Club de Remo Mecos
Club de Remo Mecos | |
---|---|
Sorrera | 1980 |
Herria | O Grove, Pontevedra |
Lehendakaria | Juan Ramón Outeda |
Entrenatzailea | Francisco González |
Patroia(k) | Ángela Fernandez Cambados Félix Duarte Otero |
Kolorea(k) | urdina |
Trainerua | Mequiña |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Galiziako A Liga 2 Galiziako B Liga 0 Espainiako Txapelketa 2 Galiziako Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 7.a (Galiziako A Liga) |
Webgunea | www.facebook.com |
Club de Remo Mecos Galiziako Pontevedrako probintzian kokaturik dagoen O Groveko arraun taldeetako bat da, TKE Ligan aritu den bakarra. Herriko beste taldea Amegrove Club de Remo da.
Uniformea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elastiko zuria eta urdin argia. Trainerua, Mequiña, zuria da berez baina Donibaneko Arraunlariak taldeari hartutakoa ere erabili izan du eta hau arroxa da.
Klubaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980. urtean sortu zuten herriko arraun zale batzuek. 1995. urtean Kontxako Banderan parte hartzeko eskaria egin zuen. Antolatazaileek araudia eskutan ez zioten parte hartzen utzi eta jadanik Euskal Herrira etorriak zeudenez Erandioko Banderan parte hartu eta irabazi egin zuten, trainerutan Euskal Herrian estropada bat irabazi zuen lehen klub galiziarra izan zelarik. Honek jauzi kualitatibo bat eman zion klubari eta hurrengo urtetan emaitza onak lortzen hasi zen. Horrela, bi urte beranduago Espainiako txapelketan hirugarren izatera iritsi zen. 2000. urtean postua errepikatu eta 2002.an bigarren gelditu zen Astilleroren atzetik. Aipatu behar da 2000. urtean Galiziako txapelketa ere eskuratu zuela.
2003. urtea oso ona izan zen klubarentzat, izan ere sortu berria zen TKE Ligan bigarren postua eskuratu baitzuen eta Kontxako Banderan parte hartu baitzuen, oraingoan hirugarren postua lortuz. Urte honetan Hondarribia eta Astilleroko banderak irabazi zituen ligan. Ordutik aurrera liga nagusian egon da 2007.an mailaz jeitsi zen arte. Orain Galiziako Traineruen Ligan ari da nahiko emaitza txukunekin, 2009.an adibidez laugarren postuan sailkatu zen.
2012an Galiziako Ligak bi maila eratu zituen eta Mecos-ek B Ligan egin behar izan zuen arraun. 2015ean jokaturiko bandera guztiak irabazi zituenez B Ligako txapelduna izan zen eta mailaz igo zen. Hurrengo urteetan hobetu egin du eta 2017, 2018 eta 2019an hirugarrena izan da.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (1): 2003.
- Sailkatua (1): 2003.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (1): 2003
- Hirugarrena (0)
- Irabazitako estropadak (2021 barne): 2
- Parte hartzeak (5): 2003, 2004, 2005, 2006, 2007
- Galiziako A Liga (0): hirugarrena 2017, 2018 eta 2019an.
- Galiziako B Liga (2): 2012, 2015.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (1): 2002.
- Hirugarrena (3): 1997, 2000 eta 2004.
- Txapelduna (2): 2000 eta 2004.
- Bigarrena (2): 1997 eta 2005.
Gainontzeko estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Teresa Herrera Bandera (2): 2002 eta 2009.
- Conde de Fenosa Bandera (1): 2002.
- El Corte Inglés Bandera (Vigo) (0): bigarrena 2000an.
- Asturiasko Printzearen Bandera (1): 2015.
Galiziatik kanpora
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erandioko Bandera (1): 1995.
- S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (1): 2002.
- Hondarribiako Bandera (3): 2002, 2003, 2004.
- Astilleroko Bandera (1): 2003.
Trainerillak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Trainerilla Txapelketa (2): 2002 eta 2003.
- Espainiako Trainerilla Txapelketa, jubenilak (4): 2003, 2008, 2014, 2015
Batelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Batel Txapelketa (3): 2000, 2001 eta 2002.
Azken denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Liga | Kontxa | Espainia |
---|---|---|---|
2003 | TKE Liga, 2.a | 3.a | |
2004 | TKE Liga, 7.a | 3.a | |
2005 | TKE Liga, 8.a | 6.a | |
2006 | TKE Liga, 9.a | 7.a | |
2007 | TKE Liga, 11.a | ||
2008 | Galiziako Liga, 6.a | ||
2009 | Galiziako Liga, 4.a | 8.a | |
2010 | Galiziako Liga, 6.a | ||
2011 | Galiziako Liga, 7.a | ||
2012 | Galiziako B maila, 1.a | ||
2013 | Galiziako A maila, 8.a | ||
2014 | Galiziako B maila, 4.a | ||
2015 | Galiziako B maila, 1.a | ||
2016 | Galiziako A maila, 7.a | ||
2017 | Galiziako A maila, 3.a | ||
2018 | Galiziako A maila, 3.a | ||
2019 | Galiziako A maila, 3.a | 7.a | |
2020 | Galiziako A maila, 6.a | ||
2021 | Galiziako A maila, 4.a | ||
2022 | Galiziako A maila, 7.a | ||
2023 | Galiziako A maila, 8.a | ||
2024 | Galiziako A maila, 7.a |
Emakumezkoen trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Club de Remo Mecos-Coruxo | |
---|---|
Entrenatzailea | Iván Treinta González Jesús Vidal Silva |
Patroia(k) | Laura Romero Estela Fieiro |
Kolorea(k) | zuria, urdin iluna eta berdea |
Trainerua | Mequiña |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 2 Galiziako Liga 1 Espainiako Txapelketa 2 Galiziako Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2023: Liga | ez |
Mecoseko traineruak 2009an egin zuen debuta Galiziako ligan eta bigarren postua eskuratu zuen Rias Baixasen atzetik. Txapeldunak agertu ez ziren bandera bat eskuratzea ere lortu zuen, Oleirosko Marcha das mulleres. Kontxako Banderarako sailkapen estropadan ere aritu zen baina 7. postuan gelditu zen. Tania Barreiros zen patroia eta Nautico de Vigo eta Bueu taldeetako arraunlariak ere bazituen tostetan. Hurrengo hiru urteetan ez zuen trainerurik uretaratu.
2013an ez zen traineru galiziarrik aritu emakumezkoen arraun denboraldian baina trainerillen arteko liga bat osatu zuten eta jokoan izan ziren bost estropadak irabaziz Mecosek liga nagusitasun osoz eskuratu zuen. Garaipen honekin animatuta Mecosek Kontxako Banderarako trainerua bultzatu eta Bandera jokatzeko sailkatu zen eta laugarren egin zuen. Traineruan Mecos eta Tirango bosna arraunlarik, Chapela eta Cabo de Cruzeko hirunak eta Amegroveko batek galiziako selekzioa osatu zuten.
2015ean trainerua osatzea lortu du eta Galiziako Ligan hartu zuen parte Club de Remo San Martiño izenarekin eta bigarren postuan gelditu zen. Kontxako sailkapenera etortzekoa zen baina lau arraunlarik ez zuten lanean baimenik lortu eta ezin izan zuen trainerua osatu.
2017an Espainiako batel eta trainerilla txapelketatan podiuma egin zuen CR Náutico de Riveirarekin elkartu eta trainerua uretaratu zuen berriz. Maila bikaina erakutsi zuen eta Ligako estropada guztiak irabaziz txapelduna izan zen. 2018ko denboraldirako Náutico de Riveirak bere traineru propioa atera zuen eta beraz Mecos ez zen uretan izan.
2019an berriz ere atera zuen trainerua, Coruxorekin batera. Samertolameuko arraunlari batzuk ere baditu. Galiziako ligan nagusi da eta Espainiako txapelketa irabazi du, baina ez du Kontxako Banderara sailkatzerik lortu.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (1): 2017.
- Laugarrena (1): 2013.
- Txapelduna (0)
- Galiziako Liga (2): 2017, 2019.
- Galiziako trainerilla liga (1): 2013.
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Txapelketa:
- Txapelduna (1): 2019.
- Galiziako Txapelketa:
- Txapelduna (2): 2017, 2019.
- Hirugarrena (1): 2015.
Azken denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Liga | Kontxa | Galiziako txap. | Espainiako txap. | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
2009 | Galiziako Liga, 2.a | Mecos | |||
2010-12 | - | ||||
2013 | - | 4.a | Mecos | ||
2014 | - | ||||
2015 | Galiziako Liga, 2.a | 3.a | Mecos | ||
2016 | - | ||||
2017 | Galiziako Liga, 1.a | 3.a | 1.a | Mecos-Riveira | |
2018 | - | ||||
2019 | Galiziako Liga, 1.a | 1.a | Txapelduna | Mecos-Coruxo | |
2020 | - |
Banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Teresa Herrera Bandera (1): 2017.
- Marcha das mulleres (1): 2009.
- Oleirosko Bandera (2): 2017, 2019.
- O Groveko Bandera (1): 2017.
- Vilaxoango Bandera (1): 2017.
- Redondelako Bandera (2): 2017, 2019.
- Ferrolgo Bandera (1): 2017.
- Mera-Virxe do Carme (1): 2019.
- Boiroko Bandera (1): 2019.
- Vigoko Bandera (1): 2019.
- Fandicosta Bandera - Moaña (1): 2019.
- Reganosa Bandera (1): 2019.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Web orri ofiziala
- (Galizieraz) Liga Galega de Traiñeiras-en webguneko informazioa
- (Galizieraz) Liga Galega Feminina-ko informazioa