Johannes Tauler
Johannes Tauler | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Estrasburgo, 1300 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Free Imperial City of Strasbourg |
Heriotza | Estrasburgo, 1361eko ekainaren 16a (egutegi gregorianoa) (60/61 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Goi Erdi Aroko alemana |
Irakaslea(k) | Eckhart maisua |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | domingotar |
Johannes Tauler (Estrasburgo, c. 1300 - ibidem, 1361eko ekainaren 16a) alemaniar mistiko, apaiz katoliko eta teologoa izan zen.
Hemezortzi urterekin Predikarien Ordenan sartu zen eta ordenaren komentuan aritu zen Estrasburgon. Eckhart Maisuaren ikasle izan zen. Estrasburgotik Koloniako ikastetxe domingotarrera joan zen.
1330 inguruan Estrasburgon predikatzen hasi zen. 1338an, domingotarrak Estrasburgotik bota zituzten eta Tauler Basilean kokatu zen (1339-1343). Han Jainkoaren lagunak (alemanez: Gottesfreunde) talde mistikoarekin harremanetan jarri zen. Mechthild von Magdeburgen lana ere ezagutu zuen. Irakatsi zuen arimari gehiago eragiten ziola Jainkoarekiko harreman pertsonalak kanpoko praktikak baino.
1343 inguruan Estrasburgora itzuli zen. Hurrengo urteetan, hiriak lurrikara bat eta sute bat jasan zituen, eta izurri beltzak suntsitu zuen. Hurrengo hamarkadetan etengabe bidaiatu zuen. Bere sermoietako asko Kolonian eman zituen.
Laurogei sermoi inguru gordetzen dira, alemanez. 1498an inprimatu ziren lehen aldiz. Latinezko lehen itzulpena Kolonian inprimatu zen 1548an.