Nellie Kim
Nellie Kim | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Shurab (en) , 1957ko uztailaren 29a (67 urte) |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia |
Talde etnikoa | Koryo-saram (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Q54567698 |
Hezkuntza-maila | Candidate of Sciences in Pedagogy (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Altuera | 152 zentimetro |
Jasotako sariak | |
nelliekim.net | |
Nellie Vladimirovna Kim (errusieraz: Нелли Владимировна Ким; Shurab, Tajikistan, 1957ko uztailaren 29a) sobietar gimnasta artistiko ohia da[1], 1976ko eta 1980ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko bost domina eta zilarrezko bat irabazi zituena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tajikistanen jaio zen. Aita korear jatorrikoa du eta ama tartariarra. Haurra zela familia Xymkentera (Kazakhstan) aldatu zen eta 9 urte zituela hasi zen gimnasia egiten Alexander nebarekin eta Irina ahizparekin batera Spartak Kirol Elkartean. 12 urte zituela Errepuklikako Spartak txapleketa irabazi zuen. Orduan Larisa Latynina gimnasta famatuak etorkizunik ez zuela esan zion[2], baina Nellie Kimek gogor ekin zion lanari eta 1971ean Sobietar Batasuneko gazte mailako txapelketan bosgarren egin zuen.
1973an lehenengo aldiz lehiatu zuen bere aurkari gogorrena izango zenaren aurka, Nadia Comăneci errumaniarra[2]. Lehenengo garaipen handia 1974an izan zuen Varnan jokaturiko Munduko Txapelketan, taldeka urrezko domina eta zaldi-jauzian brontzezkoa eskuratu baitzituen. 1976ko Montrealgo Olinpiar Jokoetan urrezko hiru domina eta zilarrezkoa eskuratu zituen. Zilarrezkoa guztirako txapelketan izan zen, Nadia Comăneciren atzetik. Errumaniarraren 10a ezagun egin bazen ere aurrez bi 10 lortu zituen Nellie Kimek, zaldi-jauizan eta zoruko ariketan[3].
1978ko Munduko txapelketan berriz ere hiru urrezko eta guztirakoan zilarrezkoa, ordukoan Elena Mukhina herrikidearen atzetik. 1979an Guztirako txapelketa irabaztea lortu zuen.
1980ko Moskuko Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina berri lortu zituen, taldekakoan eta zoruko ariketan.
Erretiratu ondoren
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirol ibilbidea amaitu ondoren Minsk hirira (Bielorrusia) bizitzera joan zen. Entrenatzaile aritu zen eta baita txapelketatako epaile ere, besteak beste Seulen eta Bartzelonan. 1999an Nazioarteko Gimnasiako Fama Ibilbidean sartu zuten.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vladimir Achasov gimnastarekin ezkondu zen baina bikoteak ez zuen luze iraun. 1980ko Olinpiar Jokoetan Valery Movchan txirrindularia ezagutu zuen. Nellie izeneko alaba dute[4].
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1976 | Montreal ( Kanada) | Taldekoa | |
1976 | Montreal ( Kanada) | Zaldi-jauzia | |
1976 | Montreal ( Kanada) | Zoruko ariketa | |
1976 | Montreal ( Kanada) | Guztira | |
1980 | Mosku ( Sobietar Batasuna) | Taldekoa | |
1980 | Mosku ( Sobietar Batasuna) | Zoruko ariketa | |
Munduko Txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1974 | Varna ( Bulgaria) | Taldekoa | |
1974 | Varna ( Bulgaria) | Oreka-barra | |
1978 | Estrasburgo ( Frantzia) | Taldekoa | |
1978 | Estrasburgo ( Frantzia) | Zaldi-jauzia | |
1978 | Estrasburgo ( Frantzia) | Zoruko-ariketa | |
1978 | Estrasburgo ( Frantzia) | Guztira | |
1979 | Fort Worth ( AEB) | Guztira | |
1979 | Fort Worth ( AEB) | Taldekoa | |
1979 | Fort Worth ( AEB) | Oreka-barra | |
1979 | Fort Worth ( AEB) | Zoruko-ariketa | |
1979 | Fort Worth ( AEB) | Zaldi-jauzia | |
Munduko Kopako finala | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1979 | Tokio ( Japonia) | Guztira | |
1979 | Tokio ( Japonia) | Zaldi-jauzia | |
1979 | Tokio ( Japonia) | Oreka-barra |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Nelli Kim Bio, Stats, and Results | Olympics at Sports-Reference.com» web.archive.org 2020-04-17 (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
- ↑ a b «GymnasticGreats.com: Whatever happened to Nelli Kim?» web.archive.org 2011-02-27 (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
- ↑ «Nellie Kim» nelliekim.net (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
- ↑ «GymnasticGreats.com: Whatever happened to Nelli Kim?» web.archive.org 2011-02-27 (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).