Edgar Quinet
- Beste esanahietarako, ikus «Edgar Quinet (Parisko metroa)».
Edgar Quinet | |||
---|---|---|---|
1848ko apirilaren 23a - 1849ko maiatzaren 26a Hautetsia: National Constituent Assembly (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bourg-en-Bresse, 1803ko otsailaren 17a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Versailles, 1875eko martxoaren 27a (72 urte) | ||
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Minna More (en) (1834 - 1851) Ermiona Asachi (1852ko uztailaren 21a - 1875eko martxoaren 27a) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | hizkuntzalaria, politikaria, poeta, historialaria, itzultzailea, kazetaria, filosofoa, idazlea eta katedraduna | ||
Lantokia(k) | Paris | ||
Enplegatzailea(k) | Collège de France (1841 - 1875) | ||
Jasotako sariak | |||
Edgar Quinet (Bourg-en-Bresse, Frantzia, 1803ko otsailaren 17a - Paris, Frantzia, 1875eko martxoaren 27a) frantses historialaria, politikaria eta idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Greziari eta Alemaniari buruzko historia-liburuak idatzi zituen: De la Grèce moderne et de ses rapports avec l´Antiquité (1830, Grezia modernoaz eta Antzinatearekin dituen harremanez), Système politique de l´Allemagne (1831, Alemaniako sistema politikoa).
Klerikalismoaren etsai amorratua izan zen, eta horren erakusgarri dira Collège de France ikastetxean irakatsi zituen gaiak: Contre les jésuites (1843, Jesuiten aurka); L´ultramontanisme (1844, Ultramontanismoa); Le christianisme eta la Révolution française (1845, Kristautasuna eta Frantziako Iraultza).
1846an, kargu horretatik kendu zuten. 1848an, diputatu hautatu zuten, eta estatuaren eta eliza katolikoaren arteko erabateko bereizkuntzaren alde agertu zen. 1851ko estatu-kolpearen ondoren, erbesteratu egin behar izan zuen, Belgikara lehenengo eta Suitzara gero. 1870ean itzuli zen Frantziara. 1871n, diputatu hautatu zuten, berriro.
Olerkia, antzerkia, literatura eta arte-kritika ere landu zituen. Quineten ustez, gizonaren eta munduaren arteko borroka luzearen sekretuak bilatzea da historiaren helburua.
Beste idazlan batzuk: Les Révolutions d´Italie (1852, Italiako iraultzak); Histoire de mes idées (1858, Nire ideien historia), autobiografia; La Révolution (1865, Iraultza); La Création (1870, Sorrera); La République (1872, Errepublika), L´Esprit nouveau (1875, Espiritu berria).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edgar Quinet |
- 1803ko jaiotzak
- 1875eko heriotzak
- Frantziako historialariak
- Frantziako politikariak
- Frantziako idazleak
- Frantziako saiakeragileak
- Frantziako itzultzaileak
- Frantsesezko idazleak
- Frantziako diputatuak
- Frantziako hargin beltzak
- Ohorezko Legioko kide izendatuak
- XIX. mendeko Frantziako idazleak
- Montparnasse hilerrian lurperatutakoak