Edukira joan

Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Covite» orritik birbideratua)
Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkartea (COVITE)
Datuak
Motairabazi asmorik gabeko elkartea
HerrialdeaEspainia
Agintea
LehendakariaConsuelo Ordóñez
Historia
Sorrera1998
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Twitter: covitePV Edit the value on Wikidata

Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkartea[1] edo COVITE[1] (jatorrizko izena, gaztelaniaz: Colectivo de Víctimas del Terrorismo en el País Vasco, hortik datorkio COVITE sigla) 1998an terrorismoaren Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat biktimek osaturiko elkartea da, ETAren kontra. 400 familia bazkide baino gehiago ditu, eta ETAren eta GALen terrorismoaren biktimez osatuta dago.[erreferentzia behar] COVITEren helburu nagusia «terrorismoaren eta erradikalizazioaren kontra borrokatzea» da.[2] Egungo presidentea Consuelo Ordóñez da.[3]

1999. urtetik, elkarte honek Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jaso du; 2003. urtetik 2013. urte arte, EAEko gobernuak 331.811 euro esleitu zizkion aurrekontu publikotik.[4] Hala ere, 2013ko uztailean, COVITEk gogor kritikatu zuen Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Bake eta Bizikidetza plana, «ETAren terrorearen historia erabat disolbatzen» zuelakoan.[4]

COVITEren Nazioarteko Saria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002an elkarteak 'COVITEren Nazioarteko Saria' sortu zuen, biktimen alde egindako lana saritzeko:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Lagundu iezaguzu» COVITE.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  2. «Nortzuk gara?» COVITE.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
  3. Alonso, J. M.. (2014/03/15). «Covite se encara con los 'huidos' y les pide colaboración con la Justicia» El Mundo.
  4. a b Telleria, Enekoitz. «Biktimen diru sakabanatua» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]