San Pedro Ariznoakoa eliza
San Pedro Ariznoakoa | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra (Bergara) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Bergara |
Koordenatuak | 43°07′02″N 2°24′45″W / 43.11736°N 2.41248°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea - XVII. mendea |
Izenaren jatorria | Petri |
Erlijioa | katolizismoa |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 2 |
San Pedro Ariznoakoa Euskal Herriko Gipuzkoa herrialdeko Bergara udalerrian dagoen eliza bat da. Bergarako Alde Zaharran dago, Ariznoa plaza, Artekalea eta San Pedro kalean, Bergarako epaitegiak, Olaso dorrea eta Bergarako udaletxearen alboan.
XVI.-XVII. mendeen artean eraiki zen, 1742an barroko estiloko dorre bat gehitu zitzaiolarik. Aldare nagusia ere XVI. mendekoa da eta plateresko estilokoa, bere handitasunarengatik nabarmentzen delarik.
Alboko kaperan eskola napolitarreko margo bat dago, hau Bergarara 1658an iritsi zen eta Artzainen gurtzea izena du, bertan argia modu bikainean erabiltze delarik. Koruaren azpikoaldean Hiltzoriaren Kristoa dago, honi buruz kritikari askok mundu osoko barroko estiloko lan bikainenetakoa dela diote. Irudi hau 1622an Juan de Mesa sevillar maisuak Juan Pérez de Irazabal bergararraren enkarguz burutu zuen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Dorre barrokoa. Pedro Igancio de Lizardiren lana. 1734 eta 1742 urte bitartean burutua.[1]
-
Eliza eta San Martin Agirre plaza lotzen dituen eskailerak.
-
Eliza barrutik. Atzean, presbiterioa, sabaian gurutze-ganga gotikoa duela.
-
Erretaula
-
Santo Kristo Hilzorikoa. 1583en, Kordoban jaiotako Juan de Mesa maisuaren lana. Barrokoko artelan gorenetakoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aranburu, Xabier (koord). (1993). Bergara. Ondare artistikoa. Bergarako Udala.