Zarautz

Gipuzkoako udalerria
Zarauz» orritik birbideratua)

Zarautz Gipuzkoako kostaldearen erdialdeko udalerri bat da, Urola Kosta eskualdeko udalerririk handiena.[3] Turismoa eta merkataritza ditu ekonomia jarduera nagusiak. Uda garaian Zarauzko hondartza egunero beteta egoten da, 2.8 kilometro luze denez, Euskal Autonomia Erkidegoko luzeena da eta Euskal Herriko kostako bigarren luzeena, Hendaiako Ondarraitz hondartzaren ondoren.

Zarautz
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Zarautz udalerria eta Zarauzko hondartza
Santa Barbara baselizatik ikusita.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaUrola Kosta
Izen ofizialaZarautz
AlkateaXabier Txurruka Fernandez
Posta kodea20800
INE kodea20079
Herritarrazarauztar
Ezizenahaizeak
Kokapena
Koordenatuak43°17′11″N 2°10′29″W / 43.2863°N 2.1748°W / 43.2863; -2.1748
Map
Azalera14,8 km²
Garaiera4 m
Distantzia18 km Donostiara
Demografia
Biztanleria23.152 (2023)
51 (2022)
alt_left 11.966 (Q,7) (I,1) 11.357 alt_right
Dentsitatea15,64 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 4,98
Zahartze tasa[1]% 16,46
Ugalkortasun tasa[1]‰ 44,15
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,62 (2011)
Genero desoreka[1]% 4,6 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,61 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 67,85 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 57.3 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1237
Webguneahttp://www.zarautz.eus
Hiri senidetuakCardano al Campo, Pontarlier eta El Hagounia (en) Itzuli

Burdin Aroan hasita Antzinako Erroman jada bazegoen bertan herrixka bat, ikerlariek maiz Menoscarekin identifikatu dutena. Andre Mariaren Zeruratzearen parrokian aurkitutako arrastoek ia etengabeko okupazioa iradokitzen dute, Erdi Aroaren hasierako mendeetan izan ezik. Aurkitutako nekropolia Euskal Herriko zabalenetako bat da. Aro Modernoan ondoko Getariarekin batera Gipuzkoako itsas jardueran paper garrantzitsua izan zuen, eta XIX. mendearen amaieratik turismo gune garrantzitsua izan zen Espainiako aristokraziarentzat.

Probintziako bosgarren udalerririk populatuena da, Donostia, Irun, Errenteria eta Eibarren ostean: 23.040 biztanle zituen 2016. urtean; hala ere, udan populazioa hirukoiztu egiten zaio eta 60.000 biztanle ere izaten ditu. Donostia hiriburutik 15 kilometro mendebaldera dago.

Euskarazko forma Zarautz da,[4] herriaren izen ofizial bakarra. Haren deklinabideari dagokionez, -tz bukaerako toponimoen gisan egiten da: Zarauzko (NONGO kasua), Zarauztik (NONDIK). Forma horietan, erroa Zarauz- da. Gaztelaniazko izena horixe bera izaki, XX. mendeko azken laurdenean, purista batzuek Zarautz-ko udaltzaingoa eta antzeko forma okerrak erabili nahi izan zituzten.

Izenaren azalpen tradizionalak dio Zarautz familia ganboatarrari zor diola,[5] hasiera batean Santa Maria elizaren kanpandorrearen jabea eta, beranduago, Torre Luzearen jabe izan zen familia.[6] Hala ere, kontrakoa ere izan liteke, familia izatea Zarautzen gainean boterea zuena eta izena hortik hartzea.

Geografia

aldatu

Ingurune naturala

aldatu

Udalerriaren hegoaldean Pagoetako natura parkea dago, bertako mendigunearen tontorrik altuenek 700 metrotik gora dituzte.

Bestela, ekialdean eta Talaimendiren oinean Iñurritza biotopo babestua dugu, izen bereko ibaia eta Zarauzko hondartzaren artean. Zarauzko golf zelaia horren barnean dago. Duna, padura eta itsaslabarrez osatutako multzoa da, ondorioz bertan baldintza berezietan hazten diren flora eta fauna daude.

Hego Euskal Herrian Bizkaiko Muskizeko La Arena, Getxoko Barinatxe eta Gorlizko hondartzekin batera dunak hobekien mantendu izan dituen eremua da.

Geologia

aldatu
 
Zarauzko mapa geologikoa.

Zarauzkoa da Gipuzkoako kostalde osoan dagoen depresiorik handiena eta zabalena. Depresio hau Eusko-kantauriar arroaren iparraldean dagoen mendilerroaren baitan dago[7], Bidasoa ibaiaren itsasoratzetik Zarautz eta Getaria artean dagoen Garate mendilerroraino hedatzen da. Mendi baxuak dira, altuenak 547 metro ditu, baina 50 kilometroz Euskal Herriko kostaren bidea markatzen dute, soilik ibaien ibilguek higatuta. Hala ere, Zarautzen diapiro batek jarraitasun hau hausten du, badia zabala eratuz. Diapiro horrek eragina izan zuen Paleozenoan, baina Orio alderantz dauden sedimentuei ez zien bereziki eragin, hori antzinako itsaspeko kainoi baten parte baitziren[8]. Zarauzko hegoaldean klippe bat dago, Behe Kretazeoko urgoniar kareharriekin, eta bertan agertzen dira ere diapiroari lotutako ofitak[8]. Kostako eremuan dauden hareharri eta lutitak Eozenokoak dira.

Depresio honek 23 hektarea okupatzen ditu, eta gaur egun Holozenoko sedimentuz betea dagoen lautada da, baina lehenago kosta barrualderago zegoen, eta hareazko barra bat eratu zen kostaldean, hezegune zabal bat eratuz azken glaziazioaren ondoren etorri zen itsasoaren transgresioan[9]. Gaur egun Iñurritza biotopo babestuan dauden dunak dira lekuko. Kostako lerroa barnealderago zegoenaren arrastoak dira han-hemenka aurkitzen diren harrizko bola zirkularrak, gaur egun parke ugari dekoratzeko erabili direnak[10].

 
Zarauzko harribolak nola sortu ziren azaltzen duen kaleko panela.

Udalerri mugakideak

aldatu

Zarautzek honako udalerri hauek mugakide ditu: mendebaldean Getaria eta Aizarnazabal, hegoalde eta ekialdean Aia eta iparraldean Bizkaiko golkoa. Bestalde, ekialderago eta Zarautzekin mugarik egin ez arren, Orio herria dago.

Auzoak

aldatu

Zarautz 26 auzotan banatuta dago:

Herrigunean

aldatu

Herrigunetik kanpo

aldatu
Zarautz
Klima-diagrama
UOMAMEUAIUAA
 
 
127
 
 
11
6
 
 
70
 
 
16
10
 
 
21
 
 
14
9
 
 
48
 
 
16
9
 
 
49
 
 
18
10
 
 
118
 
 
21
15
 
 
46
 
 
22
16
 
 
27
 
 
22
16
 
 
126
 
 
23
16
 
 
48
 
 
20
13
 
 
189
 
 
13
8
 
 
172
 
 
13
8
Tenperatura maximoen eta minimoen batezbestekoak (°C)
Euria litro/m2-tan



Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Historia

aldatu

Historiaurrea

aldatu

Zarautzen Paleolitoko aztarnarik aurkitu ez bada ere, inguruan gizakiak bizi ziren garai horretan, Aian baina mugatik gertu dagoen Altxerri kobazuloak erakusten duen bezala. Urrunago, baina eskualdean bertan, Ekain leizea dago. Biak dira Gizateriaren Ondare bertan aurkitutako labar-arte erakustaldiak direla eta[11]. Aian ere hainbat monumentu megalitiko daude, Pagoetako Estazio Megalitikoan[12]. Ez litzateke arraroa, beraz, gaur egungo Zarauzko mugetan gizakia ibili zela esatea, bereziki kosta askoz barrurago zegoen garai batean (ikus Geologia atala).

 
Burdin Aroko arrastoak parrokiaren zoruaren azpian. Behean ezkerrean, ilunagoa den eremua, suaren erabilera erakusten duena.

Zarauzko Herriko Barran orain dela 6.000 urteko nekazaritza aztarna aurkitu zen, Euskal Herrian ezagutzen den zaharrena[13] Burdin Aroko etxe baten aztarnak aurkitu ziren Andre Mariaren Zeruratzearen parrokia egindako indusketaren iparraldean. [14] Etxea harea sendotuz egindako zoru bat baino ez da, garai horretan egurrarekin eta buztinarekin egiten baitzituzten etxeak. 9 metro karratuko gela bat da, 75 zentimetroko aldeak dituen sua egiteko eremu batekin, pixka bat ilunagoa dena; tamaina txikia du, baina inguruan gehiago eraiki zelako eta, akaso, suntsitu zelako. Suaren inguruan harriak zeuden gunea babestuz, eta inguru horretan ere Burdin Aroko hainbat zeramika aurkitu ziren, Gipuzkoako beste leku batzuetan aurkitutakoen antzekoak[14]. Datazioaren arabera, etxea K.a. V. mendekoa zen, 550 BC-370 BC artekoa. Ez dago argi giza okupazioak jarraitu ote zuen erromatarren garaira arte[14], baina litekeena da bertan behera uztea edo ez izatea okupazio jarraiturik[15].

Antzinako Erroma

aldatu

Antzinaroan Urola Kostan bizi zen leinua barduliarren eremua zen[16]. Plinio Zaharrak Saltus Vasconuma deskribatu zuenean Morogi eta Menosca izenek lekuak aipatzen ditu Pirinioetatik Ozeanorantz joaterakoan: "Piriniotik Ozeanorantz Vasconum saltus dugu, Oiasso, barduliarren oppidum, Morogi, Menosca Vesperies eta Portus Ammanus, non Flaviobriga kolonia dagoen"[17][oh 1]

 
Parrokiaren azpian aurkitutako erromatar hondakinak.

Bi leku hauek zeintzuk diren ez dago zehazterik oraindik, baina Getaria edo Zarautz hautagai gisa aipatu dira. Zarautzen I. mendetik V. mendera arte hedatu ziren Antzinako Erromako aztarnak aurkitu dira[15], akaso eraikin publikoenak[18], baita txanponak ere[19]. XX. mendearen erdialdean jada lehenengo erromatar txanpona aurkitu zen, Munoan, hondartzan bertan; beranduago bigarren bat, estolderia bat garbitzen Trinitate kalean[20] Zarautz eta Getaria arteko bidean dago Arbiun, metalurgia aztarnekin[21]. Aiako lurretan, baina Zarauzko mugan, aurkitu da Urezberoetako kanposantu zaharra deitzen den gunea, Burdin Aroaren amaierako eta Erromatar garaiaren hasierakoa[22][23]. Aztarnategi hauek Zarauzko ekonomiarekin lotu dira, alboko jarduera ekonomiko gisa[24]. Yarzak proposatzen du Morogi Orio zela eta Menosca Zumaia, eta beraz Zarautz ez zela aipatzen den bi horietako bat ere ez[25].

Baina ikusgarriena Santa Maria Erreginaren parrokiaren azpian aurkitutakoa da, hiri baten aztarnak izan daitezkeenak baitaude bertan, plaza publiko baten albo bat barne.[26] Eraikinak bi epe ezberdinetakoak dira, lehenengoak I-II. mendekoak dira, kalitate handiko eraikin publikoak direnak, Kantauriko Via maris bati lotuta egon daitezkeenak[26]. III. eta IV. mendean zeramika ugari eta etxeetako arrastoak aurkitu ziren bertan, baina eraikuntzak kalitate txikiagokoak ziren[26]. Hala ere, indusketa gaur egungo tenpluaren eta bere aurretik egon zirenen azpitik egin zenez, zaila da zehazten eraikin bakoitzaren funtzioa zein zen. Erromatar estratuan nekazaritzako hondakin garrantzitsuak daude, tartean gari mota ezberdinak, artatxiki iletsua, arbendola, garagarra eta ezkurra[24].

Maiz aipatu da Zarautz eta Getaria artean dagoen galtzada, Santa Barbaratik igarotzen dena, erromatar garaikoa dela[27], baina ez dago inongo frogarik horrelakorik adierazteko.

Erdi Aroa

aldatu

Arrasto gutxiko garaia

aldatu

V. mendean, erromatar boterearen desagerpenarekin batera, euskal lurretan antolaketa aldatu zen. VI. mendeko estratuetan, aurpegi bakarreko bi aizto aurkitu dira, scramasax motakoak[26], garai horretako lurperatzeei lotuta agertu ohi den objektu sakramental germanikoa, baina baliteke objektu hauek zaharragoak izatea eta bertan egotea lurrak mugitu zirelako[18]. Ez dago argi ea erromatar garaiko eraikinak erabiltzen jarraitu ote zituzten, edo soilik lurperatzeak egiteko erabiltzen ote ziren eta inguruko beste nonbaiten bizi[18]. Datu eskasia azaltzeko proposatu da herria bertan behera utzi zela, edo gutxienez biztanleria oso eskasa izan zela, nahiz eta nekazaritzarekin lotutako hondarrak aurkitu diren[26].

 
Harrizko lehen elizari lotutako lurperatze bat, ustez Zarautz familiari lotua.

Gipuzkoan dauden garai horretako datu eskasak boterearen antolaketari lotuta daudela da azalpen klasikoa[24]. Izan ere, ohiko azalpenaren arabera, erromatar boterea desagertzerakoan barduliar eremua familietan edo klanetan lotutako talde txikietan banandu zen, eta botere politikoaren eztabaidetatik kanpo zeuden herrixkak sortu zituzten. Talde horiek erdi-nomadak izango lirateke, abeltzaintzari oso lotuta eta, beraz, euren animalien mugimenduen menpeko[24]. Familiei lotutako talde horiek hazi ahala, edo Nafarroako Erresumaren eraginaren ondorioz[28], XI. edo XII. mendean egonkortu eta ahaide nagusiak sortuko lirateke, bailaren gaineko kontrola berrituz eliza, herri eta baserriekin. Eliza bati lotuta egotea, arbaso bati bainoago, feudalismoaren hasierarekin lotuta egongo litzateke, baita mendietatik jaistearekin ere[24]. Baina Zarautzen aurkitutako herrixkaren hondakinek ikuspuntu hori ezbaian jarri dute, Erdi Aroaren lehen mendeetan ere herrixka egon zelako[24]. V. mendean oraindik badaude nekazaritzari lotutako arrastoak, baina eskakizun txikiagoa duten espezieena, edo zuzenean basatiena, intsusa kasu[24]. García Camino ikerlariak ez du baztertzen populazioak jarraitzea, baina kostatik pixka bat urrunago, ikertutako zonaldearen hegoalderago, edo zuzenean mendi inguruan, azken finean kostaldeko merkataritzari lotutako ekonomiak ez zuen jada garrantzirik[24]. Elkanon, adibidez, Erdi Aroko lehenengo mendeetako arrastoak egon litezke elizaren alboan, nahiz eta datazioa zaila den[24].

Herrixkaren sorrera

aldatu

Edonola ere, VIII. mendearen amaieratik XI. mendearen amaierara arte, hilerri bat zegoen gaur egungo elizaren kanpoaldean eta, beraz, litekeena da elizarekin batera eraiki zutela, hilobi guztiak lerrokaturik baitaude kanpoko hormarekiko[29]. Beraz, VIII. mendean, akaso lehendik bizileku egonkorrak zeuden leku batean, herri bat sortu zen, eta lehenengo egurrezko eliza bat eraiki zela ematen du[15], nahiz eta hau bertan behera utzi zen, beranduago beste eliza bat eraiki zuten arte[18].

Nafarroako Erresuma

aldatu

Hiribildua

aldatu

1237an hiribildu titulua eman bazitzaion ere, historialariek Fernando III.a Gaztelakoak sinatutako dokumentuan zehazten dela foruaren berrespena adierazi ohi dute. Horrenbestez, badakigu data horren aurretik bazegoela zarauztar herriguneren bat[18], Zarautz etxe boteretsua bazegoen bezalaxe, haren ikurritzei jarraiki: Zarautz baino lehenago Zarautz. Elizaren inguruan berriki egindako indusketek hala zela berretsi dute.

Mendeetan, hiribilduko biztanleen bizimoduak nekazaritza eta arrantza izan zituen oinarri. XIV. mendearen amaieran, Getariarekin batasun ofiziala itundu zen Zarautzek; baina laburra izan zen, eta bien arteko liskar franko izan zituzten, agian getariarrek ere antzeko interesak defendatzen zituztelako.

Aro Modernoa

aldatu
 
Zarauzko mapa 1789 inguruan. Zenbakien azalpena: 1. Parrokia. 2. Udaletxea. 3. Zarauz jauregia. 4. Iturria. 5. Txilikuko iturria. 6. Frantziskotarren komentua. 7. Mantzisidor jauregiaren lurrak. 8. Santa Klara komentua. 9- Portu etxea. 10. Kale Nagusia. 11. Trinitate kalea. 12. Trinitatearen baseliza. 13. Marinelen begiratokia. 14. Santa Marina baseliza. 15. Oriotik Zarautzerako bidea. 16. Aiarako bidea. 17. Azkoitia eta Elkano bidea. 18. Getariako bidea. 19. Portua eta hondartza. 20. Pilotalekua. 21. Frantziskotarren baratzea. 22. Mojen baratzea. 23. Zarauzko jauregiaren lorategiak.

Kondairaren arabera, gaur egun jada inongo aztarnarik gelditzen ez den Zarauzko ontzioletan Joan Sebastian Elkano getariar itsasgizonaren agindupean lehenbizikoz munduari itzulingurua eman zion Victoria ontzia eraiki omen zen.

Bitxia bada ere, Gaztelako errege‑erreginek Zarautzi foruak harrapatutako balea bakoitzaren zati baten truke eman ziz­kioten. Okel zati hori ateratzeko, balea luzetara ebakitzen zuten, burutik isatsera. Zarauztarrek erakutsi zuten baleak harrapatzen oso trebeak zirela. Arrantzale‑kofradiaren aktetan ageri da 55 balea harrapatu zituztela 1636tik 1801era bitartean. Halaber, alegiaz­ko kontakizunetan azaltzen dute arpoiaz zauritutako beste balea batzuen ihesa. Hortaz, ez da harritzekoa antzinako udal‑armarriaren hirugarren kuartelean balea agertzea.

Horren ildotik, Zarautz‑Ganboa etxeko ateburuan (Azara kaleko 4. zenbakian) artistaren batek xaloki zizelkatu zuen balea-harrapaketaren eszena, ziur asko etxe horretan jaiotako seme baten lanbidearen gorazarretan. Ganboa kapitain balea‑harrapatzaile hark, gainera, abizena eman zion Kanadako Labrador penintsulako golko bati. Zarauz­ko arrantzaleek, ordea, ez zuten babes‑porturik, eta hondartzan bertan lehorreratzen zituzten ontziak.


XVI. mendea arte arrantzan jardun zuten zarauztarrek, bereziki balearen harrapaketan. Animalia hori Bizkaiko golkotik galdutakoan, bestelako zereginetan hasi ziren biztanleak, hala nola nekazaritzan, ehungintzan, altzarigintzan eta itsasontzien eraikuntzan.

1859an arrantzale profesionalen eta kirol‑arrantzaleen ontzi txikientzako portu txiki bat eraiki zuten. Horretarako, senaia zabalaren mendebaldeko Alle puntaren babes naturalaz baliatu ziren.

Aro Garaikidea

aldatu
 
1916, Lokotx biltze lehiaketa Zarautzen.

Baina XIX. mendearen bigarren erdialdean gauzak erabakita zeuden, eta Zarautzen metamorfosia gertatu zen: arrantzale izatetik burgesia handiarentzat opor-leku eta bainu‑hiri izatera igaro zen. 1865ean eta 1866an, erregina bik, Elisabet II.a Espainiakoak eta Fabiola Belgikakoak Zarautzen egin zituzten udaldiak erabakigarriak izan ziren horretan. Erregina Narros jauregian egon zen, eta han jakin zuen koroa galdu zuela. Erreginak gorteko jendea eta nobleak erakarri zituen, eta Zarauz­ko ibar ederrean, Santa Barbaratik Talaimendira, jauregitxoak egiteari ekin zioten. Halere, Zarautzek ez zuen inoiz galdu bere nortasun euskaldun sendoa. Monumentu natural nagusia, berebiziko jendetzak erakartzen dituena, ia 3 km‑ko hondartza zabala da, mendebaldeko Alle puntatik hasi eta ekialdeko Mollarriko uharte txikietaraino. Gipuz­koako hondartzarik zabalena da.

1895ean herrira burdinbidea iritsi zen.

XX. mendea

aldatu

XX. mendearen hasieran, 1908an, Mollarriko mineral kargalekua zabaldu zuten, Asteasuko Andazarrateko meategietatik materiala garraiatzeko. Mendeko lehenengo erdialde hartan eraiki zuten herriko azoka (1903), Zinema frontoia (1924) eta Modelo zinema aretoa (1948). 1950 eta 1960ko hamarkadetan lanera espainiar etorkinen kopuru esanguratsua iritsi zen herrira eta auzo berriak sortu ziren.

1986an Eusko Alkartasuna alderdi politikoaren sorrera herri honekin oso lotuta egon zen, baita 1993an PSE eta Euskadiko Ezkerra alderdien arteko batzea ere.

Ekonomia

aldatu

Industria (altzarigintza, arte grafikoak) eta turismoa dira jarduera nagusiak. Zerbitzu-sektorea ere garatua dago, merkataritza eta administrazio-gunea da eta. Nekazaritzak (mahastiak, barazkiak) ez du hainbesteko garrantzirik. Lanean ari diren zarauztarren % 3k baizik ez dihardu lehen sektorean eta gainerakoak beste bi sektoreetan erdi bana dabiltza.

Honela banatzen ziren sektore ekonomikoak 2017an, BEGaren arabera: lehen sektorea, % 0,5; bigarrena, % 13,4; hirugarrena, % 79,5; eraikuntza, % 6,6.[30]

Lehen sektorea

aldatu
 
Zarauzko baso landatuak (berde argia) eta naturalak (berde iluna)

Bigarren sektorea

aldatu

Zarautzen industria sektorea ere badago, nahiz eta hiriko ekonomian askoz ere industria gehiago duten beste euskal udalerrietan baina pisu gutxiago izan. Hainbat jardueraren artean, eraikuntza, su-itzalgailuen fabrikazioa eta mantenimenduan, segurtasun sistemak, ponpa-hidraulikoen fabrikazioa, altzarigintza, musika-tresnagintza, haur-parke fabrikazioa eta inprimategiak daude.

1996. urtearen amaiera aldera, Zarautzen lehenbiziko gas-hobiak instalatzen hasi ziren. Gaur egun, gas naturalaren erabilera etxebizitza gehienetan dago.

Hirugarren sektorea

aldatu

Turismoa

aldatu
 
Alfonts XIII.a Espainiakoa Zarautzen bisitan. Ohikoa zen XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran aristokraziak herrian uda pasatzea.
 
Euromar hotela.
 
Karlos Arguiñano hotel-jatetxea, Mendilauta kaleko Aiala jauregian.

Elisabet II.a Espainiakoa opor-hiri aukeratu zuenetik (Narros jauregia), XIX. mendea, turismoak izugarrizko bultzada izan zuen Zarautzen. Biztanleria eta eraikitako lur-eremua asko handitu dira. 1880 eta 1910 artean jauregitxoak eta villak eraiki zituzten: Villahermosa, Madozen Jauregia, Villa Munda edo Zeleta Berri, Sanz Enea, San José, San Luis, Santillana (Duque del Infantado), Monteagudo...

Elisabet II.aren ondoren aristokrata eta goi-mailako jende ugari Zarautzen udaldia igarotzera bertaratu ziren: Narrosko markesa, Maria Kristina Austriakoa, Alfontso XIII.a Espainiakoa, Balduino I.a Belgikakoa, Albako dukesa edota Pascual Madoz.[31] XX. mendearen hasieran Zarautzen udaldia igarotzen zuten aristokraten kopurua eskasa zen, baina hauek ahoz-ahokoaren bitartez beste batzuk erakarri zituzten. Modu honetan noble eta jauntxo nabarmenak Zarautz bisitatzen hasi ziren, bertan udalerria nahiz lekua erakargarria egiten zituzten hainbat ezaugarri topatuz: paisaia eta kostaldearen edertasuna, garai hartan Espainiako gortearen udalekua zen Donostia hiriarekiko hurbiltasuna, edota Europa eta Frantziako jende dotorea eta aristokraziaren udalekua zen Biarritz hiriarekiko hurbiltasuna, etab.

Garai hartan Zarautza zetozen aristokratak Gran Hotel delakoan ostatu hartu (gaur egun desagertua) eta euren etxaldeak eraikitzen hasi ziren, Zarauzko Real Golf Kluba ireki eta euren udako oporrak iragateko behar zituzten jai eta aisialdirako instalakuntzak ere gauzatu zituzten. Familia aberats hauek Zarautza euren zerbitzupeko morroi andanarekin zetozen, hauei herrian bertan kontratatutako morroiei gehitu behar zaie. Etxeko-andreak bere neskame partikularra zuen, aldiz, etxeko-jaunak bere ganbera-zerbitzaria. Seme-alaben logela bakoitzek bere berezko neskamea zuen edota etxe guztirako bi edo hiru neskame egon ohi ziren. Neskame hauek etxeko-lanak banatu ohi zituzten: atariko harrera eta zaintza, telefona, zilarrezko objetuen eta gelen garbiketa, etab. Jangelako morroia, sukaldaria eta sukaldariaren laguntzailea zuten. Seme-alabak txikiak izan ezkero, hiru inudeek zaindu ohi zituzten: mademoiselle, miss eta froilan, hiruek etxeko haurren heziketaren ardura ere bazuten, beste familia batzuetan heziketa tutore baten esku zegoen. Zerbitzari talde honi auto gidaria eta denetarako morroia gehitu behar zitzaien. Zarautzen zerbitzari hauei arropa garbitzailea, plantxatzailea et sukaldeko morroia gehitu ohi zitzaien. Lorazainak eta bere familiak urte osoz etxaldea zaintzeko ardura zuten, koltxoiak ingeles estiloan egin eta etxaldea jauen-andreen etorrerarako prest izaten zuten. Morroi eta zerbitzari kopuru izugarri hau egonda denen artean lana banatu eta hainbeste lan egingo ez zutela pentsa liteke, baina guztiz kontrakoa zen. Senide ugariko familiez osatutako etxaldeak ziren eta gainera haiei sarri etortzen ziren gonbidatu eta beste familietako adiskideen zerbitzu lanak gehitu behar zaizkie. Zarautzen hirurogeita hamar eta laurogeita hamar pertsona zeuden etxalderen bat ere bazen. 1920ko hamarkadan Zarautzek bost hotel zituen: Gran Hotel, Miramar, Alameda, Otamendi eta Maitena.

Urteen poderioz udako oporren kontzeptua aldatu denez, udalerria eraikinez nahi biztanleriaz haziz joan da. Gaur egun, Donostia eta Bilborekin batera, Euskadiko turismo-gunerik garrantzitsuena da. Zarauzko hondartza (2,8 km luze da) Euskal Autonomia Erkidegoko luzeena da eta udaldian turista eta surflari ugari erakartzen ditu. Bertan, irailean, Munduko Surf Txapelketaren zirkuiturako Rip Curl Pro Zarautz proba puntuagarria ospatzen da. Hondartzaren erdialdean, Desertu Txikia deritzan eremuan, Karlos Argiñano sukaldariaren hotel eta jatetxea (Aiala jauregia) dago. Jauregi hori eta haren alboko Roca Mollarri eta Zarauz hotelek udalerriko puntu ospetsuenetako bat osatzen dute. Egun, Zarauz, udaldian eta biztanleriari dagokionez, Donostia hiriburuaren ondoren, Gipuzkoako bigarren hiririk populatuena bilakatu da. Zarauzko Turismo Bulegoaren estatistiken arabera, turista gehienak Nafarroa, Madrilgo Erkidegoa, Katalunia, Frantzia, Italia, Erresuma Batua eta Zeelanda Berritik joaten dira (azken horiek, uda partean, Iruñeko Sanferminak direla eta). Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailaren arabera, etxebizitzen % 30 bigarren egoitzak dira.

Udalerriak 6 hotel, hainbat apartamentu, 5 ostatu, 2 kanpin, 5 landa-turismoko etxe eta 35 jatetxe ditu, Aitze auzoan sagardotegi bat, eta udalerri osoan, hainbat taberna eta kafetegi.=

Demografia

aldatu

Gipuzkoako beste eskualde batzuetan ez bezala, 1950eko eta 1960ko hamarkadako biztanle hazkundea ez zen horren bat-batekoa izan, nahiz eta 20 urtean populazioa bikoiztu egin zen. Orduan eraiki zituzten Salbide (Obra Sindical del Hogar), Mundo Mejor eta Zelai Ondo auzoak (Instituto Nacional de la Vivienda). Eta horiekin batera, Azken Portu, Itxasmendi eta Vista Alegre.

Bestalde, 1980ko hamarkadako krisi ekonomikoak ez zuen eraginik izan hazkunde horretan, eta jendeak Zarautza iristen segitu zuen, inguruko beste herri batzuetatik (Eibar ingurutik, Donostialdetik...); harrezkero, hazkundea moteltxoagoa izan da.

2019an 23.301 biztanle zituen, horietatik % 20,38k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak % 8,3 ziren.[30]

Biztanleriaren bilakaera

aldatu
Zarauzko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

XX. mendea baino lehen

aldatu

1492an herriak 1.000 biztanle zituela jotzen da; 1800ean, 1.310 biztanle; eta 1883an, 1.700.

Politika

aldatu

Udal hauteskundeak

aldatu

Zarauzko alkatetzan garrantzi handia izan zuen Eusko Alkartasunak (EA), bertan sortu baitzen alderdia. Jon Urien alkate zela, Hamaikabat alderdia sortu zen eta bertara pasatu zen. 2011n, Juan Luis Ilarramendi (Bildu koaliziokoa) alkate hautatu zuten[32] eta 2015eko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, berriz, EAJko Xabier Txurruka hautatu zuten alkate.[33][34]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EAJk 10 zinegotzi, EH Bilduk 8 zinegotzi, PSE-EEk zinegotzi 2 eta Podemos-Equok zinegotzi 1.[35] Xabier Txurruka (EAJ) izendatu zuten alkate berriro.[36]

Zarauzko udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
10 / 21
4.813 (% 42,84)
10 / 21
5.757 (% 45,95)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
7 / 21
3.631 (% 32,32)
8 / 21
4.546 (% 36,29)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
2 / 21
1.226 (% 10,91)
2 / 21
1.182 (% 9,43)
Irabazi
2 / 21
1.136 (% 10,11)
Ahal Dugu
1 / 21
675 (% 5,39)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateak

aldatu

Hauek izan dira Zarauzko azken alkateak:

 
Portu jauregiaren ikuspegia, gaur egungo Zarauzko udaletxea, San Pelaio festetan.
Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[37]
Imanol Murua Arregi[37] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Imanol Murua Arregi 1983 1985 a Euzko Alderdi Jeltzalea
1985 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Antonio Alberdi Zabalegi 1987 1991 Eusko Alkartasuna
Antonio Alberdi Zabalegi 1991 1995 Eusko Alkartasuna
Imanol Murua Arregi 1995 1999 Eusko Alkartasuna
Maite Etxaniz Balentziaga 1999 2003 Eusko Alkartasuna
Maite Etxaniz Balentziaga 2003 2007 Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea
Jon Urien Krespo 2007 2009 b Eusko Alkartasuna
Jon Urien Krespo 2009 2011 Ez esleituak (EAren zatiketa: Hamaikabat)
Juan Luis Illarramendi 2011 2015 Bildu
Xabier Txurruka Fernandez[37] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Xabier Txurruka Fernandez[37] 2019 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea
2023 Jardunean

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, EAren hautagai bezala.

Hirigintza

aldatu

Parkeak eta lorategiak

aldatu
  • Araba: Izen bereko kaleak eta Aitza eta Itaisoro kaleek eta Hegoalde eta Buztin-zuri kaleek bat egiten duten lorategidun bulebarra da.
  • Arrue: Azken Portu auzoaren goialdea eta behealdearen arteko malda gainditzen duen lorategi eremua da. Haur-parkea eta bi ikastetxe ditu, bata haurrentzat eta beste helduentzat (EPA).
  • Erramu-iturri: Nafarroa etorbidearen alboan dagoen pasealekuz osatutako lorategia. Jatorriz iturri bat zuen.
  • Geltoki: Herriguneko Zarauzko geltokiaren alboan dagoen lorategi gune txikia da.
  • Gure Ametsa: Nafarroa etorbidearen alboan dagoen neurri txikiko hiri-parkea da. Bere palmerak nabarmentzen dira, bai eta garai batean errepide mantentze-lanak burutzen zituen Gipuzkoako Foru Aldundiaren antzinako makina bat ere.
  • Iñurritza: Zelai honetan iraileko Euskal Jaietako ospakizunak nahiz urteroko Extremadura eta Galiziako asteen jaialdiak ospatu ohi dira, bai eta Zarauzko San Pelaio jaiak eta abar. Zarauztar askok "zelaia" izenez ezagutzen dute.
  • Arrosategi: Andre Mariaren Zeruratzearen parrokiaren alboan pasealeku txikiez osatua dauden lorategiak dira, herrigunean daude. Gauez itxi egiten da.
 
Zeleta Berri jauregiaren alboan dagoen Ahateen parkea.
  • Mutxio: Udalerriaren kanpoaldean eta Santa Barbara mendiaren magalean dagoen parkea da. Itsasoz gaindiko terrazak eta Santa Barbara baselizara doan bidezidorra ditu. Ez du zaintza eta zabor bilketa zerbitzurik.
  • Pilartxo-enea: Izen berdineko etxebizitza-multzoaren alboan dauden lorategiak eta haur-parkea.
  • Sanz-enea: Sanz Enea udal liburutegiaren alboan dagoen lorategia.
  • Torre Luzea: Nafarroa etorbidea eta Kale Nagusiaren arteko pasabidea da. Aintzira, haur-parkea eta Xabier Lizardi olerkaria eta Iñaki Eizmendi "Basarri" bertsolariaren omenezko monumentu banda ditu.
  • Vista Alegre: Herrigunetik kanpo dagoen izen berdineko parkea da. Antzina lursail partikularra izana, bere jabeak bertan mundu osoko leku ezberdinetako zuhaitzak landatu zituen. Balio botaniko handia du. Bere gune garaienean 1913an eraikitako Torreoia dago, hormigoi armatu eginiriko egitura, behatoki honetatik udalerriaren zati handi bat ikus daiteke.
  • Zuhaizti: "Ahateen parkea" izenez ezagutzen den berdegunea, hainbat pasealeku dituen antzinako lursail partikularra. Hegaztiak dituen aintzira eta Francisco Escudero zarauztar musikagile eta maisuaren omenezko monumentua du. Parke honetan Zeleta Berri jauregia eta udal musika-eskola daude.
  • Igerain Gain: Salbide auzoan eta izen berdineko plazan dago, bertan gereziondo ugari daude. Haur-parkea, 4 mini-pilotaleku, komun publikoa eta zelai kirolanitz txiki bat ditu.
 
Mutxio parketik Santa Barbara baselizara doazen igoerako eskaileren ikuspegi panoramikoa.

Azpiegiturak

aldatu
 
AP-8 errepidea Zarauztik igaroz. Ezkerraldean, Aritzbatalde auzoa; atzealdean, Itxasmendi.

Zarautzek hainbat garraiobide aukera eskaintzen du. Beste udalerriekiko garraiobide publikoak trena (Euskotren) eta autobusa (Lurraldebus, ALSA eta La Burundesa) dira.

Errepide garraiobideak

aldatu

Errepideei dagokionez, Zarautza heltzeko garrantzitsuenak AP-8 (E-5, E-70 eta E-80) eta N-634 dira. Donostia nahiz Bilbo aldetik AP-8 autobidean etorriz gero, 38. kilometroko 11. irteera hartu behar da.

Tren garraiobideak

aldatu

Gaur egun, Donostiara Euskotrenen hiri-trenez 30 minutuan iristen da, eta aldiriko trenez 25 minutuan (azken hori Hendaiaraino jarraitu eta SNCFra tren-aldaketa egiten du). Egiten ari diren trenbide bikoizteari esker, gaur egungo Zarautz-Donostia tren ibilbidea 20 minutura murriztuko da.

Bilbora, ibilbidea hiri-trenez 2 orduan egiten da, eta aldiriko trenez ordu bat eta 50 minutuan. Euskotrenek, bi hiriburu hauekiko zerbitzua eskaintzeaz gain, aldameneko Orio eta Zumaiarekikoak, nahiz Eibar, Irun edota Durangorekikoak ere eskaintzen ditu.

 
Zarauzko geltokia (Euskotren).

Donostian Euskotrenen trenak Amarako geltokira arte iristen dira, han herri hizkeran "Topoa" deritzaionera tren-aldaketa egiten da.

Zarauzko geltokia herrigunean dago (Zigordia, Gaztainpe eta Lapurdi kaleen arteko elkargunean), bertan hiri-tren eta aldiriko-tren guztiak gelditzen dira. "Zarautz" izeneko geltokiak arreta pertsonala, txartel-makina automatikoa, itxaron-gela, zerbitzuak, freskagarri eta aperitiboen makina, eta prentsa saltokia ditu. Gaur egungo eraikina 1990eko hamarkadan antzinako geltokia zaharberrituz gauzatu zen, eta, Debako geltokiarekin batera, Euskotrenen antzinako tren geltokien arkitektura mantendu duen bakarrak dira.

Iñurritza auzoak San Pelaio-Zarautz geltokia du. Salbatore Mitxelena ikastolaren alboan dago eta bidai-txartel makina automatiko bat du. Geraleku honetan hiri-trenak bakarrik gelditzen dira.

Autobus garraiobideak

aldatu
 
Nafarroa etorbidea (N-634 errepidea).

Zarautzek bi hiri-autobus linea ditu. Biek ere, herrigunea eta kanpoaldeko auzoak elkarlotzen dituzte, tartean Itxasmendi, Vista Alegre edota Asti. Zarauzko herrigunea baserri giroko auzoekin lotzen dituen linea bat ere badago, tartean Abendaño, Urdaneta, Elkano eta Meaga. Hiri linea guztiek hauek Bizkaia kalean (herrigunea) geltoki bateratua dute.

Udalerriak ez du berezko autobus geltokirik. Autobusak honako geltoki hauetan gelditzen dira:

  • Lurraldebusek Zumaia eta Donostia arteko hiru linea ditu. Zarauztik Donostiarako bidaiak tarteko geltoki guztietan gelditu ezkero, UK09 linea hartuaz alegia, 40-45 minutu artean irauten du. Autobidetik joaten den UK10 lineako autobusez berriz, 15-20 minutu. UK11 lineak Donostiako ospitaleekin lotzen du herria, Orioraino joan eta bertan autobidera sartzen delarik. Udalerriak Nafarroa etorbidean zehar Lurraldebusen hiru geltoki ditu: lehena Bañeru kaleko elkargunearen parean, bigarrena Erramu-Iturri parkea eta Sanz Enea liburutegiaren parean, eta hirugarrena Pilartxo Enea parkearen inguruan, Zinkunegi eta Aresti kaleen artean.
  • 1986ean Urolako trena itxi zenetik, Azpeitia eta Azkoitira autobusez joan daiteke. Ibilbidea LurraldeBus barnean dagoen La Guipuzcoana konpainiako autobusetan egin liteke, eta guztira 45 minutu irauten du. Gainera, Zumaiara trenez bidaiatu ezkero (8 minutu), Zumaiako geltokian bertan Lurraldebus barnean dagoen Urolaldeko Euskotreneko autobusetara aldatzeko aukera dago. Autobus honek Azpeitira iristen 25 minutu behar ditu eta Zumarragara ordu bat. Zerbitzuaren linea Zumarragako Ospitalean amaitzen da.
  • Bilbo, Irun eta beste hainbat udalerrietara joaten ALSA konpainiaren eguneroko autobus zerbitzua dago.
  • Bergara edo Arrasatera joateko Donostia-Bergara-Arrasate-Donostia lineak ere Zarautzen geltokia badu.
  • Egunero orduoroko joan-etorrian Zarautz eta Bilbo-Loiu aireportua elkarlotzen dituen LurraldeBus konpainiaren linea ere badago, goizeko 05:00etatik gaueko 23:00era zerbitzua emanez.
  • Udan, uztailaren 28tik irailaren 2ra, egunero Zarautz eta Iruñea hiriak elkarlotzen dituen Zarautz-Iruñea linea martxan egon ohi da. Geralekua Seitximeneta eta Gipuzkoa kaleen arteko elkargunean izan ohi da.
  • Zarauztik Donostiara bidaiatu ezkero, Donostiako autobus geltokian zuzenean autobus-aldaketa egin eta Gipuzkoa, Euskal Herria nahiz nazioarteko helmugetara bidaia daiteke.

Zarauzko taxi geltokia Gipuzkoa kalean dago, Oteitza Lizeo Politeknikoaren parean (Antoniar ikastetxea izenaz ere ezaguna) .

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Urolaldeko hizkera»

2016an, herritarren % 74,14 euskalduna zen.[30]

Zarauzko Jesus Mari Unanue[38][39] (Ahotsak[40] proiekturako)

Zarauztarren hiru laurdenak euskaldunak izanda, UEMA elkartean sartuta dago udalerria. Gipuzkeraren aldaera bat da herriko jatorrizko euskalkia, Urolaldeko hizkeran sartzen dena, nahiz eta Beterriko hizkerarekin zubi-lana egiten duen. Zarauzko kaleko hizkerak berezitasun batzuk ditu ingurukoekin alderatuta; baserritarren hizkera, ordea, inguruko auzoetako baserritarren bera da: Urdaneta, Aizarna, Sarasola, Elkano, Meaga, Oikia, Askizu...[41]

Kilometroak Zarautzen hiru aldiz ospatu dira, 1987an lehenbizikoa, 2004an bigarrena Oriorekin batera eta azkena 2019an.

Musika

aldatu

Udalerriak aspaldidanik musika zaletasun usadioa izan du, horren erakusgarri, Alde Zaharreko Musika plaza da. Bertako kioskoan, igande arratsaldero eta udan igandero gauero ere bai, musika talde batek jo ohi du. Zarautzen hogeiren bat musika talde badaude, tartean Delorean, Skasti, Eraso! edota Anestesia nabarmentzen dira.

1999. urtetik Udalak antolatutako Zarauzko Nazioarteko Jazz Mintegia ospatu ohi da, honetan izen ematen dutenak jazz maisu profesionalen irakaspenak jasotzen aukera dute, eta musika genero honetako zaletuek udalerriko hainbat kokalekuetan musika emanaldiak entzutekoa ere bai. Mintegi hau nagusiki Zeleta Berri jauregian dagoen Udal Musika Eskolan ospatu ohi da.

Zinema

aldatu

Hainbat zinema zuzendarik udalerria euren filmak girotu edota kanpo eszenak filmatzeko aukera izan dute. Filmotako zati batzuk Zarautzen filmatu dira:

Literatura

aldatu

1932an, Espainiako Gerra Zibila piztu baino lehen, Itxaropena argitaletxea sortu zuten herrian, oraindik ere martxan dagoena. 50 urte geroago Susa abian ipini zuten, gaur egungo argitaletxe nagusien artean dagoena. Bertako idazleen artean aipagarriak dira, lehenik eta behin, Xabier Lizardi (1896-1933) olerkaria, Lauaxeta eta Orixeren belaunaldiko egilea. Salbatore Mitxelena Abendats (1919-1965) gerraren inguruko garaia bizi izan zuen fraide frantziskotarrak poesia batez ere landu zuen.

Idazle garaikideen artean, Jesus Mari Olaizola Txiliku (1951), Martin eta Xabier Etxeberria (1974) anaiak, Bertol Arrieta (1975) eta Jon Benito (1981) ditugu.

2014an, azkenik, Larrabetzun sortutako "Literaturia" izeneko literatur ekimena Zarautzen antolatzen hasi ziren, Euskal Herrian garrantzitsuenetakoa dena.

Bertsolaritza

aldatu

Inazio Eizmendi Basarri (1913-1999) herriko lehen bertsolari nabaria izan zen, baina ezagunena Andoni Egaña (1961) da, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusi gehien irabazi duen bertsolaria. Beste batzuk Felix Zubia eta Nahikari Gabilondo dira.

Kirola

aldatu

Euskal Kostaldeko hiri honek kanpoaldean Asti izeneko kirolgunea du, bertan futbol eta errugbi zelaiak daude, gainera bi kiroldegi ere baditu: bata, 2006ean handitu zen Aritzbataldeko udal kiroldegia da, 3 igerileku, gimnasioak, pilotalekua, eskubaloi kantxa, saunak eta abar ditu; bestea, Antoniar kiroldegia da, erabilera anitzeko bi kantxa eta pilotaleku bat ditu. Pagoeta Mendizale Elkartea bestela 1958an sortu zuten.

Zarauzko hondartza surferako gune ezaguna da. Urte batzuetan Pro Zarautz txapelketa ospatu izan da. Zarauzkoak dira Hodei Collazo eta Aritz Aranburu surflari ezaguna. Aranburu 2007ko Europako Surf Txapelketako irabazlea izan da eta ASP World Tour zirkuituan lehiatzea lortu duen lehenbiziko euskalduna eta bosgarren europarra. Irailero Zarautzen Munduko Surf Txapelketarako puntuagarria den Rip Curl Pro Zarautz proba jokatu ohi da.

Arraunketa

aldatu

Arraunketari dagokionez, 1983an sortutako Zarauzko Arraun Elkartea (ZAE) herriko kluba da. Gaur egun, Aiako Huegun poligonoan dute uretara ateratzeko lokala eta arrapala. 2009an lehen aldiz bi traineru atera zituzten uretara.

Errugbia

aldatu

Errugbia udalerrian hazkundean dagoen kirola da, Zarautz Rugby Elkartea herriko taldea delarik. Elkarte honek hiru kategoria ezberdinetako taldeak ditu.

Eskubaloia

aldatu
 
Zarautzen hondartzako futbola itsasoak hala uzten duenean jokatu eta gozatu litekeen kirola da...

Talde kopuruari dagokionez, eskubaloia Zarauzko kirol nagusia da, denera kategoria ezberdinetako 23 talde baiditu. Gipuzkoa mailan, eskubaloi talde gehien dituen udalerria da: 13 gizonezkoenak eta 10 emakumezkoenak, guztira 340 eskubaloi jokalari federatuekin. Herriko talde nagusia Amenabar Zarautz da, gaur egun Espainiako Zilarrezko Ohorezko Eskubaloi Txapelketan jokatzen du. 2012-2013. denboraldian Barakaldo Eskubaloi Klubari irabazi eta Euskal Eskubaloi Kopako txapelduna bilakatu zen. Elkarteak beste hainbat maila apalagoetan dozena bat talde ere baditu, bai mutil zein neskenak, denen artean Espainiako Txapelketa jokatu ohi duen nesken Aiala Zarautz taldea nabarmentzen delarik. Zarauztar jokalari nabarmenen artean Mikel eta Alberto Agirrezabalaga anaiak daude. Biak ere Zarauzko taldeetan jardun ondoren, ASOBAL Ligako talde garrantzitsuetan dabiltzanak.

Nesken kategorian, Akaba Bera Bera taldean jokatzen duen Libe Altuna nabarmentzen da. Baina markarik hoberena, lehen aipatutako Aiala Zarautz taldeak dauka 2015eko maiatzean Ohorezko Mailarako igoera lortu zuenean.[42]

Futbola

aldatu

Gaur egun, Zarautzen kategoria ezberdinetako 20 futbol talde baina gehiago daude, hauei hondartzako futbolekoak gehitu behar zaizkio. Udalerriko elkarte beteranoena eta talde gehien dituena Zarauzko Kirol Elkartea da. Aurten, talde nagusiak Gipuzkoako Ohorezko Erregionalean jokatu du. Bestalde, 1940. urtetik, negu partean eta astebururo Zarauzko Hondartzako Futbol Txapelketa ospatu ohi da, honetan infantil, kadete eta senior kategoria mutil eta nesken taldeak elkar lehiatzen dira. 2008an bere 65. urteurrena ospatu zuen.

1916ko uztailaren 31an Alfontso XIII.a Espainiakoa eta Maria Kristina Austriakoa errege-erreginek Zarauzko Real Golf Kluba inauguratu zuten. Villahermosako dukeak lagatako lursailetan eraiki zen. Iberiar penintsulako hirugarren golf klub zaharrena da eta bere ibilbidea denetan zaharrena da bere historiako 91 urtetan ez baita inoiz aldatu. Zarautzeko golf zelaia udalerriaren ipar-ekialdeko muturrean eta Kantauri itsasoaren ertzean dago. Ibilbidea `links´ motakoa da eta bere ezaugarriak haizea, rough hondartsua eta kale izurtuak dira. Abuzturo bertan Zarauzko Txapelketa ospatu ohi da, Iberiar penintsula osoko lehiaketa zaharrena izanik, gaur egun aski goflari ezagunak diren asko ezagutzera eman ditu, tartean Jose Maria Olazabal, Ignacio Garrido, Iñaki Alustiza edo Tania Elosegi. 2006ean Zarauzko Real Golf Kluba Espainiako Kluben arteko Gizonezko Txapelketan nagusitu zela aipatzekoa da, Sarasti anaiak, Eduardo Larrañaga eta Jose Maria Bilbaoren partaidetza bikainari esker. Iñurritza biotopo babestuaren alboan dago.

Halterofilia

aldatu
 
Rip Curl Pro Zarautzeko denden gunea.

Zarautz da Euskadiko eta Gipuzkoako Halterofilia Federazioen sorlekua. 1968an Zarautz Kirol Elkartearen barne bertako taldea sortu zen (ZKEHalterofilia). Ordutik, urtero, udan nazioarteko halterofilia txapelketa izaten da herrian. Lehenengo urteetan, kirolari oso famatuek, legenda bihurtu direnek, hartu zuten parte, besteak beste, Serge Redingek eta Alain Termek. Azken urteetan, txapelketa kirol elkarteen arteko lehia bihurtu da, Frantziako txapelduna den Girondins de Bordeaux-k irabazi du.

Saskibaloia

aldatu

Saskibaloia udalerrian urtez urte hazten doan kirola da, jada 2008-2009. denboraldian, Zarautzek 24 talde zituen: nesken 5 talde infantilak eta beste mutilen 5 talde infantilak, 7 talde kadete mailakoak, 3 talde junior mailakoak eta 4 talde senior mailakoak. Herriko saskibaloi talde nagusia ZAST da.

Bestelako jarduerak

aldatu

Asteburu eta udako egunetan, udalerrian barna doazen hainbat ibilbide egiten dituzte, bisita gidatuak antolatu ohi dira.

Gaztelekuak hainbat jarduera eta ikastaro eskaintzen ditu. KZgunen, Internet dohainik erabil daiteke.

Gaugiroa

aldatu

Zarauzko Gunea deritzona malekoia eta Nafarroa etorbidearen artean dago, bertan kafetegiak, tabernak eta diskoteka daude. Egunez, kanpoaldeko terrazetan aperitiboak har daitezke, eta gauez, barnealdean musika eta parrandaz goza daiteke. Gune honetan mota honetako hamabosten bat establezimendu daude.

Gaztetxea

aldatu

2005eko urriaren amaieran, herriko 200 bat lagunek aspaldian hutsik zegoen lantoki zahar bat hartu eta Zarauzko Gaztetxea kokatu zuten. Kontzertuak, zine forumak, solasaldiak, erakusketak eta mahai-inguruak kontuan hartuta, berrehun ekitalditik gora antolatu dira bertan.

Hedabideak

aldatu

Internet

aldatu

Euskarazko udalerriko Zarauzko Hitza eta eskualdeko Urola Kostako Hitza egunkariek internet bidez Zarautzi buruzko albiste gehien ematen dituzten webguneak dira.

Prentsa

aldatu

Zarauzko egunerokotasuna jarraitzen duten euskarazko bi egunkari daude, Berria eta Urola Kostako Hitza (Egoitza nagusia Zarautzen du); eta gaztelaniaz eta euskaraz dihardute Gara, Noticias de Gipuzkoa eta El Diario Vasco egunkariek.

Era berean, 2010. urteraino Txaparro izeneko tokiko aldizkaria ere bazen, baina argitaratzeari utzi zioten. Gainera, Zarautzen ordezkaritza duten zenbait alderdi politikoek ere hauteskunde aurretik euren aldizkariak argitaratu ohi dituzte, EAJren Alderdia Zarautzen aldizkaria kasu.

Azken hamarkadetan Zarautzen doianeko hainbat aldizkari argitaratu izan dira, adibidez Udalaren Zarautz (elebiduna), baina Zarauzko Telebista (ZTB) katearn aireratzearekin batera argitaratzetik laga zen. Urte askotan zehar Bina Bina aldizkari elebiduna argitaratu izan da, baita noizbehinka ekimen pribatuko Zarautz Gaur aldizkari elebiduna ere. 2010ean finantzaketa arazoengatik Txaparro aldizkaria argitaratzetik laga zen. Euskarazko Oteitza Lizeoko Kalapita fanzinea ere argitaratu ohi da.

Irratia

aldatu

Zarautzek herriko bi irrati kate ditu. Arraio Irratia, Zarauzko Gaztetxearekin batera sortutako irrati librea da, 1980ko hamarkadako irrati libreen gailentzearekin batera sortu zen, 2000ean internet bidez berraireratu zen eta jada 2005. urtetik aurrera FM bidez. Gaztetxetik aireratzen da, bere programazioa gaztetxearen egutegian oinarritzen da eta musika, elkarrizketa, zuzeneko programazioa eta abarretan oinarritzen da.

Gainera, 2006tik aurrera Hit Zarautz Kosta irrati katea ere aireratzen da, bertan jarritako musika eta Urola Kosta Telebista (UK4) telebista kateko albistegi eta elkarrizketa saioen audioa ere aireratzen ditu.

Telebista

aldatu

Gaur egun Zarautzen herriko bi telebista kate aireratzen dira: Erlo Telebista eta Urola Kosta Telebista (UK4). Biak ere Zarauzko Telebista (ZTB) eta Jaitxiki Telebista (JTB) kate beteranoen lekukoa hartu dute. Lehenbizikoa 1991an Telezerbitzuak S.A. elkartearen eskutik sortu zen, herriko Cabledis operatzailearen bitartez, gerora Euskaltelen barne. 1994ean ZTB katea Zarauzko Udalaren eskutik iritsi zen, UHFko 43 katean doainik aireratuz, hain zuzen eree, ordurarte Frantziako TF1 katea aireratzen zen sintonian. 2008an eta Lurreko Telebista Digitalaren eskualdeko aireratzeen legeak hala beharturik, ZTB eta Azpeitiako Kaito Telebista kateek Urolaldeko Komunikabideak S.L. elkartea sortu zuten, azken hau Erlo Telebista katea aireratzeaz arduratzen da. Kate hau osoki euskarazkoa da eta diru-laguntza publikoa jasotzen du.

1992an Danetik enpresak Jaitxiki Telebista (JTB) katea UHFko 46 katean aireratzen hasi zen, handik bi urtera aireratzetik lagaz. 2001ean proiektua izen berdinez berreskuratu eta handik gutxira eskualde guztiko ikusleak bereganatzeko asmoz Urola Kosta Telebista edo UK4 izenera aldatu zen. Kate honek ere diru-laguntza publikoa jaso ohi du, programazio elebiduna du eta baita Retelsat zarauztar enpresak eskaini ohi dion kanpo programazioa ere.

Zarautzi dagokion Lurreko Telebista Digital eremuaren barnean, aireratze lizentzia duten telebista kateak lau dira: Urola Kosta Telebista (UK4), Erlo Telebista, Telegipuzkoa (Vocento taldekoa) eta Gipuzkoa Telebista (Localia kateari lotua).

Uda guztian Zarautz kosmopolita horretan festaz festa ibiltzen dira: berbenak, dantzak, estropadak, arrantza‑lehiaketak, golf‑txapelketak, tenisa, zezen boladunak, pilota, su artifizialak, herri‑kirolak, pintura erakusketak... Hala ere, egunik handiena abuztuaren 15a da, Andra Mari jaia. Ekainaren 26an, San Pelaio egunean, jai egiten dute, eta udako festa‑giroan sartzen dira. Irailaren 9an, Arantzazuko Ama Birjinaren jaiegunean zalaparta batean ibiltzen dira zarauztarrak: euskal jai ikusgarria antolatzen dute, eta udako festa‑giroari agur esaten diote.

Zarauzko jaien egutegia

Urte osoz

aldatu
 
Txakoli mahastiak.
  • Urtarrila:
    • Urtarrilaren 20a. San Sebastian Jaiak, Urteta auzoa.
    • Txakoli Eguna. (Getaria)
    • Sagardo Eguna.
  • Otsaila:
  • Martxoa:
    • Garagardo Azoka. (Aste Santua)
    • Euskal Tunning Show. Auto eta moto erakusketa.
  • Apirila:
  • Maiatza:
    • Maiatzaren 21a. Santa Marina auzoko jai herrikoiak.
  • Ekaina:
    • Lehen igandea. Pagoetako Eguna: Ibilaldia eta erromeria Pagoeta mendian.
    • Extremaduraren Eguna.
    • Ekainaren 25, 26 eta 27a. San Pelaio jaiak.
    • Ekainaren 26, 27 eta 28a. Iñurritza auzoko jai herrikoiak.
    • Zarauzko Nazioarteko Triatloia.
  • Uztaila:
    • Nazioarteko Halterofilia Lehiaketa (ZKE halterofilia)
    • Vista Alegre auzoko jai herrikoiak.
    • Galiziaren Eguna.
    • Kale antzerkiko jardunaldiak.
 
Emakumezkoen traineruak Zarautzen lehiatzen.
  • Abuztua:
    • Abuztuaren 12a. Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbatalde auzoetako jai herrikoiak.
    • Abuztuaren 14, 15 eta 16a. Ama Birjinaren jaiak (Su artifizialak, estropadak, dantzaldiak, Ama Birjina Lokartuarn prozesioa).
    • Abuztuaren 18 eta 19a. Zarauzko Ikurrina. San Miguel Ligarako puntuagarria.
    • Nazioarteko Jazzaldia.
    • Artisautza Azoka
    • Liburu eta Diskoaren Azoka
  • Iraila:
    • Rip Curl Pro Zarautz. Munduko Surf Txapelketarako puntuagarria Pro Surf Zarauz
    • Irailaren 1etik 9ra. Euskal jaiak.
    • Irailaren 9a. Euskal Jaiaren Eguna. Ospakizun, ekitaldi eta bisitari kopuruari dagokionez urte osoko hiriko jairik garrantzitsuena.
    • Irailaren 29a. Itxasmendi auzoko jai herrikoiak.
    • Txakoli Eguna. Mahats uzta berriari ongietorria.
  • Urria:
    • Naturaren Astea.
    • Gaztediaren Astea.
    • Hirugarren larunbata. Koadrilen Eguna.
    • Euskadiko Surf eta Bodyboard Txapelketa.
  • Azaroa:
    • San Martin auzoko jaiak
  • Abendua:
    • Nazioarteko Gitarra Jaialdia.
    • Eguberrietako Haur Parkea.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Erdi Aroko ondarearen barruan, XV. mendeko Portu jauregia dugu, gaur egun Zarauzko udaletxea dena. Mende bereko Torre Luzea, Zarauzko dorrea eta Makatzaga jauregia aipatzekoak dira, baita XVI. mendeko Narrosko jauregia eta Argoainaundi baserria ere.

Geroagokoak dira Santa Klara komentua eta Santa Barbara baseliza.

XX. mendearen hasierakoak dira Torreoia edo Vista Alegreko dorrea eta Mollarri. Villa Munda eta Sanz Enea ere garai hartakoak dira.

Herrigunea

aldatu

Zarauzko herrigunean balio historiko eta artistiko nabarmena duten arkitektura‑monumentu ugari daude.

 
Santa Maria Erreginaren parrokiaren kanpoaldea, ezkerraldean Zarauzko dorrea duelarik (dorre kanpaiduna).

Andre Mariaren Zeruratzearen parrokia, hasieran estilo gotikoa zuen, baina gero berritu egin zuten. Latindar gurutzeko oina du, eta kupula‑gangak, hormetan sartuta dauden zutabe karratu batzuk abiapuntutzat hartuta. Errenazimentu garaiko erretaula itzela da, XVI. mendearen amaieran Andres Araozek egina, neurri handi batean. Garai bertsukoa eta inguru berekoa zen Anbrosio Bengoetxea, alboetako bi aldareen egilea. Elizaren bitxitasun batek atentzioa ematen du: Zarauzko dorrea antzinagoko eraikina da, Erdi Aroko dorre‑gotorlekua, Zarautz leinukoak babesteko eraikia. Leinu horretako kideak elizako albo‑kapera batean ehorzten zituzten, bertakoek erromesen hilobia esaten dioten lekuan.

 
Narros jauregia

1536an egungo Narros jauregia eraiki zuten, antzinagoko Zarautz etxearen hondakinen gainean. Errenazimentuko estiloa du; sarrera nagusia puntu erdikoa arkua da, dobela ederrak ditu, haien gainean armarria, eta garitoiak eta pinakuluak kantoietan. Hareharriz­ko harlanduz egindako horma sendoak ditu, eta goialdean almenak. Kresalak begirunea izan die, ez ditu hondatu.

 
Dorre Luzea

Kale Nagusian Dorre Luzea ikustekoa da, XV. mendeko arkitektura zibilaren tradizio gotikoa duena. Harlanduz egina, hutsarte trilobulatu bikiak, mentsulak eta urkamendiaren euskarri ziren ez­proi ausartak ditu. Sarbide nagusian patin‑eskailera bat dago. Barrualdean XVI. mendeko olioak daude, erlijio‑gaiei buruz­koak. Zarautz etxearen jabeak agindu zuen etxe dotore eta bitxi hori eraikitzea, ez­kontzaz kanpoko alabaren bizileku izan zedin. 1958an Joakin Irizar arkitektoak zaharberritu zuen.

Zahartzarora iritsi eta berritzea merezi duen beste etxe bat Makatzaga jauregia da, Musika Plazara ematen duena. Zarauzko udaletxea, berriz, Portu jauregian dago; harlanduz egindako eraikina da, eta forjaz­ko balkoiak ditu. Plazara ematen duen fatxadan bi zutabe joniko ildoxkatu ditu alboetan. Beste eraikin bikain bat Zigordia kalean dago: Dotorekua etxea, XV. mendean Joan Ortiz Zarautz doktoreak eraiki zuen.

San Frantzisko komentua, 1610ean Joan Mantzisidorrek, Filipe III.a Espainiakoaren idaz­kariak, eraiki zuen. Haren barrualde xumean, alboetako aldareetan bi taula flandestar daude. Komentuaren ondoko plazatxoan termino‑gurutze bat dago; baina haren balioa txikiagoa da piezaz pieza Donostiako San Telmo museora eraman zuten XIV. mendeko gurutze gotikoarena baino.

Moja klaratar frantziskotarrak ere Azken Portu auzoan (Zarauz­ko aldirietan) Santa Klara komentua dute. Eraikin sendoa da, harlanduzkoa, estilo xumea eta soila. Hiru hutsarteko kanpai-horma du, Gaztelako ohiturari jarriki. Mariana Zarautz izan zen komentuaren sortzaile. Bestela, Karmeliten komentua aipatzekoa da, 1906koa, Hotel Alamedaren aurrean dagoena.

 
Aiala jauregia; gaur egun, Karlos Argiñano beasaindar sukaldariaren jatetxea dauka.

Herrigunean dauden beste eraikin nabarmenak honako hauek dira: Aiala jauregia (gaur egun, Karlos Argiñano beasaindar sukaldariaren jatetxea dauka), Aritzbatalde pilotalekua, Photomuseum, Sanz Enea (Zarauzko kultura etxea) eta Zeleta Berri (Musika Etxea).

Gaur egungo artisten hainbat eskultura ageri dira hiriko plaza eta lorategietan. Hiribide nagusietako bati Pascual Madoz izena jarri zioten, Madoz Zumardia alegia (gaur egungo Nafarroa etorbidea dena); izan ere, idaz­le eta politikari horrek, Elisabet II.a Espainiakoaren Ogasun ministroak, Zarauz­ko hiri‑ eta gizarte‑garapena sustatu baitzuen.

Espekulazioaren erasoa gogorra izan arren, XIX. mendeko frantses estiloko jauregitxo batzuk iraun dute, eta eraikin berrien pragmatismoarekin kontraste handia nabari zaie.

Zarauzko Arte eta Historia Museoa

aldatu

Gaur egun, Zarauzko Arte eta Historia Museoan antzinako "Menosca" delakoa ezagutu dezakegu (ustez, Zarautz gaur egun dagoen lekuan antzina zegoen erromatar kokalekua), bai eta gaur egungo Santa Maria Erreginaren parrokiako multzoa ere. Multzo honek Zarauzko dorrea, Zarauzko Arte eta Historia Museoa, Santa Maria Erreginaren parrokia eta bi eraikinetan banatzen den aztarnategi arkeologikoa barne hartzen ditu. Aztarnategi honi esker Euskal kostaldeko antzinako aro ezberdinetako herri edo kokalekuei buruzko ezagutzan aurrerapen handia egin ahal izan da (Burdin Aroa, Antzinaroko Erromanizazioa eta Erdi Aroa). Gaur egun aztarnategian ikertzen jarraitzen dute, hortaz arkeologoen lana tokian bertan ikus liteke. Multzo guzti hau asteartetik igandera bitartean bisitatu daiteke.

Kanpaidorrea Zarautz familiaren dorretxea izan zen XIV eta XV. mendeetan. 1457an abandonatu izan zen eta 1599tik kanpaidorre moduan erabili izan da. Kanpaiak dauden solairua XVIII. mendekoa da.

Kanpoaldea

aldatu
 
Zarautz eta Getaria udalerrien ikuspegia Talaimenditik.

Herrigunetik kanpo honako eraikin nabarmen hauek daude: Santa Barbara baseliza, Argoainaundi baserria, San Pedro baseliza (Elkano), Santa Kruz baseliza (Elkano), Vista Alegre dorrea eta Torreoia (biak Vista Alegre auzoan), Ebro Etxea, etab.

Baserriak

aldatu

Talaimendi eta Argoin bezelako baserri giroko auzoetan Euskal Herriko atlantiar isurialdean hainn ohikoak eta ugariak diren baserriak bisitatu daitezke, tartean Gurmendi (XVIII. mendekoa), Agerre edota Argoin Haundi daude, azken honen egurrezko egiturak harreta berezia merezi du.

Santa Barbara auzoan XVI. mendeko Garro etxea nabarmentzen da, Elkano auzoan aldiz, bere egurrezko egitura dela eta, Gasteategi baserria.

Beharbada, baserri nabarmenei dagokionez, Zarauzko auzorik interesgarriena Urteta auzoa litzateke, bertan XVIII. mendeko Aierdi baserria, garbitegia duen Oiarte baserria, eta Isasti baserria nabarmentzen dira.

