Ömer Kavur
Itxura
Ömer Kavur | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ankara, 1944ko ekainaren 18a |
Herrialdea | Turkia |
Heriotza | Teşvikiye (en) , 2005eko maiatzaren 12a (60 urte) |
Hobiratze lekua | Zincirlikuyu Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: linfoma |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kabataş Boys High School (en) |
Hizkuntzak | turkiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Ömer Kavur (Ankara, 1944ko ekainaren 18a – Teşvikiye, Istanbul, 2005eko maiatzaren 12a) Turkiar zinema zuzendaria. Frantzian ikasi zuen, soziologia eta kazetaritza lehenengo, eta zinemagintza gero. 1971n, Turkiara itzuli zen, eta han, dokumentalak eta publizitate-zinema egiten hasi zen. Filmetan, gai errealista eta ezkorrak erabiltzen ditu, edo maitasun-istorio konponezin eta zailak. Sexu-obsesioa ere maiz azaltzen da bere filmetan, beti kezka existentzialez zipriztinduta. Lanen artean ditu: Yatik Emine (1974), Göl (1982), Gece Yolcolugu (1987), Gizli Yuz (1991) etaAkrebin Yolculugu (1997), Melekler Evi (2000), Karşılaşma (2003). Anayurt Oteli filmak (1987) Kritikaren Saria irabazi zuen Veneziako Mostran.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Yatık Emine (1974)
- Yusuf ile Kenan (1979)
- Kırık bir aşk hikâyesi (1981)
- Ah güzel Istanbul (1981)
- Göl (1982)
- Körebe (1985)
- Amansız Yol (1985)
- Gece Yolculuğu (1987)
- Anayurt Oteli (1987)
- Gizli yüz (1991)
- Aşk üzerine söylenmemis hersey (1996)
- Akrebin Yolculuğu (1997)
- Melekler Evi (2000)
- Karşılaşma (2003)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.