Edukira joan

Can Vies

Wikipedia, Entziklopedia askea
Can Vies eraitsi aurretik.

Can Vies Bartzelonako Sants auzoko Gune Sozial Autogestionatua da, 1987 urtetik eraikin okupatu batean eratua.

Eraikinaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1879an eraiki zen, Bartzelonako metroko bigarren lineako lanen hasieran, eta egun Bartzelonako metroaren lehen lineako Mercat Nou geltokiaren gainean dago. Hasiera batean, metropoli-eremuko materiala biltzeko gunea zen baina ondoren, metroko langileen eraikina bihurtu zen, eta Circulo Social Metropolitano izena eman zitzaion. Espainiako Gerra Zibilaren garaian, CNTk kolektibizatu egin zuen eraikina.

Frankismoan eraikina metroko Sindikatu Bertikalek hartu zuten eta Montserrateko Ama Birjinaren kapera ere erantsi zitzaion. Sindikatuak legeztatu ostean, eraikinak langileena izaten jarraitu zuen, eta CGTk bertan izan zuen egoitza eta biltegia. 1990eko hamarkadan, jatorri arraroko suzko erasoak jasan zituen eraikinak, langileek Transports Metropolitans de Barcelona (TMB) enpresarekin gatazkan zeudenean. Erasoek eraikinaren zati bat kaltetu zuten eta langileek eraikina utzi egin zuten.

Gune Sozial Autogestionatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Can Vies eraikinaren aurrealdea

Eraikina 1997ko maiatzaren 19an okupatu zuten Bartzelonako Sants auzoko gazteek jarduera politiko eta kulturalak egiteko. Momentu horretan, Transports Metropolitans de Barcelonak (TMB) prozesu judizial bat abiarazi zuen okupazioaren aurka baina 1998an artxibatu zen. AVE Bartzelonara iristeak Bartzelonako udaletxean zalantza sortu zuen eraikin horren eta ondoko eraikinen etorkizunaren inguruan. Orduko hirigintza-planak eraikinerako aurreikusten zuen proiektua Sants auzoko herritarrek eta Can Vieseko kideek ukatu zuten, etxe pribatuak eraikitzeko zela eta eraikina auzotarrena zela argudiatuz. TMBko metroko eta autobuseko CGTko kideek, Front d'Alliberament Gai de Catalunyak (FAGC), Coordinadora d'Associacions per la Llenguak (CAL), Colectivo de Jóvenes Comunistas erakundeek, Santseko Gune Sozialak eta La Bordetako auzo elkarteak (Sants) Can Vies (CSA) babestu zuten [1].

Gune Sozial Autogestionatuaren zati bat etxebizitza moduan erabiltzen zen eta beste zati bat gune sozial moduan. Besteak beste, Can Viesen batzarrak antolatu, La Burxa komunikazio egunkari herrikoia maketatu, festak, bideo-proiekzioak, antzerki-lantegik, eztabaidak, musika eta antzerki ekitaldiak, liburuen aurkezpenak, bideo eta dokumental historiko eta sozialen proiekzioak, bazkari herrikoi beganoak egiten dira.

Besteak beste, erakunde hauek lan egin dute: "La Burxa", "Construint" (Eraikitzen), "Santseko Gazteen Asanblea", "Negres Tempestes", "BarriSants.org", "Agon", "Colectivo de Cine", "Colectivo de Teatro", "Víctimes del Civisme" (Gizatasunaren Biktimak), Santseko "Colla Bastonera", eta "Acció Llibertaria de Sants".

Can Viesen organo gorena batzarra da. Horizontala da eta akordioz funtzionatzen du, ordezkaririk gabe da eta ardura kolektiboaz. Sants auzoko batzarrean ere parte hartzen du.

Eraikinaren hustea eta eraispen partziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko maiatzaren 26an, gune sozialaren hustea hasi zen. Horren aurka, milatik gora lagun bildu ziren. Hustearen aurka zeuden herritarren eta Bartzelonako polizien arteko istiluekin bukatu zen. Maiatzaren 27an, berriro beste mila pertsona batu ziren hustearen aurka eta barrikadak jartzeaz gain, Can Vies eraisten ari zen hondeatzaileari su eman zioten [2]. Sare sozialen bitartez, egoitza sozialaren eraisketa eta hustearen aurka manifestazioa deitu zuten. Protesten hirugarren egunean ere, istiluak egon ziren. Gutxira 30 pertsona atxilotuak izan ziren. CIU alderdiaren egoitzei eta bankuei erasotuak izan ziren. TV3 telebista-kate bateko unitate mugikor bati ere su eman zitzaion[3].

2014ko maiatzaren 31ko goizean eta Bartzelonako udaletxeak eraispena bertan behera utziko zuela adieraztean protesten ondoren, 300 pertsona baino gehiago C.S.A. Can Vies eraikin erdi-suntsituan bildu ziren eta berreraikitzen hasi ziren, langile, suhiltzaile eta arkitektoen laguntzarekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]