1912
Itxura
1912. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1890(e)koa • 1900(e)koa • 1910(e)koa • 1920(e)koa • 1930(e)koa |
Urteak | 1909 • 1910 • 1911 • 1912 • 1913 • 1914 • 1915 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1912 MCMXII |
Ab urbe condita | 2665 |
Armeniar egutegia | 1361 ԹՎ ՌՅԿԱ |
Bahá'í egutegia | 68 – 69 |
Bengaliar egutegia | 1319 |
Berber egutegia | 2862 |
Egutegi budista | 2456 |
Myanmarko egutegia | 1274 |
Bizantziar egutegia | 7420 – 7421 |
Koptoen egutegia | 1628 – 1629 |
Etiopiar egutegia | 1904 – 1905 |
Hebrear egutegia | 5672 – 5673 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1968 – 1969 |
Shaka Samvat | 1834 – 1835 |
Kali Yuga | 5013 – 5014 |
Iraniar egutegia | 1290 – 1291 |
Islamiar egutegia | 1330 – 1331 |
Japoniar egutegia | Meiji 45Taishō 1 (大正元年) |
Korear egutegia | 4245 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2455 |
Holozeniar egutegia | 11912 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 12a – 141 arrantzale hil ziren Bermeotik gertuko uretan bat-bateko enbata batek harrapatuta.
- Azaroaren 24a – 49 pertsona hil ziren, horeietatik 44 haur, Bilboko Circo Amateur antzokian egondako jende pilaketan suaren larma faltsu baten ondorioz.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 29a – Emakumeek gidatzen zuten ‘Ogia eta larrosen’ grebaren baitan, oihalgintzako milaka langilek manifestazioa egin zuten AEBetako Massachusettsen, Lawrence hirian. Poliziak manifestariei tiro egin zien 34 urteko Anna LoPizzo hilez.
- Apirilaren 14-15a – RMS Titanic transatlantikoa hondoratu zen.
- Urriaren 17a – Bulgaria, Serbia, Montenegro eta Greziak gerra deklaratu zioten Turkiari.
- Azaroaren 28a – Albania Otomandar Inperiotik banandu zen.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 23a – Asuan-eko urtegia martxan jarri zuten Egipton.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1912ko Olinpiar Jokoak (Stockholm, Suedia; maiatzaren 5a – uztailaren 22a):
- Joko hauetan ez zen izan euskal herritar kirolaririk.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a – Khertek Amyrbitovna Antximaa-Toka, tuvatar eta sobietar emakumezko politikaria, jaraunspenik gabe estatuburutza lortu zuen Aro Garaikideko munduko lehenengo emakumea (h. 2008).
- Urtarrilaren 1a – Boris Gnedenko, sobietar matematikaria, probabilitate teorian egin zituen ekarpenengatik ezaguna (h. 1995).
- Urtarrilaren 1a – Kim Philby, britainiar espioia, Cambridgeko bostak espioi taldeko kidea (h. 1988).
- Urtarrilaren 2a – Giulio Einaudi, italiar liburu-argitaratzailea (h. 1999).
- Urtarrilaren 3a – Cora Ratto de Sadosky, matematikaria, giza eskubideen eta Argentinako emakumeen eskubideen aldeko aktibista (h. 1981).
- Urtarrilaren 4a – Ignacio Kortabitarte, Kortabitarte, bizkaitar esku pilotaria (h. 1998).
- Urtarrilaren 6a – Celso Emilio Ferreiro, galiziar idazlea (h. 1979).
- Urtarrilaren 7a – Charles Addams, estatubatuar komikigilea (h. 1988).
- Urtarrilaren 7a – Giorgio Caproni, italiar poeta (h. 1990).
- Urtarrilaren 8a – José Ferrer, puertoricoar aktorea (h. 1992).
- Urtarrilaren 8a – Tadashi Imai, japoniar zinemagilea (h. 1991).
- Urtarrilaren 9a – Annemarie Heinrich, alemaniar-argentinar argazkilaria, erretratuetan eta biluzietan espezializatua (h. 2005).
- Urtarrilaren 10a – Juan Labat, Labat, argentinar pilotaria, xarean eta palan aditua (h. 2002).
- Urtarrilaren 15a – Michel Debré, Frantziako Bosgarren Errepublikako lehendabiziko lehen ministroa (h. 1996).
- Urtarrilaren 18a – David Rousset, frantziar kazetaria, idazlea eta politikaria (h. 1997).
- Urtarrilaren 19a – Leonid Kantorovitx, errusiar matematikari eta ekonomialaria, 1975eko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1986).
- Urtarrilaren 21a – Konrad Emil Bloch, estatubatuar biokimikaria, 1964ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2000).
- Urtarrilaren 28a - Julia Bea Soto, nafar ekintzailea (h. 1935).
- Urtarrilaren 28a – Jackson Pollock, estatubatuar margolaria, espresionismo abstraktuko mugimenduan nabarmena (h. 1956).
- Urtarrilaren 31 – Tomas Agirre Lekube, bizkaitar futbolaria eta Jose Antonio Agirre lehendakariaren anaia (h. 1977).