XIX. mendeko eraikinak

aldatu

XIX. mendean gaur egun Zarauzko bi kultur eraikin nabarmen direnak eraiki ziren. Bata, Sanz Enea da, garai bateko aberats edo jauntxoek udaldiko oporrak igarotzeko eraiki ohi zituzten jauregien adibide bikaina, eta bigarrena Zeleta Berri edo Villa Munda, Pedro González de Velasco medikuaren aginduz antzinako udal hilerria zegoen lekuan eraikia.

XX. mendeko eraikinak

aldatu
 
Vista Alegre auzoko dorrea.

Arkitektura garaikidea

aldatu

Salberdin eremuan Wolf Prix arkitektoak diseinatutako antzoki baten eraikuntza aurreikusia dago. Gainera, Itxasmendi auzoan enpresen jarduera eta zerbitzuetarako izango den eraikin multzoa proiektua ere badago.

Zarauztar ospetsuak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Zarauztar ospetsuak»
 
Francisco Escuderoren soina Zeleta Berriko lorategian.
 
Iñaki Eizmendi Basarriren bustoa,Zeleta Berriko lorategian.

Zarauztarrak jaiotzez

aldatu

Beste udalerri edo herrialdeetatik etorritako zarauztarrak

aldatu
 
Amagoia Gurrutxaga.
 
Xabier Euzkitze.

Udatiarrak

aldatu

Zarautzen udaldia eta oporrak igaro ohi dituzten edo igaro izan dituzten bisitari ospetsuen artean honako hauek daude: John Benjamin Toshack, Carlos Garaikoetxea, Arnaldo Otegi, Andoni Ortuzar, Esperanza Aguirre, Bernardo Atxaga, Javier Clemente.

Bere garaian, ondorengo pertsonaia nabarmen hauek ere udatiar ibili ziren Zarautzen: Elisabet II.a Espainiakoa, Narrosko markesa, Pascual Madoz, Maria Kristina Austriakoa, Alfontso XIII.a Espainiakoa, Irlandako Errepublikako lehendakari Eamon de Valera,[44] Albako dukesa, Fabiola Belgikakoa, Ana María Matute idazlea, Loyola de Palacio politikaria.

Lucio Ruiz-Poveda "Luziano" elgoibartar margolariak ere duela berrogei urtetatik Zarautzen margolaritza estudioa du eta bere burua zarauztartzat dauka.

Hiri senidetuak

aldatu

Zarautz euren kaletegian duten hiriak

aldatu

Argazki galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Urola Kosta eskualdea - UrolaKosta» www.urolakosta.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
  4. 140. araua: Gipuzkoako herri izendegia. Euskaltzaindia.
  5. «ZARAUZ - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-10).
  6. (Gaztelaniaz) «¿De dónde viene el nombre Zarautz?» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-10).
  7. Larrauri, J. M.. (2011). «El relleno sedimentario holoceno de la depresión de Zarautz: respuesta al ascenso eustático del nivel marino» CKQ: estudios de Cuaternario 1: 115-131..
  8. a b Baceta, Juan Ignacio; Pujalte, Victoriano; Robles, Sergio; Orue Etxebarria, Xabier. (1990). Influencia del diapiro de Zarautz sobre los procesos de resedimentación paleocenos de Orio (Guipúzcoa, Cuenca Vasca). (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  9. Elorza Espolosin, Mikelo; Ugarte Elorza, Félix María; Mariezkurrena Gastearena, Koro; Cearreta Bilbao, Alejandro; Altuna Etxabe, Jesús; Mujika Alustiza, José Antonio; Edeso Fito, José Miguel; Isturiz Aguinaga, María José et al.. (1993). «El yacimiento de herriko-Barra (Zarautz, País Vasco) y su relación con las transgresiones marinas holocenas» El Cuaternario en España y Portugal (Instituto Tecnológico Geominero de España) 2: 923–942. ISBN 978-84-7840-155-0. (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  10. «Zarauzko geologia azaltzeko panela jarri du udalak Sanz Enea parean» Zarautz (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  11. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Cave of Altamira and Paleolithic Cave Art of Northern Spain» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  12. «Pagoetako Estazio Megalitikoa. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  13. Fernández-Eraso, Javier; Mujika-Alustiza, José Antonio; Zapata-Peña, Lydia; Iriarte-Chiapusso, María-José; Polo-Díaz, Ana; Castaños, Pedro; Tarriño-Vinagre, Antonio; Cardoso, Sergio et al.. (2015-04). «Beginnings, settlement and consolidation of the production economy in the Basque region» Quaternary International 364: 162–171.  doi:10.1016/j.quaint.2014.09.070. ISSN 1040-6182. (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
  14. a b c Olaetxea, Carlos; Ibañez Etxeberria, Alex. (2007). «Una vivienda de la Edad del Hierro en el Yacimiento de la Iglesia de Santa María la Real de Zarautz (País Vasco).» Munibe 27: 370-375. ISSN 1132-2217..
  15. a b c Ibáñez Etxeberria, Alex. (2003). Entre Menosca e Ipuscua: arqueología y territorio en el yacimiento de Santa María la Real de Zarautz (Gipuzkoa). ISBN 978-84-923033-4-2. (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
  16. (Ingelesez) John James Van Nostrand. (1916). The Reorganization of Spain by Augustus. University of CaliforniaPress (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  17. Naturalis Historia, IV. lib, 110
  18. a b c d e Quirós Castillo, Juan Antonio. (2009). «La formación de las aldeas medievales en el País Vasco. El caso de Zarautz» Munibe. Suplemento (27): 400–411. ISSN 1698-3807. (Noiz kontsultatua: 2021-09-02).[Betiko hautsitako esteka]
  19. Zarautzi buruzko ikerketak = Estudios de Zarautz.. Ayuntamiento de Zarautz [1987?]- ISBN 84-7086-195-6. PMC 20634476. (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  20. Zarautzi buruzko ikerketak = Estudios de Zarautz.. Ayuntamiento de Zarautz [1987?]- ISBN 84-7086-195-6. PMC 20634476. (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  21. «Zarautz Historikoa ~ Arbiun [Aztarnategia | Zarautz - Gipuzkoa»] www.gurezarautz.net (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  22. (Gaztelaniaz) Montero, Yolanda. (2001-08-09). «La Sociedad Aranzadi descubre restos arqueológicos de la época romana en Aia» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  23. (Gaztelaniaz) Aragón Ruano, Álvaro. «Urezberroetako Kanposantu Zaharra en Elkano (Aia) : II Campaña / Álvaro Aragón Ruano, Xabier Alberdi Lonbide, Milagros Esteban Delgado» catalogo.sanchoelsabio.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  24. a b c d e f g h i García Camino, Iñaki. (2007). «“Zarautz antes que Zarautz”. La primitiva aldea en el contexto de la historia altomedieval de los territorios del litoral vasco» Munibe 27: 376-399. ISSN 1132-2217..
  25. Yarza Urquiola, Valeriano. (2015-12-21). «Notas sobre toponimia de origen romano en Bizkaia» Fontes Linguae Vasconum (120): 345–384.  doi:10.35462/flv120.4. ISSN 2530-5832. (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  26. a b c d e Ibañez Etxeberria, Alex; Sarasola Etxegoien, Nerea. (2007). «El yacimiento arqueológico de Santa María la Real de Zarautz (País Vasco)» Munibe 27: 12-85. ISSN 1132-2217..
  27. Iraola Aguirrezabal, Juan Mari. (2022). Zarauzko historia laburra. Zarautz ISBN 9788409443079..
  28. Barrena Osoro, Elena. (1989). La formación histórica de Guipúzcoa: transformaciones en la organización social de un territorio cantábrico durante la época altomedieval. Servicio de Publicaciones = Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-86897-08-6. (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  29. Moraza Barea, Alfredo; Ibáñez Etxeberria, Alex. (2005 - 2006). «Evolución cronotipológica de las inhumaciones medievales en el Cantábrico Oriental: el caso de Santa María la Real de Zarautz (Gipuzkoa)» Munibe 57: 419–434. (Noiz kontsultatua: 2021-09-02).
  30. a b c «Web Eustat. Datos Estadísticos de Zarautz» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  31. "Mendilauta eta aristokrazia Zarautzen". Diariovasco.com (Gaztelaniaz)
  32. [https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20110612/272125/es/Bildu-logra-59-86-alcaldias-juego-Gipuzkoa «Bildu logra 59 de las 86 alcald�as en juego en Gipuzkoa - GARA»] gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  33. «PSEk Lasarte eta Pasaia berreskuratu ditu eta EAJk, Zarautz eta Tolosa» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  34. «Eskualdeko alkate berriek hartu dute kargua - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  35. https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
  36. «Xabier Txurrukak hartu du aginte makila - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  37. a b c d «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  38. «Unanue Arzelus, Jesus Mari - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
  39. «Zarautzen euskaraz asko - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
  40. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
  41. Zarautz Hizketan, 2007, Asier Sarasuak komentatua
  42. "Aiala Zarautz Ohorezko Mailara igo da" (Urola-Kostako Hitza).
  43. Ludger Mees viajó a Gernika un verano con su familia. De aquella visita nació un interés por Euskadi que llevó a este historiador alemán a hacer su tesis doctoral en esta Comunidad Autónoma y a asentarse finalmente en Guipúzcoa, donde vive desde hace más de veinte años. Ludger Mees, un alemán vicerrector de Euskera de la Universidad Pública Vasca. 2008ko ekainaren 13a. Laopinion.es (Gaztelaniaz)
  44. Eamon de Valera, Zarautzen. 1953ko irailaren 9an Zarauzko Alde Zaharrean ateratako argazkia. Zarauzko Udala.


Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa



Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found