Edukira joan

Dolores Hayden

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dolores Hayden
Bizitza
Jaiotza1945 (78/79 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaCambridgeko Unibertsitatea
Harvard Graduate School of Design (en) Itzuli
Mount Holyoke College
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, arkitektoa, poeta eta historian of urban planning (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Yale Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
doloreshayden.com

Dolores Hayden (Ameriketako Estatu Batuak, 1945) Yale Unibertsitateko arkitektura, hirigintza eta amerikar ikasketetako irakasle emeritua da. Hiri historialaria, arkitektoa, idazlea eta poeta da. Haydenek ekarpen berritzaileak egin izan ditu bai hiri-espazioaren garrantzia soziala ulertzeko, baita Estatu Batuetako eraikitako ingurunearen historian ere.

Dolores Haydenek 1966an lortu zuen batxilergoa, Mount Holyoke Collegen. Cambridgeko Unibertsitatean eta Harvard Graduate School of Designen ere ikasi zuen, non arkitekturan lizentziatu zen. Peter H. Marris soziologo eta eleberrigilearen alarguna da, eta Laura Hayden Marrisen ama.[1][2]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973tik, Dolores Hayden MIT, UC Berkeley, UCLA eta Yale unibertsitateetako irakasle izan da.[3] Arkitekturari, hiri-paisaiei, hirigintzari eta amerikar ikasketei buruzko eskolak eman ditu.

The Power of Place izeneko arte eta giza zientzietako talde bat sortu zuen, irabazi-asmorik gabea, Los Angelesen kokatua; 1984tik 1991ra aktibo izan zena.[4][5] The Power of Place: Urban Landscapes as Public History testuan dokumentatuta dago.

1981n, The Grand Domestic Revolution: A History of Feminist Designs for American Homes, Neighborhoods, and Cities argitaratu zuen. XIX. mendetik aurrera Estatu Batuetan etxeko lanak emakumeek beren gain hartzeari buruzko ideia berritzaileei buruzko lana da. Hainbat pentsalari feministak uste du genero-desbendinkeriaren arrazoietako bat emakumeek etxeko lanaren ardura osoa euren gain hartzea izan dela. Zalantzan jartzen dute familian zentratutako gizarte antolaketa. Etxeko lanak kolektiboki burutzen diren erakunde bat proposatzen dute. Horretarako, antolaketa berri horri lotutako arkitektura berritzaile bat proposatzen dute. Dolores Haydenek mugimendu feminista honen iturri utopikoak aztertu izan ditu. Topatu dituen klase, arraza eta genero gatazkak erakusten ditu.

Mugimendu feminista hori ez da oso ezaguna. Esaterako, Dolores Hayden liburua argitaratu eta 30 urte geroago itzuli zen frantsesera[6].

  • Exuberance: Poems, Red Hen Press, 2019[7].
  • American Yard: Poems, 2004.[8][9]
  • A Field Guide to Sprawl, WW Norton, 2004.
  • Building Suburbia: Green Fields and Urban Growth, 1820-2000, Panthéon, 2003.
  • Redesigning the American Dream: Gender, Housing, and Family Life, WW Norton, 1984, rév. éd. 2002.
  • The Power of Place: Urban Landscapes as Public History, MIT Press, 1995[10].
  • (en) The Grand Domestic Revolution: A History of Feminist Designs for American Homes, Neighborhoods, and Cities, MIT Press, 1981[10].
  • (en) Seven American Utopias: The Architecture of Communitarian Socialism, 1790-1975, MIT Press, 1976.
  • Dolores Hayden, Stéphanie Dadour (préface) et Phoebe Hadjimarkos Clarke (itzulpena), La grande Révolution domestique. Une histoire de l'architecture féministe. Éditions B42, 2023, 374 or. (ISBN 9782490077960)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Brown, Patricia Leigh. (2004-06-17). «DESIGN NOTEBOOK; Defining Sprawl: From A to Z» The New York Times ISSN 0362-4331..
  2. Townsend, Peter. (2007-07-05). «Obituary: Peter Marris» The Guardian ISSN 0261-3077..
  3. «Dolores Hayden | Henry Koerner Center for Emeritus Faculty» emeritus.yale.edu.
  4. Hayden, Dolores. (August 1994). «The Power of Place» Journal of Urban History 20 (4): 466–485.  doi:10.1177/009614429402000402. ISSN 0096-1442..
  5. Dolores Hayden - Home. 2008-05-04.
  6. Guillemette MOREL-JOURNEL. (14 décembre 2023). La Grande révolution domestique, Dolores Hayden, Éditions B42 - D'architectures. .
  7. «Exuberance» DOLORES HAYDEN.
  8. «American Yard» DOLORES HAYDEN.
  9. Foundation, Poetry. (2020-03-11). «Dolores Hayden» Poetry Foundation.
  10. a b «Dolores Hayden» Yale Architecture.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]