- Urtarrilaren 31 – Maria Adelaida Bragançakoa, Donibane Lohizunen jaiotako Portugalgo infanta (h. 2012).
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 3a – Jacques Soustelle, frantziar etnologo, politikari eta akademiakidea (h. 1990).
- Otsailaren 4a – Erich Leinsdorf, austriar-estatubatuar orkestra-zuzendaria (h. 1993).
- Otsailaren 4a – Byron Nelson, estatubatuar golfaria (h. 2006).
- Otsailaren 5a – Rafael Eguskiza Aurrekoetxea, bizkaitar futbolaria (h. 1981).
- Otsailaren 6a – Eva Braun, Hirugarren Reicheko azkeneko berrogei orduetako Lehen Dama eta Adolf Hitlerren emaztea (h. 1945).
- Otsailaren 6a – Teofilo Urdanotz, nafar filosofo domingotarra (h. 1987).
- Otsailaren 8a – Benito Pérez Jauregi, gipuzkoar futbolaria (h. 1959).
- Otsailaren 9a - Marianne Baum, nazismoaren aurka jardun zuen erresistente alemaniarra, Baum erresistentzia taldearen sortzailea (h. 1942).
- Otsailaren 11 – Jesus Insausti, Uzturre, gipuzkoar politikari eta idazlea (h. 1993).
- Otsailaren 11 – Rudolf Firkušný, txekiar piano-jotzaile eta musikagilea (h. 1994).
- Otsailaren 11 – Simón Lekue, bizkaitar futbolaria (h. 1984).
- Otsailaren 12a – Lycette Darsonval, frantziar dantzaria (h. 1996).
- Otsailaren 12a – Luzia Sagastasoloa, bizkaitar andereñoa (h. 1999).
- Otsailaren 17a – Jaime Delclaux, gaztelaniazko idazle eta poeta bilbotarra (h. 1937).
- Otsailaren 19a – Anton Buttigieg, Maltako 2. presidentea (h. 1983).
- Otsailaren 19a – Adolf Rudnicki, poloniar idazlea (h. 1990).
- Otsailaren 20a – Pierre Boulle, frantziar idazlea (h. 1994).
- Otsailaren 21a – Nikita Magaloff, errusiar-suitzar pianista (h. 1992).
- Otsailaren 24a – René Portocarrero, kubatar margolari, eskultore eta ilustratzailea, XX. mendeko Kubako artista handienetarikoa (h. 1985).
- Otsailaren 24a – Jiří Trnka, txekiar zinemagilea (h. 1969).
- Otsailaren 25a – Ángel Elizalde, nafar abokatu karlista (h. 1939).
- Otsailaren 27a – Lawrence Durrell, britainiar olerkigile, eleberrigile eta saiakeragilea (h. 1990).
- Otsailaren 28a – Clara Petacci, Benito Mussoliniren azken amorantea (h. 1945).
- Otsailaren 29a – Taiichi Ohno, japoniar negozio gizona, Toyotismoaren aitatzat hartua (h. 1990).
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 2a – Ignacio Etxandi, gipuzkoar margolaria (h. 1953).
- Martxoaren 5a – Jack Marshall, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1988).
- Martxoaren 6a – Patricia Ryan Nixon, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1993).
- Martxoaren 8a – Veremunda Olasagarre, iruindar sozialista, UGTko burua (h. 1970).
- Martxoaren 8a – Juan Ramón Santiago, bizkaitar futbolari eta futbol entrenatzailea (h. 1999).
- Martxoaren 8a – Hilda Stevenson-Delhomme, Seychelleetako lehen emakumezko politikaria (h. 2001).
- Martxoaren 11 – Walter Guevara, Boliviako presidentea (h. 1996).
- Martxoaren 13a – Félix Morisseau-Leroy, haitiar idazlea eta bertako kreoleraren sustatzailea (h. 1998).
- Martxoaren 13a – Charles Schepens, belgikar-estubatuar oftalmologoa, kirurgia erretiniko modernoaren aitatzat hartua (h. 2006).
- Martxoaren 15a – Louis Paul Boon, belgikar idazle eta margolaria (h. 1979).
- Martxoaren 16a – Ziriako Andonegi, Kuireka, gipuzkoar jostuna eta euskal idazlea (h. 1982).
- Martxoaren 16a – Jose Iraragorri, Chato, euskal herritar futbolaria (h. 1983).
- Martxoaren 16a – Sabicas, nafar flamenko gitarrajolea (h. 1990).
- Martxoaren 19a – Feliciana Setoain, nafar idazle , musikari eta musikologoa (h. 2008).
- Martxoaren 19a – Hugh Watt, Zeelanda Berriko jarduneko lehen ministroa (h. 1980).
- Martxoaren 21a – Gazi I.a, Irakeko erregea (h. 1939).
- Martxoaren 22a – Karl Malden, estatubatuar aktorea (h. 2009).
- Martxoaren 23a – Wernher von Braun, alemaniar-estatubatuar ingeniaria, suziri diseinatzaile nabarmena (h. 1977).
- Martxoaren 27a – James Callaghan, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 2005).
