Zentsura
Zentsura informazio publikoaren kontrola eta ezabaketa da, agintetik emandako arrazoi politiko, ideologiko, erlijioso edo moralengatik burutzen dena. Zentsura hizketa, komunikazio publikoa edo bestelako informazioa ezabatzea da. Material hori zalantzagarritzat, kaltegarritzat, sentikortzat edo "desegokitzat" jotzen delako egin daiteke hori.[1]
Gobernuek, erakunde pribatuek edo presio taldeek burutu egin dezakete zentsura. Zentsurari buruzko arau eta erregulazio espezifikoak aldatu egiten dira legezko jurisdikzioen eta/edo erakunde pribatuen artean.[2] Batzuetan, norbanako batek, egile edo sortzaile gisa, bestetik, bere lanak edo diskurtsoak zentsuratzen ditu. Autozentsura esaten zaio horri.
Zentsura hainbat hedabidetan eta euskarrietan eman daiteke: diskurtsoetan, liburuetan, musikan, filmetan eta beste arte batzuetan, prentsan, irratian, telebistan, interneten. Horretarako justifikazio ugari erabiltzen dira, esaterako segurtasun nazionala, lizunkeriaren kontrola, pornografia, gorroto-diskurtsoak mugatzea, haurrak edo beste talde ahul batzuk babestea, iritzi politikoak edo erlijiosoak sustatzeko edo murrizteko, edo kalumnia eta difamazioa prebenitzeko. Zentzu zabalean, zentsore batek zehaztutakoaren arabera komunikazio-materiala kentzea iraingarritzat, kaltegarritzat, eragozpentzat edo gobernuarentzat edo komunikabideentzat beharrezkoa ez den materialtzat har daiteke.
Etimologia
aldatu«Zentsura» hitza latinetik dator, «censore»tik, alegia. Antzinako Erroman zentsoreen lana zegoen. Bi erromatar zinen eta haien betebeharra publikoaren portaera eta morala ikuskatzea zen, beraz, jarduteko era gaitzesten zuten.[3]
Historia
aldatuZentsuraren historiak bidea luzea egin du. Adibidez, K.a. 399. urtean, greziar filosofoak, Sokratesek, gazte atenastarren ustelkeriarekin zerikusia zuten karguez akusaturik, atenastar estatuak bere irakaspen filosofikoak gaitzesteko egindako saiakerei aurre egin zien. Platonek honela erregistratu zituen Sokratesen aurkako prozesuaren xehetasunak. K.a. 399an, Sokrates epaitua izan zen, eta gero erruduntzat jo zuten Atenasko gazteen buruak usteltzeagatik. Heriotza zigorra ezarri zioten pozoi bat edanez, zikuta.
Esaten denez, Sokratesen ikasleak, Platonek, zentsuraren alde egin zuen Errepublikari buruzko saiakeran, non demokraziaren existentziaren aurka agertu baitzen. Platonekin kontrastean, Euripides antzerkigile grekoak (K.a.480–406) gizaki libreen benetako askatasuna defendatu zuen, askatasunez hitz egiteko eskubidea barne. 1766an, Suedia zentsura legez indargabetu zuen lehen herrialdea izan zen.[4]
Normalean, diktadurekin batera zentsuraren tresnak indartu egin dira. Esaterako Alemanian nazien garaian,[5] edo Espainian frankismo garaian. Azken honek eragin handia izan zuen euskararen bizi iraupenerako.[6]
Zentsura artean
aldatu-
Venusen jaiotzaren pintura, William-Adolphe Bouguereauk egina, pertsonen genitalak zentsuratzen dituena.
-
Victoria and Albert Museum-eko Daviden igeltsuzko moldeak igeltsuzko hosto desmuntagarria du. Kondairak dioenez hostoa estatuaren biluztasuna lehen aldiz ikustean Viktoria erreginaren ikarari erantzunez sortu zen.
-
Masaccioren Adan eta Eva Edenetik kanporatuak margolana. Eskuinean margolana zentsurak ezarritako hostoak kendu ondoren.
Autozentsura
aldatuAutozentsura pertsona edo hedabide batek plazaratzeko asmoa dituen argitalpen eta beste adierazpenetan pertsonak edo hedabideak berak zentsuratu edo mezuak bigundu, modulatu edo, muturrean, ezabatzea da, politikoki zuzenak ez delako, interes-taldeen presioengatik edo Estatuaren edo beste erakundeen mehatxu inplizituengatik.
Aurretiazko zentsura
aldatuAldez aurreko zentsura material edo adierazpen jakin bat publiko egin aurretik debekatuz egindakoa da. Zentsura mota horrek materiala, beste kasu batzuetan ez bezala, banatzea edo entzutea aurreikusten du zigortzeko; libeloa eta kalumnia, ordea, argitaratu ondoren bakarrik zigortzen dira. Nolabait kaltea egin aurretik zigortzen da. Zenbait herrialdetan, hala nola Estatu Batuetan, Espainian edo Argentinan, aldez aurreko zentsura debekatuta dago maila konstituzionalean. Badira ere nazioarteko tratatuek debekatzen dutena, esaterako, Giza Eskubideei buruzko Amerikako Konbentzioa.[7]
Zentsura zuritzeko argudioak
aldatu- Argudio moralak: Lizunak diren edo moralki zalantzagarria den materialak kentzea da. Pornografia, adibidez, sarritan zentsuratu da.
- Argudio politikoak: Gobernuek herritarrei informazioa ezkutatzen dietenean gertatzen da. Populazioa kontrolatzeko, adierazpen askea eragozteko eta balizko matxinada eragozteko egin ohi da hori. Zentsuraren beste bertsio bat desinformazioaren fenomenoa da, "pista faltsuak" erabiltzen dituena jendea gai batzuetatik aldentzeko.
- Argudio militarrak: Etsaiaren aurrean inteligentzia militarra eta isilpeko taktikak mantentzeko prozesua da. Espioitza indargabetzeko erabiltzen da hori, informazio militarra biltzeko prozesua, alegia. Gerra edo gatazka garaietan bereziki aktiboa da.
- Argudio erlijiosoak: Erlijio jakin batek iraingarritzat jotzen duen edozein material erretiratu egiten da. Horrek, sarritan, erlijio nagusi bat eskatzen du, gutxien direnen mugak behartuz. Bestalde, erlijio batek pertsona batzuen lanak arbuia ditzake, edukia beren fedearentzat egokia ez dela uste dutenean.
- Argudio korporatiboak: Komunikabide korporatiboen editoreek esku hartzen dute beren negozioak edo merkataritza-bazkideak ikuspegi kritiko batetik deskribatzen dituzten informazioen argitalpena eteteko.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.merriam-webster.com/dictionary/censorship
- ↑ https://www.aclu.org/documents/what-censorship
- ↑ https://etimologias.dechile.net/?censura
- ↑ https://rsf.org/es/pais/suecia
- ↑ https://encyclopedia.ushmm.org/en
- ↑ https://www.susa-literatura.eus/liburuak/best08109
- ↑ https://www.oas.org/es/cidh/expresion/showarticle.asp?artID=25&lID=2 13. artikulua.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- https://www.euskaltzaindia.eus/dok/euskera/82444.pdf Miren Ibarluzea: "Zentsura, itzulpena eta ideologia: zenbait
ikerlerro euskal ikasketen eremuan".
- "Ernesto Barrutiak zentsura pasatzeko prozedura eta hura saihesteko modua azaltzen du."
- (Frantsesez):Zentsuraren historia Frantzian.