Edukira joan

Deredia

Koordenatuak: 42°52′42″N 2°26′39″W / 42.87819891°N 2.44425013°W / 42.87819891; -2.44425013
Wikipedia, Entziklopedia askea
Deredia
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaBarrundia
Geografia
Koordenatuak42°52′42″N 2°26′39″W / 42.87819891°N 2.44425013°W / 42.87819891; -2.44425013
Demografia
Biztanleria75 (2022)

Deredia[1] (gaztelaniaz: Heredia; eta euskaraz ere oraintsu arte ere hala zen, euskal izena galduta) Arabako ipar-ekialdeko herri bat da, Barrundia udalerrikoa.

Herriaren jatorrizko izena, euskaraz ere biltzen zena, Deredia da. Horren lekukotza ugari dago, bai dokumentazio historikoan, (besteak beste Donemiliagako goldean), bai toponimian. Herriaren lehenengo testigantza 1024koa da, eta Deredia izenaz ageri da. Gaur egun ofiziala den Heredia XVI. mendean agertu zen.[2]

Inguruko udal dokumentazioan oso ugariak dira Derediaren lekukotasunak; Barrundian bertan, 100 alditan baino gehiagotan ageri da. Toponimiak ere ematen du horren lekukotza: Derediazabala izena dago herrian bertan, Derediabidea Narbaxan, eta Derediola Elgeamendin.[2]

Horretaz gain, Lazarragaren lekukotza dugu, bere liburu ezagunean ondokoa baitakar: «Derediako galea dator / ponpa handiaz beterik; / oi, hainbat dira ederrak eze / ni nago admiradurik» [3]

Ikerketa egin zen arte, Deredia izena ez zen kontuan hartu. Aldaketa handia zenez, Euskaltzaindiko Onomastika batzordeak bertaratzea erabaki zuen, derediatarrek horren berri zehatza izan eta galderak egiteko aukera izan zezaten.[2]

Heredia familiaren sorrera XIII. mendekoa da eta herrian dorrea izan zuten baina XV. mendean Haroko Juan de Belaskok behera bota zuten. San Kristobal elizan dorrearen aztarnak ikus daitezke oraindik.

Derediako biztanleria

Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
7 Azilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta
ElgeaMarietaMaturaMendixurGebaraEturaAudikanaDerediaDalloArrietaTxintxetruEtxabarri UrtupiñaArbuluArgomaizGazetaAñuaTrokonizIxonaEgiletaEretxun Azilu
Burgu
Dulantzi
Ozeta
8b Agurain
Erdoña
Ozeta
Etxabarri UrtupiñaAudikanaEturaGebaraMendixurMaturaMarieta-LarrintzarElgeaHermuaLarreaAxpuruNarbaxaZuhatzolaDerediaDalloArrieta Agurain
Erdoña
Ozeta
Deredia herria errepidetik neguko iluntze batean

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Kristobal eliza
  • San Bartolome baseliza

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «[Euskaltzaindiko Onomastika batzordeak, b]esteren artean, Deredia eta Gillarte herri izenak eta Aguraingo karrika izenak onartu ditu [...]»
    2013ko oroitidazkia, Euskaltzaindia, 23. orrialdea.
  2. a b c Euskaltzaindia: «Barrundiako Deredia izenari buruzko hitzaldia», Plazaberri, 2015-04-27.
  3. Bilbao, etab., Gidor. (2020). Lazarraga Eskuizkribuaren edizioa eta azterketa. II. Testua. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), 93 or. ISBN 978-84-1319-162-I..
  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]