Edukira joan

Areopagoa

Koordenatuak: 37°58′20″N 23°43′25″E / 37.972222222222°N 23.723611111111°E / 37.972222222222; 23.723611111111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Areopagoa
Datu orokorrak
Motamuino eta rock formation (en) Itzuli
EponimoaAres
Geografia
Map
Koordenatuak37°58′20″N 23°43′25″E / 37.972222222222°N 23.723611111111°E / 37.972222222222; 23.723611111111
Estatu burujabe Grezia
Erakunde autonomoDecentralized Administration of Attica
EskualdeaAtika
Unitate periferikoaAtenas Zentrala
UdalerriaAtenas udalerria

Areopagoa[1] (antzinako grezieraz: Ἄρειος πάγος, Áreios págos; euskaraz "Aresen muinoa") Atenasko Akropoliaren mendebaldean zegoen mendi bat zen, bertan biltzen zen Kontseiluaren egoitza. Hasiera K.a. 480 Amaiera K.a. 425.

Elezaharraren arabera, horrela deitzen da jainkoek Ares epaitu zutelako eta hau, hilda izatetik libratu zelako, Halirrhotiosen parte-hartzeagatik. Poseidonen semea, nork, Aresen alaba Alzipe bortxatu zuen. Beste alde batetik, eta hau ere elezaharraren arabera, bertan epaitua izan zen Orestes bere ama Klitemnestra hiltzeagatik.

Bere jatorrian, Areopagoko kontseilua erregearen mende zegoen eta bakarrik Eupatridak zirenak osatzen zuten. Hauen eragina gorantz zihoan erregearen boterea beherantz zihoan heinean, K.a. VII. menderarte, noiz, azken hauek, gobernatzera heldu ziren.

Solonen aldaketen ondoren, kontseiluko partaideak arkonte (magistratu)en artean aukeratuak ziren. Hauen karguak mugiezinak ziren eta aberatsen ordezkari ziren, aristokraten oposizioz, organismo hain esklusiboa ez zen arren. Epaimahai honek magistratuak kontrolatu, legeak interpretatu eta hiltzaileak epaitzen zituen. Euren botere politikoak gutxituak eta, neurri batean, mugatuak izan ziren Klistenesen aldetik, baina boterea mantendu zuten Mediar gerretara arte. Instituzio demokratikoen garapen azkarrarekin bere botereak tokiz kanpokoak gertatzen ziren. Arkonteek euren ospea eta botere politikoa K.a. 487. urtean galdu zuten. Jada, ez ziren gizarteko gizonik garrantzitsuenen artean aukeratuak. Bere aukeraketa, zozketa bidez egiten zen.

Efialtesek, K.a. 462. urtean, konstituzioaren zaintza kendu zien, eta, beraz, hauen eskumenak asko gutxitu ziren. Hala ere, euren epaimahai funtzioa mantendu zuten, hilketak epaitzerako orduan, baina euren garrantzi politiko guztia galdu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]