- Martxoaren 28a – Jose Maria Abrego, Abrego II.a, nafar erremontelaria.
- Martxoaren 29a – Hanna Reitsch, alemaniar hegazkinlaria, nazien garaian hegazkin probatzailea, hegaldi errekor asko ezarri zituena (h. 1979).
- Martxoaren 31 – Luis del Campo, nafar sendagilea (h. 1995).
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 5a – Ricardo Arias, Panamako presidentea (h. 1993).
- Apirilaren 8a – Julián Berrendero, El negro de los ojos azules, espainiar txirrindularia (h. 1995).
- Apirilaren 8a – Sonja Henie, norvegiar izotz patinatzailea eta aktorea (h. 1969).
- Apirilaren 10a – Yusuf Lule, 4. Ugandako presidentea (h. 1985).
- Apirilaren 12a – Georges Franju, frantziar zinemagilea (h. 1987).
- Apirilaren 14a – Robert Doisneau, frantziar argazkilaria (h. 1994).
- Apirilaren 15a – Kim Il-sung, Ipar Koreako buruzagi komunista (h. 1994).
- Apirilaren 16a – Edmond Jabès, egiptoar jatorriko frantziar idazlea (h. 1991).
- Apirilaren 17a – André Bruyère, frantziar arkitektoa (h. 1998).
- Apirilaren 18a – Jose Manuel Urkiola, gipuzkoar futbolaria (h. 1982).
- Apirilaren 19a – Glenn Theodore Seaborg, estatubatuar kimikaria, 1951ko Kimikako Nobel Saria (h. 1999).
- Apirilaren 22a - Kathleen Ferrier, britainiar kontralto abeslaria (h. 1953).
- Apirilaren 24a – Víctor Ruiz Iriarte, espainiar idazle eta antzerkigilea (h. 1982).
- Apirilaren 25a – Simón Berasaluze Aginagalde, gipuzkoar beira-egilea (h. 1993).
- Apirilaren 26a – A. E. van Vogt, kanadar-estatubatuar zientzia-fikziozko idazlea (h. 2000).
- Apirilaren 27a - Karolina Matilde Danimarkakoa, Danimarkako printzesa (h. 1995).
- Apirilaren 30a – Manuel Gutiérrez Mellado, espainiar militar eta politikaria (h. 1995).
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 4a – Paulin Solozabal, euskal olerkaria (h. 2009).
- Maiatzaren 4a – Luis Zabala, bizkaitar futbolaria (h. 1996).
- Maiatzaren 6a – Mwambutsa IV.a, Burundiko erregea (h. 1977).
- Maiatzaren 7a – Jose Maria Juaristi, Atano VII.a, esku huskako gipuzkoar pilotaria (h. 1996).
- Maiatzaren 8a – Rebeca Uribe, eskola postmodernistako mexikar poeta (h. 1949).
- Maiatzaren 9a – Pedro Armendáriz, mexikar aktorea (h. 1963).
- Maiatzaren 14a – Fernand Pouillon, frantziar arkitekto, hirigile, eraikitzaile eta idazlea (h. 1986).
- Maiatzaren 17a – Mary Kenner, estatubatuar asmatzailea (h. 2006).
- Maiatzaren 18a – Richard Brooks, estatubatuar film gidoigile, zuzendari eta ekoizlea (h. 1992).
- Maiatzaren 18a – Walter Sisulu, hegoafrikar politikaria, apartheidaren kontrako ekintzailea (h. 2003).
- Maiatzaren 19a – Koldobike Natxitube, bizkaitar maistra (h. 1995).
- Maiatzaren 22a – Herbert C. Brown, estatubatuar kimikaria, 1979ko Kimikako Nobel Saria (h. 2004).
- Maiatzaren 25a – Isidro Langara, euskal herritar futbolaria (h. 1992).
- Maiatzaren 25a – Emilio Alonso Larrazabal, bizkaitar futbolaria (h. 1989).
- Maiatzaren 26a – Jose de Azpiazu, gipuzkoar konpositore eta gitarra-jotzailea (h. 1986).
- Maiatzaren 26a – János Kádár, Hungariako lehen ministroa (h. 1989).
- Maiatzaren 27a – John Cheever, estatubatuar idazlea (h. 1982).
- Maiatzaren 27a – Sam Snead, estatubatuar golfaria (h. 2002).
- Maiatzaren 28a – Ruby Payne-Scott, australiar fisikari eta astronomoa, erradiofisikan eta irrati-astronomian aitzindarietako bat (h. 1981).
- Maiatzaren 28a – Patrick White, australiar idazlea, 1973ko Literaturako Nobel Saria (h. 1990).
- Maiatzaren 30a – Julius Axelrod, estatubatuar biokimikaria, 1970eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2004).
- Maiatzaren 30a – Hugh Griffith, galestar aktorea (h. 1980).
- Maiatzaren 31 – Chien-Shiung Wu, txinatar-estatubatuar fisikaria, fisika esperimentalean eta erradiaktibitatean aditua (h. 1997).
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 1a – Herbert Tichy, austriar autore, geologo, kazetari eta eskalatzailea (h. 1987).
- Ekainaren 4a – Jean-Baptiste Aguer, euskal herritar pilotaria.
- Ekainaren 4a – Robert Jacobsen, danimarkar eskultore eta margolaria (h. 1993).
- Ekainaren 4a – Pilar López Júlvez, espainiar flamenko dantzari eta koreografoa (h. 2008).
- Ekainaren 5a – Jean Larrieu, lapurtar militarra (h. 1969).
- Ekainaren 11 – Phạm Hùng, Vietnamgo lehen ministroa (h. 1988).
- Ekainaren 12a – Eva Crane, erleen eta erlezaintzaren ikertzailea (h. 2007).
- Ekainaren 16a – Enoch Powell, britainiar politikari eta idazlea (h. 1998).
- Ekainaren 16a – Julene Urzelai, euskal mitinlari jeltzalea (h. 1983).
- Ekainaren 17a – Anastasio Arrinda, bizkaitar apaiza, euskal idazlea eta ikerlaria (h. 2004).
- Ekainaren 21a – Mary McCarthy, estatubatuar idazlea (h. 1989).
- Ekainaren 23a – Alan Turing, ingeles matematikaria, kriptografoa eta filosofoa, informatika modernoaren gurasotzat hartua (h. 1954).
- Ekainaren 25a - Luisa Lasheras Royo, nafar etxekoandrea, Gerra Zibilean fusilatua (h. 1936).
- Ekainaren 26a – Pablo Mandazen, anaia Gines, euskal maisua, biologoa, antropologoa eta apaiza (h. 2011).
- Ekainaren 28a – Carl Friedrich von Weizsäcker, alemaniar fisikari eta filosofoa (h. 2007).
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 1a – Antonio Soraluze, Korta, gipuzkoar aizkolaria eta idi-probalaria (h. 1982).
- Uztailaren 3a – María Ruanova, argentinar dantzari, koreografo, irakasle eta baleteko maistra (h. 1976).
- Uztailaren 6a – Heinrich Harrer, austriar mendizale, kirolari, geografo eta egilea (h. 2006).
- Uztailaren 11 – Sergiu Celibidache, errumaniar-alemaniar konpositore eta orkestra-zuzendaria (h. 1996).
- Uztailaren 11 – Bernard Lavielle, frantsesezko baxenafar idazlea (h. 1997).
- Uztailaren 14a – Northrop Frye, kanadar hitzaile eta literatura-kritikaria (h. 1991).
- Uztailaren 14a – Woody Guthrie, estatubatuar folk musikaria (h. 1967).
- Uztailaren 20a – George Johnston, australiar kazetari, gerra berriemaile eta idazlea (h. 1970).
- Uztailaren 24a – Arturo Acebal Idígoras, argentinar-bizkaitar margolari, eskultore eta zeramikaria (h. 1977).
- Uztailaren 31 – Milton Friedman, estatubatuar ekonomialari eta intelektuala, 1976ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2006Uz
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 1a - Leonor Izquierdo, Antonio Machado poeta andaluziarraren emaztea (j. 1894).
- Abuztuaren 3a – Kepa Ordoki, Eusko Gudarosteko gipuzkoar gudaria eta EAE alderdiko kidea (h. 1993).
- Abuztuaren 4a – Raoul Wallenberg, suediar arkitekto, negozio-gizon, diplomazialari eta humanista (1945ean desagertua).
- Abuztuaren 5a – Abbé Pierre, frantziar abadea, Emmaus mugimenduaren sortzailea (h. 2007).
- Abuztuaren 5a – György Sárosi, hungariar futbolari eta entrenatzailea (h. 1993).
- Abuztuaren 5a – Salbador Zapirain, Ataño, gipuzkoar idazlea eta eleberrigilea (h. 2000).
- Abuztuaren 6a – Paul-Marie Duval, frantziar arkeologoa, Galiako historian eta arkeologian aditua (h. 1997).
- Abuztuaren 9a – Bojan Adamič, esloveniar musikagilea (h. 1995).
- Abuztuaren 9a – Igor Markevitx, ukrainar musikagilea eta zuzendaria (h. 1983).
- Abuztuaren 10a – Jorge Amado, brasildar idazlea (h. 2001).
- Abuztuaren 10a – Romain Maes, belgikar txirrindularia (h. 1983).
- Abuztuaren 11 – Eva Ahnert-Rohlfs, alemaniar astronomoa (h. 1954).
- Abuztuaren 12a – Samuel Fuller, estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 1997).
- Abuztuaren 13a – Francisco Escudero, euskal musikagilea (h. 2002).
- Abuztuaren 13a – Ben Hogan, estatubatuar golf-jokalaria, golfaren historiako jokalari onenetakoa (h. 1997).
- Abuztuaren 13a – Salvador Luria, estatubatuar biokimikaria, 1969ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1991).
- Abuztuaren 14a – Hilda Cameron, kanadar atleta, 4x100 m proban aditua (h. 2001).
- Abuztuaren 15a – Julia Child, estatubatuar telebistako sukaldaria, idazlea eta aurkezlea (h. 2004).
