Zirto
Zirtoa, ateraldia edo ditxoa, esaldi edo erantzun barregarria da, edozein elkarrizketatan bat-batean erabiltzen dena. Halako esaldiak erabiltzen dituenari ditxolaria edo zirtolaria esaten zaio. Praktika aski zabaldua izanagatik Euskal Herrian, erantzun ezohikoenak eta barregarrienak ematen zituzten herritarrek baino ez zuten hartzen ditxolari izena. Erantzunak labur-laburrak izaten dira eta erriman oinarritzen dira nagusiki baina badira errimarik gabeko zirtoak ere. Txistearen antzera, zirtoan ere bukaeran dator kolpea eta harridura sortu behar du, ateraldia entzuten duenari harridura edo irria sortu behar dio. [1]
Komunikazioa eta ahozkotasuna oparoago ziren garaian, hizketaldiak biziak eta luzeak ziren garaian, ohikoa zen zirtoak sortzea. Baina baziren horretan nabarmentzen ziren batzuk, horiei esaten zitzaien ditxolari. Eta nola bazekiten abilak zirela horretan, jendeak tentatu egiten zituen, zirikatu. Horiek ezagunak izaten ziren, hizketarako dohaina ez ezik, azkar erantzuteko eta errimatzeko gaitasuna ere bazutelako. Herrian eta inguruan oso ezagunak ziren. Edonori ez zitzaion ditxolari esaten, bakan batzuk ziren horretarako erraztasuna eta zaletasuna zutenak.[2]
Egunerokoa
aldatuEgunero edo edozein egunetan gertatzen dira ahozko literaturaren perfomanceak, ez baitute zertan jendetzarik bildu ezta testu luzerik izan ere. Alde horretatik, zirtoek ez dute aparteko baliorik unean-unean, baina ahozko literaturaren dinamikaren baitako genero gisaz ulertuz gero, adierazpide txiki hauek hizkuntza baten balioa eta kalitatea islatzen dute.
Beraz, zirtoak eguneroko generoen zerrendan sartzen dira, baina gutxien ezagutzen direnak eta gutxien aztertu direnak izan dira.[3]
Adibideak
aldatu«Erosi diat astoa», «hik beharko duk hik, lastoa»; «Nehork ez du hil nahi», «baina zahartu bai!»; «Mihiak ez du hezurrik hausten», «baina bai hautsarazten»; «Horixe da txakurtxo polita... zer izen du?», «Pitxita», «eta putzik egiten al du ipurdia itxita?». [3]
"Aiztondoren zirtotsa" egitasmoa
aldatuHarituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kideek Aiztondo bailarako zirtoak aztertu eta hezkuntzan irakastea helburu duen proposamena da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Paya, Xabier. (2013). Ahozko Euskal Literaturaren Antologia. Etxepare ISBN 9788469566923..
- ↑ Amuriza, Xabier. (1981). Hitzaren kirol nazionala. Elexpuru Hnos., S.A. ISBN 84-85455-07-X..
- ↑ a b Paya, Xabier. (2013). Ahozko Euskal Literaturaren Antologia. Etxepare ISBN 9788469566923..
Bibliografia
aldatu- Paya, Xabier (2013). Ahozko Euskal Literaturaren Antologia. Donostia: Etxepare Euskal Institutua
- Amuriza, Xabier (1981). Hitzaren kirol nazionala. Zamudio: Elexpuru