Gladiatore
- Artikulu hau antzinateko borrokalariei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gladiatore (argipena)».
Gladiatoreak, Erromatar Errepublikan eta Erromatar Inperioan, Erromako edo beste hirietako anfiteatroetan elkarren aurka aritzen ziren borrokalariak ziren. Erromako anfiteatroa Koliseoa da.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gladiatoreak esklaboak izaten ziren, Estatuko probintzietan jaiotakoak eta oraindik erromatar hiritartasuna ez zutenak, edo baita erromatar Estatutik kanpo bizi zirenak ere, eta erromatarren aurkako guda galdu zutenak. Halere, egon zen gladiatoreren bat edo beste, esklaboa ez zena.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gladiatore izena, erromatarrek borrokarako erabiltzen zuten ezpata batetik dator. Ezpata horrek gladius izena zuen, eta gladiatoreek maiz ezpata hori erabiltzen zuten armatzat, beren borroketan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. 73. urtean, gladiatore eta beste esklabo batzuen Erromaren altxamendua egon zen. Espartako esklabo traziar ospetsua Erromaren aurka altxatu ziren esklabo hauen buruzagi zelarik. Altxamendu honek, bi urte iraun zuen, K.a. 71. urteraino.
Gladiatore ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gladiatore motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Samnitarrak
- Reziarioak
- Trazioak
- Mirmiloiak
- Secutoreak
- Laqueariiak
- Homoplatxiak
- Andabataeak
- Dimanchaeriak
- Essedariiak
- Equitesak