Van
Van[1] (turkieraz Van, armenieraz Վան eta kurdueraz Wan) Turkia ekialdeko hiri bat da Van aintziraren ekialdeko ertzean dagoena, Van probintzian, probintzia honen hiriburua ere badelarik. 2005eko erroldaren arabera, 284.464 biztanlekoa da hiriko biztanleria. Zenbaki ofizialik ez dagoen arren, herriko biztanleriaren gehiengoa kurdua da.
Van/Wan Van Վան Wan | |
---|---|
metropolitan municipality in Turkey (en) | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Turkia |
Probintzia | Van |
Alkatea | Abdullah Zeydan |
Izen ofiziala | Van |
Jatorrizko izena | Van Վան Wan |
Posta kodea | 65000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°30′07″N 43°25′00″E / 38.5019°N 43.4167°E |
Azalera | 2.289 km² |
Altuera | 1.730 m |
Demografia | |
Biztanleria | 1.127.612 (2023) 774.193 (2011) |
Dentsitatea | 582 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC 03:00 |
Hiri senidetuak | Basilea, Bursa eta Odesa |
Matrikula | 65 |
http://www.van.bel.tr/ |
Bere izenaren jatorria, antzinako armenieratik dator, van, "herria" esan nahi duena.
Historia
aldatuBertan aurkitzen diren harrizko etxeen hondakinak, K.a. VIII. mendean datatuak daude, Urartuko erresumako gune nagusia izan zenean. Ninive erori ondoren (K.a. 612)an, jarraika, mediarrek, Pontoko erregeek, arabiarrek (VII. mendea) eta armeniarrek (VIII. mendea) hartu zuten. Ondoren, 1071. urtearen ondoren, seliukidar leinuarena izatera pasa zen eta Otomandar Inperioarena 1543an. Errusiar ahalmen militarrak atxiki zuen (1915-1917) Lehen Mundu Gerran zehar. Biztanleria kurdua handia du. Noizbait, bertako biztanle gehienak armeniarrak izan ziren, baina modu basatian kanporatuak izan ziren gerran zehar eta armeniar genozidioa deritzonean. Van, larru, ale, fruitu eta barazkien jasotze eta bidaltze puntua da.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Van) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 11.0 | 13.6 | 22.7 | 27.2 | 28.3 | 33.2 | 37.0 | 35.1 | 35.0 | 27.0 | 17.2 | 15.5 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 2.0 | 2.8 | 6.7 | 12.9 | 18.1 | 23.7 | 28.0 | 28.1 | 24.1 | 17.2 | 9.9 | 4.6 | 14.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -7.2 | -6.4 | -2.3 | 3.2 | 7.3 | 11.4 | 15.2 | 15.1 | 11.3 | 6.0 | 0.5 | -4.1 | 4.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -22.6 | -24.8 | -22.7 | -9.8 | -0.8 | 3.0 | 7.0 | 7.0 | 1.4 | -7.5 | -12.0 | -20.3 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 30.4 | 31.1 | 46.0 | 52.3 | 49.1 | 19.0 | 6.9 | 6.5 | 15.9 | 43.0 | 51.8 | 38.3 | 390.3 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 10.3 | 10.3 | 12.3 | 12.5 | 11.6 | 5.7 | 2.1 | 1.4 | 2.2 | 8.4 | 9.3 | 10.2 | 96.3 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 9 | 10 | 8 | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 3 | 8 | 40 |
Eguzki orduak | 145.7 | 148.4 | 192.2 | 216 | 288.3 | 351 | 378.2 | 362.7 | 306 | 229.4 | 171 | 136.4 | 2925.3 |
Hezetasuna (%) | 78 | 77 | 77 | 72 | 67 | 59 | 57 | 53 | 54 | 65 | 74 | 78 | 67.6 |
Iturria (1): Devlet Meteoroloji İşleri Genel Müdürlüğü [1] | |||||||||||||
Iturria (2): Weather2 [2] |
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Turkieraz)Hiriko webgunea