Abazeno
Abazeno | |
---|---|
Fitxategi:File:Abacaenum hemilitron 670203.jpg Abazenoko hemilitron | |
Datuak | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Messina |
Italiako udalerri | Tripi |
Eskualdea | Sizilia |
Koordenatuak | 38°03′23″N 15°06′07″E / 38.056258°N 15.102037°E |
Historia | |
Eraikitzailea(k) | Sikuloak |
Garaia | K.a. 395ean |
Kultura | Greziar arkaikoa |
Abazeno (antzinako grezieraz: Ἀβάκαινον —Diodoro Sikulo eta Esteban Bizantziokoa—; Ἀβάκαινα —Klaudio Ptolomeo—) Siziliako hiri bat zen, iparraldeko kostatik 6,5 kilometrora kokatua, Tindaris eta Milas artean, azken hiri horretatik 13 kilometrora.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abazeno sikuloen hiria zen eta, dirudienez, ez zuen greziar kolonorik izan, nahiz eta greziar kulturan murgilduta egon. Hasieran, Tindaris sartuta zegoen haren lurralde barruan, baina Dionisio Zaharrak bereizi zuen azken hiria fundatzean, K.a. 395ean[1]. Dionisiok Magon kartagotarrak irabazi zituen Abazenoko guduan K.a. 393an[2].
Dionisio I.a, Agatokles eta Hieron I.aren gerretan aipatzen denaren arabera,[3] argi dago hiria garrantzia handikoa izan zela, baina Hieronen ostean, historiatik desagertzen da eta Zizeronaren In Verrem lanean ezta aipatzen ere. Hala ere, Klaudio Ptolomeok[4] hiria izendatzen du existituko balitz bezala. Haren gainbehera etorri zen Tindarisen goraldiaren erruz.
Ez dago dudarik Tommaso Fazelloren garaian agertutako hondakinak, Tripi herria dagoen muino baten oinean, Abazenokoak direla. Horko harri landuek, eroritako kolomek eta harresien aztarnek adierazten dute hiri handi bat zegoela, zimentarrietaraino suntsiturik.[5]
Txanpongintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zilarrezko eta kobrezko txanponak aurkitu dira Abazenon. Txerriek eta ezkurrek, itxura ohizkoenek, zerikusi dute haritzondo handiekin, gaur egun ondoko mendiak estaltzen dituztenak, urdaldeei bazka ematen zietenak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ DIODORO SIKULO: Biblioteka historikoa, XIV. 78 § 5
- ↑ DIODORO SIKULO: Biblioteka historikoa, XIV. 90. §§ 3-4
- ↑ DIODORO SIKULO: Biblioteka historikoa, XIV. 90 § 3, XIX. 65 § 6, XIX. 110 § 4, XXII. 13 § 2
- ↑ KLAUDIO PTOLOMEO: III. 4. § 12
- ↑ FAZELLO, Tommaso: De Rebus Siculis,IX. 7; CLÜVER, Philipp: Sicil. Ant. 386 or.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honek jabari publikoko informazioa du: (Ingelesez) Smith, William (1890): «Abacaenum», Dictionary of Greek and Roman Biography and Mithology (1870). London: John Murray.
- CLÜVER, Philipp:, "Siciliae Antiquae libri duo", 1619.
- Euskaltzaindia: 129. araua: Aita santuen izenak.