Volver a empezar
Volver a empezar (euskaraz Berriz ere hasi) 1982ko José Luis Garci espainiar zinema zuzendariaren film dramatiko bat da. 1981an filmatua izan arren, 1982ko martxoaren 1an estreinatu zen.
Volver a empezar | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1982 |
Izenburua | Volver a empezar |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Hizkuntza | gaztelania |
Iraupena | 87 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | José Luis Garci |
Gidoigilea(k) | José Luis Garci |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | José Luis Garci |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Johann Pachelbel Cole Porter |
Argazki-zuzendaria | Manuel Rojas |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Gijón |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Estreinatze unean Espainiako kritikariek harrera txarra egin zioten, Asturiasetik kanpora arrakasta eskasa izan zuelarik. Halere, AEBetan Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen, sari hori irabazten Espainiako lehenbiziko filma bilakatu zelarik, hortik aurrera ospea bereganatuz joan zen.
Filmak Espainiako trantsizioaren ondoren eta Espainiako Gerra Zibilaren amaieratik atzerriratua egon den gizon baten jaioterrirako itzulera kontatzen du, bertan bere gaztaroko maitasuna izan zenarekin berrelkartzen delarik.
Argumentua garatzen unean José Luis Garci zuzendaria bere aitaren laguna izan zen olerkari baten bizitzan oinarritu zen, hura Espainiako Gerra Zibilaren ostean kontzentrazio esparru batean sartu zuten eta 1940eko hamarkadaren amaieraldera bertan hil zen. Zuzendariak hura bizirik jarraitu eta bere jaioterrira itzuli izanaren gogoeta egin zuen, honela filma honen istoria jaio zelarik.
Argumentua
aldatu1981, Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatea irakaslea eta idazlea den Antonio Miguel Albajara bere jaioterria den Gijón hirian geldialdi labur bat egiten du, handik Stockholmera joan eta Literaturako Nobel Saria jaso aitzin. Antonio sei hilabeteko bizia gelditzen zaiola jakitun da, hortaz bere jaioterria itzuli eta gaztaro bere neska-laguna zen Elenarekin egotea erabakitzen du.
Idazleak Gervasio Losadaren ardurapean dagoen Asturias hotelean ostatu hartzean, sariarengatik zorionak ematen dizkion Joan Karlos I.a Espainiakoa deia jasoko du. Dei honen ondoren hedabide ugariren deiak jaso eta kazetariek non ostatu hartzen duen jakinik elkarrizketatzen saiatuko dira; hala eta guztiz, Antoniok Elenarekin egon nahi duenez Losadari azetariek gogaitu ez diezaioten eskatuko dio. Elena eta Antoniok Asturiasko hainbat lekutatik ibiliko dira, betiere haien gaztaroa eta gertakariak oroituz.
El Molinón futbol zelaira joan eta Real Sporting de Gijón taldearen partidu bat ere ikusiko dute, Antonio gaztaroan talde horretako erdilaria izan baitzen.
Ondoren, Albajarak jaioterria laga, saria jaso eta Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatean klaseak ematen jarraituko du.
Filma zuzendariaren eskaintza batekin amaitzen da: «1930eko hamarkadan euren gaztaroa bizitzen hasi ziren gizon-emakumeei omenaldia egin nahi diet; eta bereziki, oraindik hor dirautenei, bizitzarekiko itxaropen, maitasun, bizipoz, kuraia eta fedearen adibide baitira. Etendako belaunaldi horri, eskerrik asko».
Aktoreak
aldatu- Antonio Ferrandis (Antonio Albajara)
- Encarna Paso (Elena)
- José Bódalo (Roxu)
- Agustín González (Gervasio Losada)
- Marta Fernández Muro (Carolina)
- Pablo Hoyos (Ernesto)