- Abuztuaren 15a – Silbestre Elezkano, Txilibrin , bizkaitar dantzari, koplari, panderetari eta alboka-egilea, XX. mendeko albokari garrantzitsuenetariko bat (h. 2003).
- Abuztuaren 15a – Wendy Hiller, ingeles aktorea (h. 2003).
- Abuztuaren 20a – Juan Larburu, gipuzkoar mugalaria (h. 1944).
- Abuztuaren 23a – Aurelia Elkoro-Iturbe, Aureli, gipuzkoar erraketista (h. 1977).
- Abuztuaren 23a – Juan Antonio Ipiña, bizkaitar futbolaria (h. 1974).
- Abuztuaren 23a – Gene Kelly, estatubatuar dantzari, aktore, abeslari, zuzendari, ekoizle eta koreografoa (h. 1996).
- Abuztuaren 25a – Erich Honecker, Alemaniako Errepublika Demokratikoko estatu burua (h. 1994).
- Abuztuaren 26a – Inazio Mari Atxukarro, euskal esataria, ipuin- eta pasadizo-kontalaria eta umorista (h. 1987).
- Abuztuaren 26a – Léo Marjane, frantziar abeslaria (h. 2016).
- Abuztuaren 27a – Jose Berruezo Ramírez, gaztelaniazko nafar idazlea (h. 1989).
- Abuztuaren 30a – Edward Mills Purcell, estatubatuar fisikaria, 1952ko Fisikako Nobel Saria (h. 1997).
- Abuztuaren 30a – Nancy Wake, Sagu zuria, Bigarren Mundu Gerran aliatuen armadako ohore-domina gehien lortu zituen emakumea (h. 2011).
- Abuztuaren 31 – Ichiji Otani, japoniar futbolaria (h. 2007).
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 1a – Gwynfor Evans, galestar politikaria, Plaid Cymru alderdiko lehenengo parlamentaria (h. 2005).
- Irailaren 4a – Eusebio Erkiaga, euskal idazle bizkaitarra eta euskaltzaina (h. 1993).
- Irailaren 5a – John Cage, estatubatuar musikagile eta piano-jotzailea (h. 1992).
- Irailaren 6a – Nicolas Schöffer, hungariar eskultorea eta artearen teorialaria (h. 1992).
- Irailaren 8a – Alexander Mackendrick, eskoziar-estatubatuar film zuzendaria (h. 1993).
- Irailaren 9a – Felipe del Río, bilbotar hegazkinlaria, Gerra Zibil garaian aparteko hegazkinlari izandakoa (h. 1937).
- Irailaren 10a – Joaquina Charro Gómez, espainiar sindikalista (h. 1938).
- Irailaren 10a – André Dassary, gehienbat frantsesez aritutako lapurtar kantaria (h. 1987).
- Irailaren 12a – Pierre Apestegi, euskal zinema zuzendari, gidoigile eta idazlea (h. 1972).
- Irailaren 21a – Charles Jones, estatubatuar zinemagilea, marrazki bizidun sortzaile nagusienetakoa (h. 2002).
- Irailaren 21a – Rihei Sano, japoniar futbolaria (h. 1992).
- Irailaren 22a – Martha Scott, estatubatuar aktorea (h. 2003).
- Irailaren 23a – Matilde González Palau, gaztelaniaz, katalanez eta galegoz idatzi zuen idazle eta poeta (h. 2002).
- Irailaren 24a – Robert Lewis Taylor, estatubatuar kazetari eta idazlea (h. 1998).
- Irailaren 25a – Pere Calders i Rossinyol, kataluniar idazle eta marrazkigilea (h. 1994).
- Irailaren 26a – Paulo Zubiarrain, Hernani Txikia, gipuzkoar bertsolaria (h. 2002).
- Irailaren 27a – Anbrosio Zatarain Etxebeste, gipuzkoar idazlea (h. 1999).
- Irailaren 29a – Michelangelo Antonioni, italiar zinema zuzendaria (h. 2007).
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 1a – Juan Felix Iriarte, Berjinanto, nafar bertsolaria (h. 1987).
- Urriaren 1a – Kathleen Ollerenshaw, britainiar matematikari, politikari eta hezitzailea (h. 2014).
- Urriaren 1a – Aurora Picornell, balear lider sindikalista eta feminista (h. 1937).
- Urriaren 3a – Motosaburo Masuyama, japoniar estatistikaria (h. 2005).
- Urriaren 4a – Joaquín Vallejo Arbeláez, kolonbiar ingeniari, ekonomista, idazle eta politikaria (h. 2005).
- Urriaren 7a – Fernando Belaúnde Terry, Peruko presidentea (h. 2002).
- Urriaren 9a – Qian Weichang, txinatar zientzialaria (h. 2010).
- Urriaren 12a – Dionisio Ridruejo, espainiar politikari frankista eta idazlea (h. 1975).
- Urriaren 12a – Helena Kolody, brasildar poeta eta irakaslea (h. 2004).
- Urriaren 13a – Cornel Wilde, hungariar estatubatuar aktore eta zinemagilea (h. 1989).
- Urriaren 15a – Carlos Droguett, txiletar eleberrigilea (h. 1996).
