Edukira joan

Markeskua jauregia

Koordenatuak: 43°11′00″N 2°28′43″W / 43.18337°N 2.47865°W / 43.18337; -2.47865
Wikipedia, Entziklopedia askea
Markeskua jauregia
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaEibar
Koordenatuak43°11′00″N 2°28′43″W / 43.18337°N 2.47865°W / 43.18337; -2.47865
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
arkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001493
9

Markeskua jauregia, baita Isasi dorretxea edo Isasiko Markesaren jauregia bezala ezagutzen den jauregia da. Gipuzkoako Eibar udalerrian kokatzen da (Euskal Herria), antzinako Errege Bidean.

Mari Luz Esteban irakaslea Markeskuan (2013)

Martin Lopez Isasi markesak eta bere emazte Domenja Orbeak eman zuten eraikitzeko agindua XVI. mendean. Ohitura zen bezala Eibarko hiribildutik kanpora eraiki zuten, Ermurako bidean[1].

Isasi familiako kideek kargu garrantzitsuak izan zituzten Espainiako gortean. Honen adibide Filipe IV.a Espainiakoak bere seme Frantzisko Fernandoren hezkuntza Juan Isasi Idiakezen esku utzi izana. Sasiko semea zen Francisco Fernando eta gazterik hil zen, Markeskuan bertan 8 urte zituela, Eibarren lau urtez bizi izan zelarik.[2] Ez dirudi horrek Juan Isasik eman zion tratuaz zalantzarik sortu zionik Filipe erregeari, zeren haren legezko seme Baltasar Karlos printzearen irakasle eta zaindari izateko izendatu baitzuen Isasi. Printze hau ere gazte hil zen, 16 urterekin, baina ez Eibarren, eta Markeskuan inoiz egon ote zen ez dakigu.[3]

Geroago, Espainiako errege familiako hainbat kide izan dira jauregi honetan; garrantzitsuenak Elisabet II.a Borboikoa, Maria Kristina Austriakoa, Alfontso XIII.a Espainiakoa eta Viktoria Eugenia Battenbergekoa.

XX. mendearen amaiera aldeko zaharberritzearen ondoren eta Eibarko Udalarekin sinatutako lagapen baimenari esker, Udako Euskal Unibertsitatearen egoitza akademikoa kokatu da bertan 21. mendean, UEUren Ikastetxe Nagusia. Bertan ematen dira urtero 20 bat kastaro neguan eta beste 20 bat udan, eta bertan izaten dira online moduan ematen diren berezko titulu eta graduondoetako saio presentzialak.[4][5][6][7]

2019tik Goi-mailako Online Institutuaren egoitza fisikoa da.[8] Lankidetza horretatik, 2020-21 ikasturtetik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra elkarrekin eskaintzen dute EHUk eta UEUko GOI institutuak. EHUk aurrez aurreko modalitatean, eta GOIk online modalitatean.[9][10]

XVI. mendekoa da, XX.ean berriztatua

Hareharrizko eraikin zurbila da, apaingarri gutxikoa, pizkundeko estiloan eraikia. Oinplano errektangularra du eta lau isuritako teilatua. Sarreran dobela handiz inguraturiko puntu erdiko arkua du eta aurrealdearen erdigunean Isasi familiaren armarri handi bat. Guztira lau solairu ditu.[11][12]

Bisitari famatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Isasi Jauregia (Markeskua)» www.turismoa.euskadi.eus.
  2. Rex, Carolvs Ii, Hispaniarvm Et Indiarvm. (2010-05-14). «REINADO DE CARLOS II: LOS OTROS HERMANOS ILEGÍTIMOS DE CARLOS II: LOS HIJOS ILEGÍTIMOS DE FELIPE IV» REINADO DE CARLOS II (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).
  3. Moreno Meyerhoff, Pedro. (2008). «Ascendencia y descendencia de D. Juan de Isasi Idiáquez, I Conde de Pie de Concha» Hidalguía: la revista de genealogía, nobleza y armas (328-329): 469–518. ISSN 0018-1285. (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).
  4. «idazkaritza birtuala :: ueu :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  5. «UEU Eibar, Eibar map» www.tagzania.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  6. «ikastaroak :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  7. «udako-ikastaroak :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  8. «AGINDUA, 2019ko apirilaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Goimailako Online Institutua (Goi.eus) Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitzea onartzen duena.» www.legegunea.euskadi.eus 2019-05-11 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).[Betiko hautsitako esteka]
  9. (Gaztelaniaz) «La UPV delegará en la UEU impartir el máster 'on line' para ejercer de maestro» El Diario Vasco 2018-11-14 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  10. Urrats estrategiko bat: master ofizial bat euskaraz eta online – UEU-ren mintegia. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  11. «Isasi (Markeskua)» GIPUZKOAKO ONDARE HISTORIKO-ARTISTIKO ETA ARKEOLOGIKOA.
  12. «Isasi Dorrea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa