Edukira joan

Galeuzca (aldizkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galeuzca aldizkaria» orritik birbideratua)
Galeuzca (aldizkaria)
Motaaldizkari
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania
Argitaratze lekuaBuenos Aires

Galeuzca aldizkaria Buenos Airesen argitaratu zen 1945ko abuztutik 1946ko uztaila arte. Hilabetekaria zen, beraz guztira hamabi zenbaki argitaratu ziren. Gaztelaniaz ateratzen bazen bere orrialdetan Galeuzcaren kolaboratzaileak, hau da, Galizia, Katalunia eta Euzkadiren kolaboratzaileen lanak argitaratzen ziren. Publikazio honek lotura zuzena zuen Compostelako hitzarmenarekin non hiru herrialdetako nazionalistek burujabetzaren bidean elkarri laguntzeko akordioa sinatu zen. Compostelako 1933ko uztailaren 25an sinatu zen baina gerra ondoren berreskuratu zen, orduan lehendabizi Buenos Airesen, 1941ko maiatzaren 9an sinatu zuten eta Mexikon, 1944ko abenduaren 22an, berretsi zuten.

Antzeko hitzarmena Buenos Airesen sinatu zen eta horren ondorioa aipatutako aldizkaria sortu zen. Galeuzca aldizkaria bereziki eduki politikoak lantzen zituen nahiz eta batzutan literaturarekin edo historiarekin lotura izan. Haren kolaboratzaileen artean une hartako izen handiak aurki daitezke, besteak beste, Alfonso Rodríguez Castelao, Manu Sota, Manuel Serrat Monet, Ramon Maria Aldasoro, Jesus Maria Leizaola, Carlos Baraibar, Pere Mas Perera, Joaquin Xirau, Ildefonso Gurrutxaga… Artikulu politikoekin batera uneko garrantzi handiko dokumentuak jasotzen ziren, esaterako Jose Antonio Agirreren diskurtsoak, alderdi desberdinen deklarazioak, munduko politikarien iritziak, e.a.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. J.R. Zabala: "Aproximación a la hemerografía del exilio vasco". J.A. Ascunce: La cultura del exilio vasco II. Donostia: Ascunce, 1994, 92.or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]