Araia
Araia | |
---|---|
Euskal Herria | |
Araiako herriko plaza nagusia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Asparrena |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°53′23″N 2°18′57″W / 42.8897°N 2.3158°W |
Garaiera | 604 m |
Araia Arabako ipar-ekialdeko herri bat da, Asparrena udalerrikoa. Asparreneko hirigune nagusia da, eta populazioaren hiru laurdenak biltzen ditu. Izan ere, 1.218 biztanle zituen 2006an. Araia aberatsa da uretan, batez ere Zirauntza ibaiaren sorburuak dakarren ur emari handiarengatik; horri esker, Miko izozki fabrikarena da herriko ekonomia jarduera nagusia (izozkigintzarako ur ugari behar baita).
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araia izena ingurukoa zen Arai (forma genitiboa) pertsona izenetik bide dator.[1] Izan ere, izen horren lekukotasunak aurkitu dira Arabako Ilarduia eta Kontrasta herrietan.[1] Kontrastan, zehazki, erromatarren garaiko gizonezko baten hilarrian: Araica Arai f(ilia) («Araika, Arairen alaba»).[2]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ordokiaren eta mendiaren artean dago, Arabako lautadaren ipar-ekialdeko ertzean, Aratz eta Umandia mendien hegoaldeko magalean. Zirauntza ibaiak zeharkatzen du herria.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araiako biztanleria |
---|
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zirauntza ibaiaren sorburua: herrian, el nacedero («sorburua») esaten diote.
- Andra Maria baseliza: XVIII. mendekoa da, barroko estilokoa.
- Lezea: haitzulo ikusgarria, herriko gaztelanian La Lece izena duena. Izan ere, Araiako gaztelanian euskararen arrasto ugari gorde dira.
- Marutegiko gaztelua: haitz baten gainean dago, eta aztarnak baino ez dira geratzen.
- San Joan baseliza: XII. mendean hasia, erromaniko estilokoa dugu.
- San Pedro eliza: XV. eta XVI. mendeen artean egina, herriko erdigunean dugu.
- Udaletxea: Asparreneko udaletxea Araian dugu, 1771n egindako eraikina da, Herriko Enparantzan kokatua.
- Iturbero frontoia: 1876koa (Arabako zaharrenetakoa).
- Ajuria Urigoitia edo San Pedro Araiakoa antzinako siderurgia-fabrika (1848-1985), eta haren zentral hidroelektrikoa, 2002an berritua.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Araiako San Pedro eliza, pilotalekutik ikusia.
-
Asparrenako udaletxea Araian.
-
Ajuria jauregia.
-
Naturaren Interpretazio Zentroa. Ajuria Urigoitia siderurgia-fabrikaren zentral hidroelektrikoa.
-
Andra Mari baseliza.
-
Zirauntzako ur-jauzia, ibai horren sorburutik hurbil.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Umorezko Antzerki Jaialdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abuztuan, 1993az geroztik, Araiako Umorezko Antzerki Jaialdi arrakastatsua antolatzen dute herrian.
Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alipendi Kirol Kluba da Araiako kirol klub bakarra, 1926an futbol klub gisa sortua. Gaur egun, futbol taldeak ez ezik, saskibaloi eta eskubaloi taldeak ere baditu.[3]
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Herriko zaindariaren jaiak Sanpedroak dira (ekainaren 29a).
- Abuztuaren 15ean Araiako Andra Mari auzoko jaietan Artzai Eguna ospatzen da.
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joselu Anayak musika talde ezaguna Araian sorturikoa da.
Araiar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- German Maria Landazabal Garagalza (1884-1953), musika konpositorea.
- Andoni Urrestarazu Umandi (Araia, 1902 - Gasteiz, 1993), euskal idazlea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Salaberri Zaratiegi, Patxi; Salaberri Izko, Iker. (2016). «An introduction to Basque aspiration: the contribution of onomastics» Fontes linguae vasconum: Studia et documenta 48 (122): 365–392. ISSN 0046-435X. (Noiz kontsultatua: 2020-09-28).
- ↑ «Arai pertsona-izena» Euskal Onomastikaren Datutegia (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2020-09-28).
- ↑ «Unidos por el deporte».
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Araia, Asparreneko Udalaren webgunean.
- (Gaztelaniaz) Araiako Umore Azokaren webgunea.
- Amamioko San Joan ermita - Bisita birtuala
Asparreneko herriak | ||
---|---|---|
Albeiz • Ametzaga • Andoin • Araia • Arriola • Egino • Gordoa • Ibarguren • Ilarduia • Urabain |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |