Yangon edo Rangun[1] (birmanieraz: ရန်ကုန်) Myanmarko hegoaldeko hiria da, herrialdeko handiena, eta Yangon estatuko hiriburua izan zen. Hlaing ibaiaren ertzean dago, Martabango golkoaren iparraldean. Myanmarko hiriburua izan zen, 2006an Naypyidawek ordeztu zuen arte. 2014an 4.728.524 biztanle zituen.[2]

Yangon
ရန်ကုန်
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Myanmar
Myanmarko eskualdeYangon
Izen ofizialaရန်ကုန်
Рангун
Янгон
Янгон
Рангун
Jatorrizko izenaရန်ကုန်
Geografia
Koordenatuak16°47′42″N 96°09′36″E / 16.795°N 96.16°E / 16.795; 96.16
Map
Azalera576 km²
Altuera15 m
Demografia
Biztanleria6.874.000 (2022)
1.444.000 (2016)
Dentsitatea11.934 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1035
Telefono aurrizkia01
Ordu eremuaUTC 06:30
Hiri senidetuakHaikou eta Kunming
ycdc.gov.mm

Klima montzonikoa du (Am Köppen klima sailkapenaren arabera).

      Datu klimatikoak (Yangon (Kaba–Aye) 1981–2010, muturrekoak 1881–1990)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 38.9 38.9 40.0 41.1 42.0 37.8 37.8 34.4 38.9 37.8 38.9 35.6 42.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 33.2 35.2 36.7 37.5 34.2 30.8 30.3 30.0 30.9 32.2 33.1 32.5 33.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 24.8 26.5 28.6 31.0 29.2 27.4 26.8 26.9 27.5 27.6 27.3 25.0 27.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 16.7 18.4 21.0 23.8 24.3 23.6 23.2 23.2 23.2 23.1 21.3 17.8 21.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 12.2 13.3 16.1 20.0 20.0 20.0 21.1 20.0 20.0 20.0 15.0 9.2 9.2
Euria (mm) 0.4 3.1 12.4 37.8 328.1 565.6 605.8 570.7 393.7 200.3 58.6 6.8 2783.3
Euri egunak (≥ 1 mm) 0.2 0.2 0.4 1.6 12.6 25.3 26.2 26.1 19.5 12.2 4.8 0.2 129.3
Eguzki orduak 300 272 290 292 181 80 77 92 97 203 280 288 2452
Hezetasuna (%) 62 66 69 66 73 85 86 87 85 78 71 65 74
Iturria (1): Norwegian Meteorological Institute[3] World Meteorological Organization (euri-egunak 1961–1990),[4] Deutscher Wetterdienst (muturrekoak)[5]
Iturria (2): Danish Meteorological Institute (eguzkia, hezetasun erlatiboa 1931–1960),[6] Myanmar Times (muturrekoak)[7] Tokyo Climate Center (batez besteko tenperaturak 1981–2010)[8]

Historia

aldatu

K. a. VI. mendean sortu zuten; oso hiri garrantzitsua izan zen erlijioaren (budisten erromesgunea) eta industriaren aldetik (ontziolak). Alompra erregeak eman zion gaur egungo izena eta, 1753an, Myanmarko hiriburu egin zuen. 1852an, ingelesek hartu zuten; 1942an, berriz, japoniarrek; eta 1945ean, ingelesek berriro ere.

Britainarrek utzitako arkitektura kolonialaren adibideak dira Ministerioen Bukegoak, Auzitegi Nagusiak, Ospitale nagusia eta aduanen etxea. 1948an bilakatu zen Myanmar independentea, Birmania izenarekin, eta hiria estatu burujabe baten hiriburua bilakatu zen orduan.

1989an nazioartean Rangoon izena uzteari uzteko eskatu zuen Myanmarko estatuak, Yangon transliterazioa hobestuz, gertuagokoa birmanieraren ahoskerarekiko[9].

2006an orduko agintaritza militarrak nazioko hiriburua Naypyidaw izango zela erabaki arren, botere eta ekonomiaren zentro izaten jarraitu du Yangonek 21. mendean.

Ekonomia

aldatu

Industria (janari-industria, ontziolak, larrugintza, zurgintza, petrolio-findegiak, industria kimikoa), eskulangintza, merkataritza eta finantzak dira ekonomia-jarduera nagusiak. Garrantzitsua da, halaber, portuko jarduera. Arroza, zura, gomak, bolia, tabakoa, espeziak eta lurpeko aberastasunak (beruna, zinka) esportatzen dira, besteak beste.

Ondarea

aldatu

1850. urtean diseinaturiko plano errektangular baten arabera eraikia dago, urre-koloreko Shwedagon pagoda budista handi eta ikusgarria erdian duela. 1920. urtean sortutako unibertsitatea du.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  2. Myanmar: Regions, States, Major Cities & Towns - Population. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
  3. Myanmar Climate Report. Norwegian Meteorological Institute, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2020-1-2).
  4. World Weather Information Service – Yangon. (Noiz kontsultatua: 2020-1-2).
  5. Klimatafel von Yangon (Rangun) / Myanmar (Birma). Deutscher Wetterdienst, dwd.de (Noiz kontsultatua: 2020-1-2).
  6. Jensen, John. Myanmar – Rangoon. Danish Meteorological Institute, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2020-1-2).
  7. Cho, Myo. High of 40C, low of 13C in Yangon for 2003. Government of Myanmar, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2020-1-2).
  8. Normals Data: YANGON - MYANMAR Latitude: 16.77°N Longitude: 96.17°E Height: 14 (m). Japan Meteorological Agency, web.archive.org.
  9. (Ingelesez) «Yangon | Myanmar | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-07).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Myanmarko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.