Zornotzako ituna
Itxura
Zornotzako ituna Bigarren Gerra Karlistari amaiera emateko asmoz Zornotzan 1872ko maiatzaren 24an sinatu zen hitzarmena izan zen. Liberalen partetik, ordura arte Espainiako gobernuaren presidente zen Francisco Serrano jeneralak sinatu zuen; karlisten aldetik Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari ziren Fausto Urkizu eta Juan E. Orue izan ziren sinatzaileak, beren izenean eta Antonio Arginzoniz jaunaren izenean.[1]
Ituna egiteko eskaintza Serrano jeneralaren partetik iritsi zen, maiatzaren 24an bertan.[2]
Ez liberalek ez karlistek ez zuten onartu itun hau, eta gerrak jarraitu egin zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Itunaren testua amorebieta-etxano.net webgunean 2011/07/16an kontsultatua
- ↑ Serrano jeneralaren gutuna amorebieta-etxano.net webgunean 2011/07/16an kontsultatua