Edukira joan

Ganboa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Arabako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ganboa (argipena)».
Uribarri Ganboa urtegia, udalerria desagerrarazi eta banandu zuena.

Ganboa Arabako udalerria zen. Herritarrei ganboarrak zeritzaien. 1950eko hamarkadan, Uribarri Ganboako urtegiaren eraikuntzak, herria desagertzera behartu zuen.

1025. urteko Donemiliagako goldea dokumentuan Camboa grafiarekin dokumentatzen da lehen aldiz.

Ganboako udalerria honako herriek osatzen zuten:

Guztiak batera 41,14 km²-ko eremua hartzen zuen eta 1940an 630 biztanle baino gehiago zituen.

1947an Uribarri Ganboako urtegia eraikitzen hasi ziren. Uholde arriskuen ondorioz, gobernuak udalerria deuseztatu behar izan zuen 1957ko maiatzaren 10ean eta herriak beste inguruko udalerrien esku jarri zuen.

Barrundiak Garaio, Larrinzar, Marieta, Mendixur eta Zuhatzu Ganboa hartu zituen. Arratzu-Ubarrundiak berriz, Langara Ganboa eta Mendizabal. Eta azkenik, Burguk, Azua eta Orenin.

Urtegiaren betetzeak herriak urak hartu zuen, baina gehienbat, Mendizabal eta Orenin urpetu zituen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.