Nafar bidea (Donejakue bidea)
Appearance
(«Nafar bidea» orritik birbideratua)
Nafar bidea (Donejakue bidea) | |
---|---|
Donejakue bidea Espainian Done Jakue bideak: bide frantsesbidea eta Iberiar Penintsula iparraldeko bideak Frantses bidea Nafarroan | |
Geografia | |
Abiapuntua | Donibane Garazi |
Helmuga | Gares |
Luzera | 118 km |
Punturik altuena | Lepoeder (1.429 m) |
Lurraldea | Nafarroa Garaia eta Pirinio Atlantikoak |
Ezaugarriak | |
Loturak | Via Podiensis Via Turonensis (en) Via Lemovicensis (en) Frantses bidea |
Nafarroako Donejakue Bidea edo Nafar Bidea, Donejakue Bideak Euskal Herrian duen ibilbideetako bat da. Frantses Bideak Nafarroan hartzen duen parterik handienari esaten zaio Nafar bidea[1].
Donibane Garazitik abiatzen da, tradizionalki hiri honetako harresietako Andre Mariaren atetik eta zubitik, Orreagako mendatetik igarotzen da, eta hego-mendebalderantz egiten du, Iruñea zeharkatuz, Gareseraino. Garesen elkartzen zaio ekialdetik datorre Aragoiko bidea, eta Garestik hego-mendebalderantz jarraituz, ohituraz berriz Frantses bidearen izena hartzen du.
Etapa nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohikoan bide honek halako tarte edo etapak dituela kontsideratzen da.
- Donibane Garazitik Orreagara (Donejakue bidea) (24,390 km) Monumentuen mapa
- Orreagatik Larrasoañara (Donejakue bidea) (26,600 km) Monumentuen mapa
- Larrasoañatik Iruñera (Donejakue bidea) (19,380 km) Monumentuen mapa
- Iruñetik Garesera (Donejakue bidea) (19,050 km) Monumentuen mapa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Navarro, Camino - Xacopedia» xacopedia.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).