Zearsolo jauregia
Zearsolo jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Elorrio |
Koordenatuak | 43°07′48″N 2°32′31″W / 43.1299°N 2.5419°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa Herrerar arkitektura |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0004436 |
Zearsolo jauregia (Casajara ere deitua) Elorrion (Durangaldea-Bizkaia) kokaturiko eraikina da. XVII. mendekoa da. XX. mendean alde bat gehitu zitzaion. Elorrion dauden jauregi askotariko bat da.
Azken urteotan, Zearsolo jauregiko ateak herritarrei irekitzen zaizkie udan, Musikaire musika jaialdiaren aitzakian, urtero bi edo hiru saio jauregiaren lorategietan egiten baitira
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zearsolo-Untxeta jauregia XVII. mendearen erdialdean eraikitakoa da. Manuel Placido Berriozabalbeitiaren (Amerikako administrazioan lan egin zuena) bizitoki izateko eraikia izan zen. Jauregiak hiru armarri ditu: Berri-otxoa kaleko fatxadan Cearsolo, Mendrakabeitia, Berriozabal eta Etxebarria sendien armak; Lorategiko fatxadan Berriozabaldarren armak eta azkenik, Elizburu kantoiko fatxadan, Unceta, Urigoitia eta Fernandez de Cordoba sendien armak[1].
1934. urtean, Joaquin Irizar arkitektoaren zuzendaritzapean, eraikinaren handitzea burutu zen eta fatxada bat gehitu zitzaion, Elizburu kantoira ematen duena eta egun aurrealde nagusia dena[2].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estilo barrokokoa da. Hiru altuera ditu, lursailaren maldaren ondorioz bat ia lur arzpikoa delarik. Berriotxoa kalera ematen duen aurrealdea estilo herreriano ostekoa da. Atzeko fatxadan elementurik nabarmenena bigarren solairuko loggia da, puntu erdiko baotan irekitzen dena eta zutabe toskaniarretan sostengatua. Aurrealde nagusia (Irizar arkitektoak disenaitutakoa) pizkundetar estilo berrikoa da, izkinetan bi garitoi ageri direla. Ataria, berriz, eklektikoagoa da. Eraikin osoa Harlandu gorriz eraikitakoa da[3].
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.
Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:
XV. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.
XVI. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aldapebeitiatxikia jauregia. Errenazentista.
- Arabio jauregia. Errenazentista. Fatxadan armarri ikusgarria du, marmol zuriz egina. Hegoaldeko fatxadan loggia bikoitza dauka.
- Ibarguen-Urkizu jauregia. Errenzentista.
- Iturbe jauregia. Errenazentista.
- Larreategi jauregia. Errenazentista. Karaktere gotikoz idatziriko harria du horma ertzean, 1542koa.
- San Fausto errebaleko etxea. San Fausto errebaleko zaharrena seguruenik.
- San Fausto errebaleko jauregia. Errenazentista.
- Suso errebaleko jauregitxoa. Errenazentista.
XVII. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aldapebeitia jauregia. Barrokoa.
- Altzerreka-Mendiola jauregia. Barrokoa.
- Arespakotxaga-Andueza jauregia. Barrokoa. Txintxirri izenaz ere ezagutzen da.
- Arespakotxaga-Azkarraga jauregia. Barrokoa.
- Arespakotxaga-Mendibil jauregia. Barrokoa. Eredutzat hartu zen herriko beste jauregi batzuk egiteko.
- Arriola jauregia. Barrokoa.
- Elorrioko udaletxea. Barrokoa
- Iturri jauregia. Barrokoa.
- Lariz jauregia. Barrokoa.
- Lekerika-Otsa jauregia. Barrokoa.
- Urkizu etxea. Barrokoa.
- Urkizu-Iturbe jauregia. Barrokoa.
- Urkizu-Tola jauregia. Barrokoa. Oinplano karratua du eta lau ertzetan, pinakuluak.
XVIII. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Esteibar-Arauna jauregia. Barrokoa.
- Otsa jauregia. Barrokoa.
- Urkizu jauregia. Barrokoa.
XIX. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Olazabal jauregia. Neoklasikoa. Modet izenarekin ere ezaguna.
- Berriozabaletako iturria. Neoklasikoa. Manuel Plazido Berriozabalbeitia epaile elorriarrak agindu zuen iturria egitea bere auzokideen bizi-egoera hobetzeko.
XX. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
- Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
- Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
- Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
- Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
- Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
- Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
- VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elorrio, 48-50. orrialdeak(Gaztelaniaz)
- ↑ Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio, Ana Isabel Leis Alava, 70 eta 72.orrialdeak(Gaztelaniaz)
- ↑ Palacio de Casa Jara(Gaztelaniaz)