Zaporea edo ahogozoa janari edo substantzia batek sorrarazten digun sentipena da, dastamenak eta usaimenak antzematen dituzten seinale kimikoei esker nabaritzen dugu. Jakien zaporea sukaldarien kezka da, baita elikagai industrien erronka zientifikoa ere. Zaporegaiak edo ongailuak, bai naturalak (bizigarriak) bai artifizialak (E zenbakiak), zaporeak nabarmentzeko edo aldatzeko erabiltzen dira.

Oinarrizko zaporeak

aldatu

Nazioartean, 5 zapore hartzen dira oinarrizkotzat:

Kultura batzuetan, beste zapore batzuk ere agertzen dira, hala nola oliokara (oleagustus) eta sasi-tenperatura (mendaren freskotasuna edo piperbeltzaren mina).

Ezaugarriak

aldatu

Batez ere usaimenaren bidez antzematen ditugu zaporeak; horregatik hotzeriak edo alergiak, hau da, muki-pilaketa sorrarazten duten gaixotasunek, dastamena murrizten dute. Zaporearen mekanismoa oso sinplea da: behin ahoan sartuta, hortzek janaria txikitzen dute, eta usainak jariotzen dira. Alde batetik, usain hauek faringetik sudurrera igotzen dira usain-dastamen sentipena sorraraziz; beste aldetik, janarien substantzia kimikoak mihiaren sentsore espezifikoei eragiten diete.

Janarien "zinezko zaporea" mihiaren zenbait aldetan dauden sentsore espezifikoei esker antzematen da, sentsore hauek dastamen-papila dute izena, eta gizakiak papila horietako 10.000 inguru ditu.

Kanpo-estekak

aldatu