- Urriaren 17a – Joan Paulo I.a, Aita santua (h. 1978).
- Urriaren 18a – Philibert Tsiranana, Madagaskargo lehendabiziko presidentea (h. 1978).
- Urriaren 20a – Marcel Giró, kataluniar argazkilaria (h. 2011).
- Urriaren 21a – Georg Solti, hungariar orkestra-zuzendaria (h. 1997).
- Urriaren 22a – Harry Callahan, estatubatuar argazkilaria (h. 1999).
- Urriaren 22a – Jean Urruti, esku huskako baxenafar pilotaria eta Frantziako Erresistentziako kidea (h. 2002).
- Urriaren 25a – Emiliano Álvarez, euskal txirrindularia (h. 1987).
- Urriaren 25a – Juanito Otxoa, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (h. 1998).
- Urriaren 26a – Don Siegel, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea (h. 1991).
- Urriaren 27a – Florentzio Idoate Iragi, nafar artxibozaina eta historialaria (h. 2001).
- Urriaren 30a – José Ferrater Mora, kataluniar filosofoa (h. 1991).
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 1a – Manuel Viegas, portugaldar antropologo eta folklorista (h. 1997).
- Azaroaren 3a – Balentin Aurre-Apraiz, euskal idazlea (h. 2007).
- Azaroaren 3a – Alfredo Stroessner, Paraguaiko presidente eta diktadorea (h.2006)
- Azaroaren 5a – Leonardo Zilaurren, euskal herritar futbolaria (h. 1969).
- Azaroaren 10a – Miren Gezala, Emakume Abertzale Batzako kidea, Euskal Pizkundeko partaidea, irakaslea, dantzaria eta antzezlea (h. 2003).
- Azaroaren 11 – Jaime del Burgo, nafar artikulugile eta historialaria (h. 2005).
- Azaroaren 12a – René Lasserre, lapurtar sukaldaria (h. 2006).
- Azaroaren 13a - Claude Pompidou, frantziar politikaria eta lehen dama (h. 2007).
- Azaroaren 14a – Barbara Hutton, estatubatuar prentsa arrosako pertsonai ezaguna eta XX. mendeko lehenbiziko emakume aberatsetako bat (h. 1979).
- Azaroaren 15a – André Chastel, frantziar idazle eta historialaria (h. 1990).
- Azaroaren 17a – Kim Sung-gan, hegokorear futbolaria (h. 1984).
- Azaroaren 19a – George Emil Palade, errumaniar-estatubatuar medikua eta biologoa, 1974ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2008).
- Azaroaren 19a – Joan Sales, kataluniar idazlea (h. 1983).
- Azaroaren 20a – Oton Habsburgokoa, austriar artxiduke, azken Austria-Hungariako Inperioko printze oinordekoa (h. 2011).
- Azaroaren 25a – Alwin Nikolais, estatubatuar koreografoa (h. 1993).
- Azaroaren 28a – Eugenio Fernández Granell, galiziar pintore, idazle eta poeta surrealista (h. 2001).
- Azaroaren 29a – Ai Xia, txinatar aktore eta gidoilaria (h. 1934).
- Azaroaren 30a – Walter J. Ong, estatubatuar hezitzailea, abadea, maisua, historiatzaile kulturala, linguista eta filosofoa (h. 2003).
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 8a – Guillermina Medrano, espainiar maistra eta politikaria, Valentziako Udaleko lehenengo emakumezko zinegotzia (h. 2005).
- Abenduaren 11 – Clément Duhour, euskal antzezle, abeslari eta kirolaria (h. 1983).
- Abenduaren 11 – Sabin Muniategi, euskal idazlea (h. 1990).
- Abenduaren 11 – Carlo Ponti, italiar zinema ekoizlea (h. 2007).
- Abenduaren 12a – Henry Armstrong, estatubatuar boxeolaria (h. 1998).
- Abenduaren 15a – Ray Eames, estatubatuar diseinatzailea eta zinema-zuzendaria (h. 1988).
- Abenduaren 20a – Dorothy Brookshaw, kanadar atleta, 4x100 metroko probetan aditua (h. 1962).
- Abenduaren 22a – Lady Bird Johnson, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 2007).
- Abenduaren 22a – Manuel Martínez Jarauta, nafar klaretar fraidea (h. 1936).
- Abenduaren 28a – Inozentzio Aierbe, nafar apaiza (h. 2001).
- Abenduaren 28a – Teuvo Aura, Finlandiako lehen ministroa (h. 1999).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andrés Jaso, nafar futbolaria (h. 1937).
- Bernabe Oiarzabal, gipuzkoar margolaria (h. 1982).
- Faustina Carril Arozena, gipuzkoar andereñoa, Euskal Herriko aurrenetako andereñoa (h. 1997).
- Iñaki Gallaga, Bilboko San Anton abesbatzaren sortzailea eta zuzendaria (h. 1965).
- Jose Antonio Ormaolea, bizkaitar margolaria (h. 1984).
- José María Lasarte, euskal abokatu eta politikaria (h. 1974).
- Polixene Trabudua, Euzko Alderdi Jeltzaleko mitinlari ospetsua (h. 2003).
- Trifon Etxebarria, Etarte , bizkaitar kazetari eta politikari abertzale eta jeltzalea (h. 1998).
- Heikki A. Alikoski, finlandiar astronomoa (h. 1997).
- Jose Maria de Vera, erligio-gaietan aritu zen espainiar eskultorea eta aita kaputxinoa (h. 2002).
- Pilar Bueno Ibáñez, 13 arrosak taldeko emakumea (h. 1939).
- Ioannis Alevras, Greziako behin-behineko presidentea (h. 1995).
- Matilde Ucelay, Espainiako lehen emakume arkitekto tituluduna (h. 2008).
- Sheikh Mukhtar Mohamed Hussein, Somaliako behin-behineko presidentea (h. 2012).
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a – Cleto Zabala, bizkaitar musikagilea (j. 1847).
- Urtarrilaren 7a – Sophia Jex-Blake, ingeles irakasle, fisikari eta feminista, emakumeak Unibertsitatera sartzearen liderra (j. 1840).
- Urtarrilaren 16a – Georg Heym, alemaniar olerkari espresionista (j. 1887).
- Urtarrilaren 31 – Jose Etxenagusia, Etxena, euskal herritar margolari akademizista (j. 1844).
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 4a – Franz Reichelt, frantziar-austriar jostuna (j. 1878).
- Otsailaren 10a – Joseph Lister, britainiar kirurgilaria (j. 1827).
- Otsailaren 12a – Andres Iturzaeta, euskal idazle eta apaiza, Otxandioko erretorea (j. 1838).
- Otsailaren 15a – Émile Garet, frantziar politikaria (j. 1829).
- Otsailaren 17a – Edgar Evans, Robert Falcon Scotten laguntzailetako bat 1911-1912an Hegobururako zoritxarrez amaitu zen Terra Nova espedizioan (j. 1876).
- Otsailaren 21a – Osborne Reynolds, britainiar ingeniaria (j. 1842).
- Otsailaren 25a – Gilen IV.a Luxenburgokoa, Luxenburgoko duke-handia (j. 1852).
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 1a – Ludvig Holstein-Ledreborg, Danimarkako lehen ministroa (j. 1839).
- Martxoaren 5a – Lorina Bulwer, britainiar jostuna, expresionismoaren adierazpen diren brodatuen sortzailea (j. 1838).
- Martxoaren 16a – Lawrence Oates, britainiar militar eta esploratzaile antartikoa (j. 1880).
- Martxoaren 20a – Maria Josefa Sancho, arabar lekaimea, Jesusen Karitateko Zerbitzarien Erakundea ordenaren sortzailea (j. 1842).
- Martxoaren 29a, Terra Nova espedizioko kideak Hego Polotik itzuleran -
- Henry Robertson Bowers, Robert Falcon Scotten laguntzailetako bat zoritxarreko Terra Nova espedizioan (j. 1883).
- Robert Falcon Scott, Royal Navyko kapitaina (j. 1868).
- Edward Adrian Wilson, ingeles polar esploratzailea, medikua, naturalista eta ornitologoa (j. 1872).
- Martxoaren 30a – Karl May, alemaniar idazlea (j. 1842).
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 6a – Giovanni Pascoli, italiar poeta lirikoa (j. 1855).
- Apirilaren 10a – Gabriel Monod, frantziar historialaria (j. 1844).
- Apirilaren 12a – Klara Barton, estatubatuar, aintzindaria, irakaslea, erizaina eta humanitarioa, Estatu Batuetako Gurutze Gorriaren sortzailea (j. 1821).
- Apirilaren 14a – Henri Brisson, Frantziako lehen ministroa (j. 1835).
- Apirilaren 15a – Roger Marie Bricoux, frantziar biolontxelo jotzailea RMS Titanicen bere hasierako bidaian (j. 1891).
- Apirilaren 15a, RMS Titanic itsasontzian hildako euskal jatorriko pertsonak -
- Ramón Artagaveytia, euskal jatorriko uruguaiarra (j. 1840).
- Manuel Uruchurtu, euskal jatorriko mexikar abokatu eta politikaria (j. 1872).
- Apirilaren 19a – Patricio Escobar, Paraguaiko presidentea (j. 1843).
- Apirilaren 20a – Pedro Lira, txiletar margolari eta arte kritikaria (j. 1845).
- Apirilaren 20a – Bram Stoker, irlandar nobelagile eta ipuin idazlea (j. 1847).
- Apirilaren 22a – Ignacio Coyne, nafar argazkilari eta zinemagilea (j. 1872).
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 4a – Nettie Stevens, estatubatuar genetista (j. 1861).
- Maiatzaren 14a – Frederiko VIII.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. 1843).
- Maiatzaren 14a – August Strindberg, suediar idazle eta margolaria (j. 1849).
- Maiatzaren 19a – Bolesław Prus, poloniar idazlea (j. 1847).
- Maiatzaren 19a – Marcelino Menéndez Pelayo, espainiar idazle, politikari eta filologoa (j. 1856).
- Maiatzaren 26a – Amalia Bavarian, Wittelsbacheko etxearen ordezkaria eta Dukesa Bavarian (j. 1865).
- Maiatzaren 28a – Paul Emile Lecoq de Boisbaudran, frantziar kimikaria (j. 1838).
- Maiatzaren 30a – Wilbur Wright, estatubatuar hegazkin egile eta hegazkin pilotua, bere anaia Orvillekin batera hegazkinaren asmatzailetzat hartua (j. 1867).
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 1a – Daniel Burnham, estatubatuar arkitekto eta hirigilea (j. 1846).
- Ekainaren 9a – Ion Luca Caragiale, errumaniar idazlea (j. 1852).
- Ekainaren 10a – Anton Aškerc, esloveniar apaiz katolikoa eta poeta (j. 1856).
- Ekainaren 18a – La Serneta, espainiar flamenko-abeslaria eta gitarra-jotzailea (j. 1840).
- Ekainaren 12a – Frédéric Passy, frantziar politikaria, ekonomilaria eta bakezalea, 1901eko Bakearen Nobel Saria (j. 1821).
- Ekainaren 16a – Jose Aretxabaleta, bizkaitar naturalista, Uruguain farmazialari eta unibertsitateko irakaslea izandakoa (j. 1838).
- Ekainaren 20a – Voltairine de Cleyre, estatubatuar anarkista, sarritan lehen feminista garrantzitsuetakotzat hartua (j. 1866).
- Ekainaren 25a – Lawrence Alma-Tadema, Viktoriar Aroko herbeheretar margolari neoklasizista (j. 1836).
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 1a – Harriet Quimby, estatubatuar hegazkinlari eta zinema gidoigilea, pilotu lizentzia lortu zuen AEBetako lehen emakumea (j. 1875).
- Uztailaren 10a – Adolf Deucher, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1831).
- Uztailaren 16a – Serafin Baroja, euskal idazlea (j. 1840).
- Uztailaren 17a – Henri Poincaré, frantziar matematikaria, fisikaria eta filosofoa (j. 1854).
- Uztailaren 20a – Andrew Lang, eskoziar olerkari, eleberrigile, literatura-kritikari, antropologo eta itzultzailea (j. 1844).
- Uztailaren 23a – Eugénie Marie Salanson, frantziar margolaria (j. 1836).
- Uztailaren 30a – Meiji Enperadorea, Japoniako enperadorea (j. 1852).
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 9a – Ama Kandida, euskal lekaimea, Jesusen Alabak ordenaren sortzailea (j. 1845).
- Abuztuaren 13a – Jules Massenet, frantziar musikagilea (j. 1842).
- Abuztuaren 24a – Raimundo António de Bulhão Pato, bilbotar-portugaldar poeta eta saiakeragilea (j. 1828).
- Abuztuaren 31 – Paul Robin, frantziar pedagogo eta hezitzaile anarkista (j. 1837).
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 8a – Juana Elgezabal, bizkaitar enpresari berritzailea (j. 1842).
- Irailaren 9a – Jaroslav Vrchlický, txekiar idazlea (j. 1853).
- Irailaren 13a – Joseph Furphy, australiar idazlea (j. 1843).
- Irailaren 23a – Maria Teresa Borboikoa, Espainiako infanta eta Bavariako printzesa ezkontidea (j. 1882).
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 4a – Benjamín Zeledón, nikaraguar politiko liberal eta militarra (j. 1879).
- Urriaren 6a – Auguste Beernaert, Belgikako lehen ministroa, 1909ko Bakearen Nobel Saria (j. 1829).
- Urriaren 20a – Aquilino Ametzua, gipuzkoar organogilea, bere garaiko organogilerik ospetsuena (j. 1847).
- Urriaren 24a – Maria Gabriela Bavarian, Dukesa Bavarian (j. 1878).
- Urriaren 25a – Pablo Altzola, ingeniaria eta Bilboko alkatea (j. 1841).
- Urriaren 30a – James S. Sherman, Ameriketako Estatu Batuetako 27. presidenteordea (j. 1855).
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 6a – Mykola Lysenko, ukrainar musikagile, piano-jotzaile, orkestra-zuzendari eta etnomusikologoa (j. 1842).
- Azaroaren 12a – José Canalejas, espainiar politikaria (j. 1854).
- Azaroaren 20a – José María Solano Eulate, espainiar naturalista eta geologoa (j. 1841).
- Azaroaren 26a – Valentín Arin, gipuzkoar organista eta musikagilea (j. 1854).
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 7a – George Darwin, ingeles matematikaria, astronomoa, abokatua eta eugenista (j. 1845).
- Abenduaren 11 – Martin Gilbeau, euskal idazlea, medikua eta Donibane Lohizuneko auzapeza (j. 1839).
- Abenduaren 23a – Édouard Detaille, frantziar margolaria (j. 1848).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Felicia Olabe, Gasteizko mezenas garrantzitsua eta ongilea (j. 1838).
- Fisika: Gustaf Dalén
- Kimika: Victor Grignard eta Paul Sabatier
- Literatura: Gerhart Hauptmann
- Medikuntza: Alexis Carrel
- Bakea: Elihu Root
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|