Iñaki Pérez Beotegi
(«Wilson» orritik birbideratua)
Pedro Ignacio Pérez Beotegi —ezizenez Wilson— (Gasteiz, Araba, 1948ko uztailaren 31 – 2008ko martxoaren 11) etakidea eta politikaria izan zen.[1]
Iñaki Pérez Beotegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1948ko uztailaren 31 |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Gasteiz, 2008ko martxoaren 11 (59 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | etakidea eta politikaria |
Kidetza | ETA politiko-militarra Euskadi Ta Askatasuna |
Izengoitia(k) | Wilson |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Euskadiko Ezkerra Auzolan |
Bizitza
aldatuEtakide historikoa, 1973an Luis Carrero Blanco hil zuen Ogro operazioan parte hartu zuen.[2]
1975eko uztailaren 30ean, Bartzelonan, ETA politiko-militarreko kide Juan Paredesekin lapurreta egiten ari zela atxilotu zuten. 1977ko Amnistiaren Legearen ondoren borroka armatua utzi zuen. Geroztik, politikan sartu zen, eta hasieran Mario Onaindiarekin batera Euskadiko Ezkerran parte hartu zuen. Gero Auzolanen zerrendetan 1984ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan lehendakarigai izan zen baina ez zen legebiltzarkide hautatua izan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece Ignacio Pérez Beotegui, 'Wilson', dirigente alavés de ETA de los setenta» El Correo 2008-03-11.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece el histórico etarra 'Wilson', cerebro del atentado de Carrero» Público 2008-03-11.