Edukira joan

Civican

Koordenatuak: 42°48′48″N 1°39′19″W / 42.81333°N 1.65534°W / 42.81333; -1.65534
Wikipedia, Entziklopedia askea
Civican
Civican kulturgunearen sarrera,
2018ko apirilaren 21a. Atzealdean, eskuinera, Errozko dorrea.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°48′48″N 1°39′19″W / 42.81333°N 1.65534°W / 42.81333; -1.65534
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2003
Arkitektura

Civican Nafarroako Iruñea hiriburuko Donibane auzoan dagoen kulturgune bat da. Civivox kultur-etxe eta liburutegi publikoen sarearen barnean dago.

Errozko dorrea eta Barañain etorbidearen hasieraren alboan dago, Donibane auzoaren hego-mendebaldeko sarreran eta Iturrama auzoaren alboan, Pio XII.a etorbidea eta Gazteluko Ingurunea kalearen arteko elkargunean, eta Iruñeko zitadela eta Eraikin Singularretik hurbil.

2003an CANen ekimenez eraiki zen.

Bertan hainbat zerbitzu eta aretoez gain, haurrentzako nahiz helduentzako liburutegi bana daude.

Liburutegiko ordutegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Helduen liburutegia:
    • Astelehenatik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.
  • Haurren liburutegia:
    • Astelehenatik ostiralera, 7:00etatik 20:00etara.
    • Eskola oporraldian: Astelehenatik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • Uda. Uztaila: Itxia. Abuztua: Goiz eta arratsaldez irekia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea