Zekale-ogi
Zekale-ogia[1] zekale-irinarekin egindako ogi mota bat da. Zekale-ogiak gari-ogi klasikoa baino mami ilunagoa erakusten du, horregatik batzuetan ogi beltz[1] deitzen zaio. Gaur egun, ogi hori beste irin batzuen nahasketekin merkaturatzen dute, mami-ezaugarriak hobetzeko.
Zekale-ogi | |
---|---|
ogi | |
Osagaiak | zekale-irina |
Zuntz dietetiko handia duen ogia da, eta gaur egun oso ezaguna da. Antzina jende xumearen ogitzat hartzen zuten.[2] Zapore handia du, eta denbora luzez jateko ona da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Euskalterm: [Jatetxe, Taberna eta Kafetegien Hiztegia] [2009] eta [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
- ↑ Goody, Jack. (1982). Cooking, cuisine, and class: A study in comparative sociology. Cambridge & New York.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |