfiantza daukagu, justizia egingo duena adierazi duena”.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Nicosia 2000, 85–86 orrialdeak.
- ↑ Nicosia 2000, 86–87 orrialdeak.
- ↑ Horne, 2003, 208. orrialdea.
- ↑ a b c Peel Commission Report Cmd. 5479, 1937, 96. orrialdea.
- ↑ Krämer, 2008, 272. orrialdea.
- ↑ Peel Commission Report Cmd. 5479, 1937, 97. orrialdea.
- ↑ A History of Palestinian Resistance, Daud Abdullah
- ↑ Kayyālī, 1978, 193. orrialdea.
- ↑ Norris, Jacob. (2008-03-01). «Repression and Rebellion: Britain's Response to the Arab Revolt in Palestine of 1936–39» The Journal of Imperial and Commonwealth History 36: 25–45. doi: . (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
- ↑ Our Roots are still alive, J Bonds