Edukira joan

Marcus Minucius Felix

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marcus Minucius Felix
Bizitza
JaiotzaZirta, II. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza260 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta abokatua
Lan nabarmenak

Discogs: 5366303 Edit the value on Wikidata

Marcus Minucius Felix (150 - 270) Erromako Inperioaren abokatua eta apologista izan zen. II. eta III.mendeetan bizi izan zen baina data zehatzak ez daude.

Minucius Felixek idatzitako apologia bat ezagutzen dugu, Octavius izenarekin ezaguna. Hiru pertsonen arteko elkarrizketa moduan idatzita dago. Pertsonak egilea, kristau bat, Octavius, eta pagano bat, Zezilio. Hirurak Ostia hiriaren bidean daude eta hitz egiten doaz. Orduan geraera txiki bat ematen da: Serapisen eskultura baten aurrean igarotzerakoan, paganoak muxua airez bidaltzen dio jainkoari. Horren ondorioz hirurak eztabaidatzen hasten dira. Zeziliok kristautasunaren aurka hitz egingo du, Octavius alde eta Minuciusek epaile papera beteko du. Eztabaidaren amaieran Zeziliok kristauen fedea onartuko du eta horregatik Minucius zoriontsu agertuko da.

Kristautasunaren aldeko apologia honetan datu bitxia ikusten da: apologiarako idazki kristauak ez dira erabiltzen. Dirudienez, Tertulianoren Apologeticum liburuarekin lotura estua du eta, antza, bata bestearen gainean eragin zuzena izan du.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]