Zitomegalobirusak Herpesbirus mota bat dira, gizakia infektatzen oso ohikoak direnak (AEBetan, esaterako, biztanleriaren erdia baino gehiago infektatua izan da inoiz birus hauengatik). Zitomegalobirusek, baina, birulentzia gutxi dute, eta infekzio gehienak asintomatikoak dira; pertsona immunogutxituengan (immunitate-sistema ahulduta dutenengan, alegia), ordea, oportunista gisa jarduten dute, osasun arazo larriak sortuz.

Zitomegalobirus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaHeunggongvirae
FilumaPeploviricota (en) Itzuli
KlaseaHerviviricetes (en) Itzuli
OrdenaHerpesvirales
FamiliaHerpesviridae
SubfamiliaBetaherpesvirinae
Generoa Cytomegalovirus
[[|]]

Harizpi bikoitzeko DNA da birus hauen material genetikoa. Bestalde, herpesbirus guztien antzera, infekzioa burutu ondoren sor egoeran gera daitezke organismoan luzaro.

Epidemiologiari dagokionez ohiko transmisio-bideak aho eta sexu bidez dira, eta -hein txikiago batean ere- odol transfusioak edo organoen transplanteen bidez. Izan ere, birusa likido eta jariaketa organikoetan dago: gernua, listua, semena, odola, malkoak, esnea....Fomiteek ere parte hartzen dute birusaren hedadura eta kutsaduran.

Aipatu den bezala, pertsona osasuntsuengan zitomegalobirusen infekzioek ez dute aparteko arazorik sortzen; zenbait kasutan mononukleosi infekzioso arin baten sintomak eragiten dituzte, edo hepatitis batenak. Larriagoak dira ondorioak HIESa dutenengan edo transplantatuen kasuetan, haien immunitate-sistema ahulak ezin baitio aurre egin birusaren birulentzia txikiari.