Ōda (Shimane)
Ōda 大田市 大田市 | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Chūgoku Shimane | ||
Jatorrizko izena | 大田市 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°11′31″N 132°29′58″E / 35.19208°N 132.49936°E | ||
Azalera | 436,11 km² | ||
Mugakideak | Misato (en) , Izumo, Gotsu (en) , Kawamoto (en) eta Iinan (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 32.102 (2021eko martxoaren 1a) −3.064 (2015) | ||
Dentsitatea | 74 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 2005eko urriaren 1a eta 1954ko urtarrilaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC 09:00 | ||
Hiri senidetuak | Daejeon eta Kasaoka (en) | ||
http://www.city.ohda.lg.jp/ www.city.ohda.lg.jp |
Ōda (japonieraz: 大田市 Ōda-shi ) Japoniako Shimane prefekturako hiria da. 2014ko erroldaren arabera 36.219 biztanle ditu. Iwami Ginzan-go zilar meategiengatik da ezaguna Japonia osoan.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japoniako itsasoaren ertza eta Chūgoku mendien arteko kosta zatian dago. Sanbe mendia (1.126m) dago bre lurretan eta Daisen-Oki Parke Nazionalaren parte da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ōda-ren lurraldea Izumo probintziaren parte izan da historian zehar. Aintzinako hiru ibilbideren lotunea izan zen (San'in, Izumo eta Bingo) neurri handi batean Iwami Ginzan-go zilar meategiak zirela eta.
Hiria bera 1954ko urtarrilaren 1ean eratu zen eta 2005 urtean inguruko Nima eta Yunotsu herriak barneratu zituen.
2007an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen Iwami Ginzan-go zilar meategiak.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]nekazaritza da nagusi baina teila produkzio handia ere badu.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iwami Ginzan-go zilar meategiak: 1526 eta 1923 artean martxan egon ziren eta Tokugawa shogunerriaren zilar ekoizle nagusia izan zen. Japoniaz haratago Asia ekialdean famatuak izan ziren.
- Nima harea museoa: Munduko beirazko erloju handiena dauka eta urtebete kontatzen duen harea dauka barnean. Urtarrilaren batean biratzen dute erlojua.
- Mononobe santutegia
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Sanbe mendia.
-
Mononobe santutegia.
-
Yunotsu herrixka ilunabarrean.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Daejeon (Hego Korea) (1987)
- Kasaoka (Okayama) (Japonia) (1990)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz) Ōdako webgune ofiziala.