Edukira joan

Patxi Errementaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patxi Errementaria
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Jardueraerrementaria

Patxi Errementaria Euskal Mitologiako pertsonaia da. Joxantonio Ormazabalen elezaharraren egokitzapenaren ondorioz errementari mitikoaren gaur egungo hedatutako izena. San Dunstanekin parekatzen bada ere aitzinagoko beste elezahar batzuetan oinarrituriko errementarien boterearen irudikapena da, Kondairak dioenez lanbidez errementaria zen eta bere ezaugarri nagusia izaera gaizto edo zitala izatean zetzan. Hortik atsotitz hau:

« Patxi Errementari, Gaizto eta Bihurri »

Errementarien inguruko sinesmen eta sineskeriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errementaria eta artzain

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arrasateko erraldoiakː Errementaria, Anbotoko Mari, Basajaun eta Lamia (Kukubiltxo, 2011).

Tartalorekin gertatzen dan bezala, San Dunstan honek beste kondaira zaharragoak bereganatu zituen, antza (kristautasunean murgilduak sinkretizatu zituela esan genezake). Pirinoetan hedatuta dagoen errementaria eta artzaren elezaharrak kristaututa deabru bihurtu zen batzuetan eta Basajaun bestetan. Euskal mitologian gaur egun errementaria Patxiren izenez ezaguna bada ere, gainontzeko elezaharretan izenik ez dauka, baina bere izaera gaiztoa denek atxiki dute.

Errementari jainkotuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdina dugu botere magikoaren sineskeriaren lekuko. Burdina sorginak eta beste gaueko izakiak astindu eta mintzeko baliagarritzat jotzen da kondairetan. Burdin aroko tresneriak, ezpatak tarteko, indartsuagoak ziren lehenagoko brontzezko, harrizko edo zurezko tresnerien aurrean.

Basajaunak dira botere honen lekuko, San Martinikok lapurtu baitzion, beste gauzen artean, burdina lantzeko modua.

Iturengo "errementaria"

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Famatua dugu Iturengo arotza, herri kantak dioenez errementaria dugu, toki batzuetan errementari deritzonari arotza deitzen baitzaio besteetan. Abestiak agerian uzten du San Kristobalen irudia urtzeko eta berarekin joareak egiteko daukan abilezia. Honi bere haserrea gehitzen badiogu Erramun Joakin kondairetako errementariaren beste izena bat dela beldurrik gabe esan genezake.

Zintzarrien boterea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Joaldunak erromes
Joaldunak , Ttuntturroak edo Zanpantzarrak, denak bat

Zubieta eta Iturengo hain ezagunak diren inauterietan joaldunen bidez entzunak ditugu zintzarrien (joareen edota gareen) hotsak. Herri sinesmenak ez datoz bat ohitura honen zentzuaz. Batzuen ustetan deabruak uxatzeko edota Amalur esnatzeko egiten dute zarata. Lehen Iturengo joaldunek, Santestebanera joateko ohitura zutenean, Elgorriagatik pasa behar ziren eta honetarako baimena eskatzen zieten bertako alkateari modu honetan:

«

- Nola nahi duzu Elgorriagatik igarotzea, ixilik ala zintzarri yoka?
Eta alkateak, herrian aurrez hildakon gorpurik ez bazegoen, erantzuten zien:
- Yoka, yoka

»

[1]


Honekiko zintzarrien hotsak arimak uxatzeko ahalmena izan zezaketela susma dezakegu.

Gaitza uxatzeko zela pentsatzeak zuzenagoa dirudi. Atizinean zintzarriak gudetan erabiltzen zirela dirudi ezaguna zen esaldi honegatik:

« gudariek burruka-tokian sartu zirala zintzarri ixilka »

Azkuek dioenez Luzaiden etxeko abereak zorigaitzetik babesteko erein-osto eta argizari bedeinkatuak sartzen dituzte zintzarri handi baten barne, eta hauekin batera ehizatutako txori baten hezurra ur bedeinkatuz bustia. Gauza hauek aurretik apaizaren bedeinkapena izan behar dute noski. Ondoren itxi eta ondo estalita dagoela ate aurrean ipintzen da; bere gainetik ahari, ardi eta axuriak pasa eta honela babesturik gera daitezen.[2]

Kanpai-dorre hotsen babesa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Santa Ana Monastegia Lazkao-n
Elizen kanpai hotsak ixilarazi zituen aintzinagoko sinismenak. Argazkian, Lazkaoko Santa Ana-ren monastegia

Kanpaiak ere, errementarien sorkuntza izanik, botere magikoak dauzkate. Baselizen kanpaien hotsak sorginak (laminak diote beste batzuetan) desagerrarazi zituen. Botere magikoak baino zehatzago, katolikoen Jaungoikoaren boterearen lekuko. Herrialde askotan ekaitzak desbideratu edo deusezteko jotzen bahit zituzten.[3]

Los Arcos-en maiatzaren 3tik irailaren 14ra, egunero, eguerdia iragarriz, Santa Maria elizako kanpaiak jotzeko ohitura zegoen. Ohitura hori, Tentenublo izenekoa, txingor-ekaitzak urruntzeko asmoz egiten zen kanpai-hotsa da.[4]

Esan beharra dago iraganean Kanpai hotsen bitartez orduak apartez egin beharrak adierazten zituztela, egunean zehar erregutzeko ziran uneak, adibidez, edo ta auzoan jakin beharreko gertakizun bat iragartzen zuten (bataio, ezkontza, hileta, sute eta bestelakoak).

Bere babes eginkizunak obeto bete zezaten kanpaiak bedeinkatu eta "formula" bat edo beste idazten zitzaien kuttunen antzera. Adibidez, Lazkaoko Santa Ana-ren monastegiko kanpai batetan idatzia darama:

«

SAN JUAN BAUTISTA, ORA, PRO NOBIS

SAN JOAQUIN Y SANTA ANA, ORA PRO NOBIS

»

Eta Urnietan, 1938. urtean Iruñan urtutako kanpai batean hau irakurri daiteke:[3]

«

PROTEGE SAN MIGUEL A FRANCO

SALVADOR DE ESPAÑA

»
Salbatore kaperaren irudia
Kondairak dion Salbatore eliza berez kapera da, bainan bere kanpaiaren hotsak Basajaun usatzeko ere nahikoa izan zen

Behe Nafarroan oso hedatuta dagoen elezahar batek Salbatore elizaren kanpaiaren boterearen berri ematen du:

Salbatore elizan bazan aitzinako urrezko ganderailu bat, jauntxo boteretsu baten opari. Basanderek beataz gutiziatu eta beraien kobazuloa argitzeko nahi zuen. Basajaunak egun batean osu zuen, emazteari gustua emateko.

Artzaina gazte eta langile zen batek, Basajaunaren adiskidea izan nahi zuen eta mendian agertzen zen bakoitzean agurtu egiten zuen eta, noizean behin, gazta bat oparitzen zion. Basajaun ongizate eta adiskidetasunaren seinale bezala onartzen zituen opari hauek. Beranduago asi zen ardiekin korri egiten eta beltzak gustuago zituen.

Orduan, artzaina ardi beltz bat oparitu zion eta Basandere-k bazkari gozo bat prestatu zuen ardi horrekin hirurentzat ganderailua argia ematen zien bitartean. Bazkaria ondoren, ardoaren eraginez, lokartuak geratu zien bikotea, une egokia zelakoan artzaina ganderailua eraman eta ihesian joan zen.Laburketaz laster ohartu zen jabeak eta artzaina adoretsuaren atzetik joan zen bera harrapatzekotan.

Harrapatzeko zorian zegoelarik, Salbatore elizatik gertu zegoela, gazteak oihuka hasi zen:

-Salbatore! Begira zer dakartzat, lagundu nazak!

Elizaren kanpaia joka hasi eta Basajaunak bere harrapaketari uko egin behar izan zion hau esanda:

-Hobe duk joale zar horrek jo duen!

Honela bueltatu zen ganderailua Salbatore-ko elizara.[5]

Burdin gurutzearen miraria.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mirandaola burdinola kristau mirari baten lekuko
Legazpiko Mirandaola burdinola kristau mirari baten lekuko izan zen 1589. urtean

Legazpiko Mirandaola burdinolan, 1580ko maiatzaren 3an, kristau mirari bat gertatu zen. Igandea izanik eta lan asko zutenez, mezara joan beharrean, burdinolan jarraitzeko erabakia hartu zuten bertako langileak. Egun guzia lanean iragan zuten baina espero zuten 600 libratik bakarrik 12-14 libratako pisuko gurutze itxurako burdin zati bat lortu zuten. Jainkoaren ohartzat hartu zuten eta 1633 urtean Iruñeko apezpikuak miraritzat jo zuen gertatutakoa.[6]

San Dunstan-ekiko parekotasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
San Dunstan Deabrua alikate batzukin sudurretik heltzen
San Dunstan Deabrua kurrika batzukin sudurretik heltzen

San Dunstan (909-988†) Kanterburiko apezpikua izandakoa, urregileen patroia, hil eta gero hasi ziren bere kondaira miragarriak kontatzen, hauen artean ezagunetariko batek dioenez, deabrua Dunstanengana hurbildu eta oinetan ferrak jartzeko eskatu zion. Dunstanek bere lana ondo egiteko paretara lotu behar zuela esan zion deabruari eta ondoren San Dunstan ferrak haren oinetan iltzatzen hasi zen, hain modu mingarrian egin zuen ezen Deabruak hark agindutako edozer egingo zuela zin egin baitzion. San Dunstanek atearen gainean ferra bat iltzatua duen etxeetan ezin sartuko zela agindu zion. Hau izan daiteke ferra zortedunaren jatorria.[7]


2017an Paul Urkijo gasteiztar zinemagileak Errementari izeneko filma grabatu zuen kondaira honetan oinarrituta.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Garmendia Larrañaga, Juan. (1992). Iñauteria, el carnaval vasco. Argitalpen eta publikapenen Gipuzkoar erakundea Gipuzkoa Donostia Kutxa-ren Kultur Ekintza, 200-201 or. ISBN 84-7173-036-7..
  2. Garmendia Larrañaga, Juan. (1992). Iñauteria, El carnaval Vasco. Argitalpen eta publikapenen Gipuzkoakoerakundea Gipuzkoa Donostia Kutxa-ren Kutur Ekintza, 193-195 or. ISBN 84-7173-036-7..
  3. a b (Gaztelaniaz) Aguirre, Antxon. (1996). Supersticiones populares vascas. Orain, 46-47 or. ISBN 84-89077-64-9..
  4. (Gaztelaniaz) «La Vera Cruz traerá mañana a Los Arcos el "tentenublo"» Diario de Navarra (Iruñea) 2011-9-13.
  5. (Gaztelaniaz) Satrustegi, Jose Maria. (1995). Mitos y creencias. Orain, 93-94 or. ISBN 84-89077-36-3..
  6. https://turismoa.euskadi.eus/eu/kultur-ondarea/mirandaolako-burdinola/aa30-12375/eu/. .
  7. (Gaztelaniaz) San Dunstan. https://es.wikipedia.org/wiki/Dunstán.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]