Edukira joan

Pedro Soraluze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Soraluze
Bizitza
JaiotzaDonostiaXIX. mendearen erdialdera
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1919ko abenduaren 1a ( urte)
Familia
AitaNicolás Soraluze Zubizarreta
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, kazetaria, advertising person (en) Itzuli eta publizista

Pedro Manuel Soraluze Zubizarreta (XIX. mendearen erdialdera, Donostia, Gipuzkoa1919ko abenduaren 1a, Donostia, Gipuzkoa) euskal historialari, kazetari eta iragarkigile bat izan zen.

Nikolas Soraluzeren semea eta Kandido Soraluze musikariaren iloba izan zen, baita Jose Maria Usandizaga donostiar konposatzaile ospetsuaren osaba ere (bere arreba haren ama baitzen).

Gaztetatik hainbat egunkari eta aldizkarietan lan egin zuen. 1902an Donostiako San Telmo museo sortu berriaren lehenbiziko zuzendaria izen zen, kargu honetan lan bikaina eginez bere heriotzararte egon zelarik. 1914an Espainiako Errege Akademiako Euskal etnografia saila sortu eta 1919ko azaroaren 5an Donostiako Kronikaria izendatu zuten. Bere idazlan ugarien artean Euskal-Erria aldizkarian Gipuzkoako erromatar arkeologia, biografiak, itsasoa eta arrantzaleei gaiak eta artxibategiei buruzko ikerketen artikuluak nabarmentzen dira, orokorrean, historia gaitzat zituzten atal guztiak ukitu zituelarik.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]