What a Wonderful World
«What a Wonderful World» ("Ze mundu zoragarria" euskaraz) Bob Thielek eta George David Weissek idatzitako jazz kanta ospetsua da. Louis Armstrongek 1967an estreinatu zuen. Hasieran ez zen arrakasta izan Estatu Batuetan, 1.000 kopia baino gutxiago saldu baitzituen, baina denborarekin klasikoa bihurtu da.
What a Wonderful World | |
---|---|
Louis Armstrongen, Samuel E. Wrighten, Israel Kamakawiwo'oleren, Daniel O'Donnellen, Rod Stewarten, Christer Sjögren (en) eta Susan Boyleren musika-lana | |
Egilea(k) | Louis Armstrong, Samuel E. Wright, Israel Kamakawiwo'ole, Daniel O'Donnell, Rod Stewart, Christer Sjögren (en) eta Susan Boyle |
Argitaratze-data | 1967 |
Izenburua | What a Wonderful World |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | jazza |
Hizkuntza | ingelesa |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | baliorik ez |
Hitzak | Bob Thiele eta George David Weiss |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bob Thiele George David Weiss |
Gaia
aldatu60ko hamarkadako giro arrazista eta nahasiaren antidotoa behar zuen izan, horretarako sortu zen, eta kantariaren gozamena deskribatzen du eguneroko gauza sinpleengatik. Mezua baikorra da, etorkizunari itxaropenez begira. Abestiak tonu baikorra mantentzen du etorkizunean, munduan jaiotzen diren eta ikusteko eta hazteko asko izango duten haurtxoei erreferentzia eginez.
Zabalkunde
aldatuAbestiaren mundu mailako hedapena 1987an Barry Levinsonek zuzendutako eta Robin Williams protagonista zuen Good Morning, Vietnam filmeko soinu-bandan sartu zenetik aurrera gertatu zen.[1] Gerora, beste film batzuetan ere agertu izan da, eta aipagarrienak honako hauek izan dira: 12 Monkeys (1995); Meet Joe Black (1998) gai nagusi gisa; Bowling for Columbine (2002) dokumentala, Estatu Batuek XX. mendearen bigarren erdian egindako eraso inperialistak erakusten dituen sekuentzian, eta Madagascar (2005). Family Matters (1989-1997) telesail iparramerikarraren lehen bost atalen hasierako soinu-banda ere izan zen. Luis Estradaren Un mundo maravilloso (2006) film mexikarrean ere agertu zen.[2]
Bertsioak
aldatuAsko izan dira abesti hau interpretatu duten artistek. Hona hemen batzuk:
- 1967 Louis Armstrong: jatorrizko bertsioa, milioi kopia baino geheiago saldu zituen.
- 1968 Engelbert Humperdinck A Man Without Love albumean.
- 1970 Louis Armstrong Oliver Nelsonen orkestrarekin.
- 1981 The Kelly Family Wonderful World! albumean
- 1995 Natalie Cole Plácido Domingo eta José Carreras abeslariekin, A Celebration of Christmas Live From Vienna albumean.
- 1999 Anne Murray What a Wonderful World albumean. 2.500.000 kopia saldu zituen.
- 1999 Brandon Fields Fields & Strings albumean.
- 2002 Tony Bennett A Wonderful World albumean.
- 2002 Joey Ramone Don't Worry About Me albumean.
- 2003 B.B. King Reflections albumean.
- 2003 Sarah Brightman Harem albumean.
- 2004 Rod Stewart eta Stevie Wonder.
- 2004 Céline Dion A New Day... Live in Las Vegas albumean.
- 2004 Eva Cassidy Wonderful World albumean.
- 2006 Helmut Lotti The Crooners albumean.
- 2007 Keane Little broken words albumean.
- 2008 Luddi Ethos.
- 2008 Katie Melua Eva Cassidyrekin The Katie Melua Collection albumean.
- 2008 Ministry Cover Up albumean.
- 2009 Bob Sinclar Born in 69 albumean.
- 2011 Rod Stewart "The Best of the Great American Songbook" albumean.
- 2011 Dancing Mood Non Stop Vol. 1 albumean.
- 2018 Il Divo Timeless albumean.
Delirium Tremensen bertsioa
aldatuDelirium Tremens taldeak berea egin du, ‘Mundu zoragarria’ izenarekin. 2002ko Joey Ramoneren bertsioa da[3] talde euskaldunak gehien entzun duena, aitortzen duenez: «Guk gainera, ereserki hau benetan maite zuten inguruko lagun bat baino gehiago omendu nahi izan dugu ‘Mundu zoragarria’ berri honetan. Hori baita aldaketetako bat: Beti, ‘What a Worderful World’ izan da, baina gurean... ez horrenbeste», diote. Abestiari beste zentzu bat eman nahi izan diote, «gureagoa, garenetik gertuago dago orain. Gure begiek ikusten dutena da. Hemen zuria, beltzago ageri da». Taldeak «Mundu zoragarria» izenburua eman dio haien bertsioari.[4]
Hitzak euskaraz
aldatuZE MUNDU ZORAGARRIA (George Weiss/Bob Thiele)
- Arrosa berde eta gorriko zuhaitzak ere ikusten ditut
- Niretzat eta zuretzat loratzen ikusten ditut
- Eta nire artean pentsatzen dut, zer mundu zoragarria
- Zeru urdinak eta laino zuriak ikusten ditut
- Egun distiratsu bedeinkatua, gau sakratu iluna
- Eta nire artean pentsatzen dut, zer mundu zoragarria
- Ortzadarraren koloreak, hain politak zeruan
- Baita pasatzen den jendearen aurpegietan ere
- Lagunak eskua ematen ikusten dut, "Zer moduz?"
- Benetan "maite zaitut" esaten ari dira
- Haurtxoak negarrez entzuten ditut, hazten ikusten ditut
- Nik inoiz jakingo dudana baino askoz gehiago ikasiko dute
- Eta nire artean pentsatzen dut, zer mundu zoragarria
- Bai, pentsatzen dut neure artean, zer mundu zoragarria
- Oh yeah
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.infobae.com/sociedad/2022/10/24/what-a-wonderful-world-la-cancion-que-tardo-20-anos-en-triunfar-por-el-enojo-de-un-directivo/
- ↑ https://web.archive.org/web/20230114104616/http://fexmaldonado.es/cine-series-y-musica/melodias-con-historia-what-a-wonderful-world/
- ↑ https://web.archive.org/web/20230114104627/https://magnetofono.com/una-al-dia/318-what-a-wonderful-world-con-joey-ramone-la-vida-puede-ser-maravillosa
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/gaiak/noticia/20230113/louis-armstrongen-mundu-zoragarria-klasikoaren-bertsioa-egin-du-delirium-tremensek
Kanpo estekak
aldatu- Delirium Tremens taldeak egin duen bertsioa.
- (Ingelesez):Jatorrizko hitzak.
- (Ingelesez):Louis Amstrongen bertsioa.